Madrilgo diputatuen kongresuan, Hezkuntza artistikoen lege berriak tramite inportante bat pasa behar zuen gaur  eta  Zirkua ez da aintzat hartuko lege berri horretan. Gaur zenbait alderdik zirkuaren alde egindako emendakinak seguruenik atzera botako dituzte. Euskal Herriko zirku elkarteko Elsak eman dizkigu xehetasunak eman dizkigu. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240305_elsa_zirkua.mp3 Deskargatu hemen.  

Arriaga Antzokiak “Guridi: Magical Bidaia” ikuskizun propioa estreinatuko du martxoaren 9 eta 10ean. Bina emanaldi emango dituzte egun horietan: 17:00etan lehenengoa eta bigarrena 19:30ean. Antzerkia, zuzeneko musika, dantzariak eta efektu magikoak uztartuko ditu familia osoarentzako den ikuskizun honek. Angel Mirouk idatzi du obraren testua eta berak eta Pako Revueltasek sortu […]

Azken saio hauetan talde bati luzatzen diogu gonbidapena euren proiektua zuzenean aurkezteko, saio honetan Bermeo-Gernika ingurutik datorren Feline taldea gonbidatu dugu. Euren musika estilo ugariren bidegurutzea da baina sendoa da eta guztiz koherentea. 70-80 hamarkadetako soinuen oihartzuna atzeman badaiteke ere, euren soinua berria da eta bidegurutze horretan pertsonalitate handiko estiloa […]

25 urte beteko ditu aurtengo “Bilbaopoesia” jaialdiak eta hori ospatzeko aurtengo ediziora jaialdia urtez urte posible egin duten artistak gonbidatu dituzte. Martxoaren 15ean hasi eta 24an amaituko du; lehenengo egunak Blas de Otero egunarekin egingo du bat eta egun hori aprobetxatuko dute, besteak beste, poeta bilbotarra gogoratu eta omentzeko. Hamaika […]

Beste POTTO bat egin dugu, eta Amaiera Bat Bertso Erronda sariketaren epilogoaren aurreneko kolpea eskaini, Errondabide Kultura Elkartean izan zen amaieraren hasiera. Kantuan izan zen seikote handia, azkenaren hasieran Janire Arrizabalaga Maite Sarasola Haizea Telleria Kerman Diaz Aissa Intxausti Asier Alcedo Bonus Track ere ekarri dugu: 1998/12/22 data urrunekoa, baina […]

Zelan konpontzen zarete zure auzokideekin? Gaur Ilargi etxetik bota du aitak, izan ere lagun batekin ibili da zarataka jolasten eta auzokide bat etorri zaie ate joka oso haserre, ezin zuelako lorik egin. Kontatuko digu zelako abentura izan duten eta zelan joango diren barkamena eskatzera! https://bilbohiria.com/docs2/2024/gaurezdagoeskolarik/240302_gaurezdagoeskolarik_ipotxena.mp3 Deskargatu hemen.

Beste Kirol Eskirol saio bat dugu airean; gaurkoan, Arrauna dugu protagonista. Gure kostako herrien erakusgarria aztertu dugu ARKOTE Arraun taldeko eledun Eriz Monasteriorekin eta KAIKU Arrain taldearen Ane Rodero aurrekalariarekin Aerobik Irakasleak (Iker Gurrutxaga + Ion Garate ), Maite Sarasola, Bittor Beaskoetxea, musika, berba… On egin! https://bilbohiria.com/docs2/2024/kiroleskirol/240229_kirol_eskirol_arrauna.mp3 Deskargatu hemen.

Ostiralero Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek asteburuko planak ekarriko dizkigute Bilbo Hiria Irratian. Euria egiten badu zer egin dezakegu, hemen duzue erantzuna. Hainbat proposamen ekarri dizkigute, musikatik hasita, hamaika proposamen asteburu honetarako. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240301_agenda_enekoren_taldea.mp3 Deskargatu hemen:

2018ko udazkenean  Bakarka deituriko lana plazaratu zuen Ruper Ordorikak. Gitarra lagun zuela, bakarka jo eta grabatu zituen bere kantuak, bere ibilbideko abesti ezagunenetako batzuk errepasatuta. Gaur Bakarka bi argitaratu du,  bere gitarraren eta ahotsaren laguntzarekin bakarrik, giro intimoan agertzen zaigu. Bere anaia Jonanekin Azkarateko Mamia estudioan grabatu, nahastu eta masterizatutako […]