Loraldia jaialdiaren parte, Artxibo Biluziak obraren emanaldia izango da gaur Bilboko Arriaga Antzokian 19:30etan. Metrokoadroka kolektiboaren obra da eta Joan Mari Torrealdai ikerketa bekarekin osatu dute. Aktoreak Intza Alkain eta Javi Barandiaran dira, eta zuzendaria Oier Guillan. Ikerketaren zutabeetako bat da antzerkia, eta publikoari hausnarketa bat proposatu nahi dio. Javi […]

Askotan egiten diguten galdera da, ea “fisio on bat” ezagutzen ote dugun. Baina  zer da fisio ona izatea? Nik argi dut nire irizpide profesionala, baina kontuan har dezagun osagileen ontasuna neurtzeko erabiltzen diren zenbait irizpide ez direla batere fidagarriak. Fisioterapeuta bat aukeratzerako orduan, Nacho Fabiani lankideak proposatutako lau galderei erantzuna […]

Martxoaren 14an, Matematikaren Nazioarteko Egunean, Pi egunaren bosgarren edizioa egingo da UPV/EHUko Bizkaia Aretoan. Beste urtebetez, Basque Center for Applied Mathematics eta Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak matematika oinarri daukaten tailer eta bakarrizketez osatutako egitaraua prestatu dute. José Ignacio Royo Matematika Saileko irakaslea da eta 14an bertan Papieroflexia tailerra […]

Non egiten duzue kaka zuek? Txikitxuak pardela kendu eta pixontzira pasatu behar direnean zailtasunak dituzte batzuetan… Baina amamak eta Ilargik plan bat daukate Ekhi txikitxuari pixontxia erabiltzen ikasten laguntzeko. Entzun nahi duzue? https://bilbohiria.com/docs2/2024/gaurezdagoeskolarik/240309_gaurezdagoeskolarik_kaka_ta_pardela.mp3 Deskargatu hemen.

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azala hezkuntzaren digitalizazioari eman diote.  Adimen artifizialak nola eragiten duen, eskolan teknologia digitala erabiltzea zein adinetik aurrera den komenigarria den aztertu dute.   M8ari begira, eskakizunak, aldarriak, Hego zein Ipar Euskal Herrian egin beharreko aztertu dute. Atal berria estreinatzen dute: Gorputz Hotsak. Gorputz aniztasunari […]

Ostiralero Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek asteburuko planak ekarriko dizkigute Bilbo Hiria Irratian. Gaurkoan antzerkia, museoak eta nola ez Martxoaren 8ko mobilizazioak. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240308_Agenda_lydiaren_taldea.mp3 Deskargatu hemen.

Astindu egin dugu galdera hori, eta saiatu erantzuten… Iñaki Barcena EHUko irakasle eta “Hauxe da gure lurra” Bilbo Hiria irratiaren programaren kidea elkarrizketatu dugu, ekologia perspektibatik errealitatea ulertu nahian. Era berean, eguraldiari so egin eta meteorologia dibulgazioan aritu gara Gorka Menendez “Meren” lagunarekin bat. Antizikloia, presioaren indarra, elurraren gabezia (aste […]

Gertakari bat da Anarik disko bat ateratzea izan ere baziren urte batzuk kantu sorta bat argitaratzen ez zuela.. Arindua eta poza hartu du Eider Rodriguez idazleak  jakitean 2024an disko berria argitaratu behar zuela lagunak baina badakigu zale askok ere pozez jaso dituztela kantu berriak. Giza Zarata deituriko lanean  10 kantu […]