ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean, “Araba, lur aldetik sakrifikatu nahi duten alaba” izenburupean erreportajea; proiektu eoliko eta fotoboltaikoen % 75a bertan dago eta zergatia ulertzeko gakoak eman dituzte erreportajean. Bestalde, Katixa Dolhare elkarrizketatu dute eta euskarazko literaturak euskara klaseetan duen presentzia apurraz mintzatu da Katixa. Bukatzeko, Uxue […]
Eguna: 2024-11-07
Kolaborazioak ekarri ditugu asteon, eta @Ugalddd|erekin komentatu ditugu. Euskal artisten arteko kolaborazioak, nazioarteko artisten eta euskal artisten kolaborazioak eta… mamarratxeo apur bat ere bai. Etxean goxo-goxo, juergan lagunekin edota karaokean abesteko kantak ekarri ditugu asteon; gure lorategia lorez, abestiz, betetzen jarraitu dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2024/kantu%20lorategia/241107_%20ugalde_03.mp3 Deskargatu hemen.
Zeliakiaren inguruan gehiago jakin nahi dugu immunogenetikan aditua den Jose Ramon Bilbaorekin, izan ere, gaixotasun zeliakoak jatorri genetikoa duela ezarrita dago, baina zeintzuk diren gaisotasuna eragiten duten gene horiek eta nolako eraginak dituzten bakoitzak oso konplikatua da panorama hori: gene askok eragiten dute modu askotan eta, faktore horien guztien emaitza […]
Gaurkoa bezalako egun batez zendu zen, Urepelen, Xalbador bertsolaria. Fernando Aire Etxart (Urepele, Nafarroa Beherea, 1920ko ekainaren 19a – 1976ko azaroaren 7a) bertsolaria eta artzaina izan zen. Zorigaitzez, 1976ko azaroaren 7an Urepele bere jaioterrian ospatu zitzaion omenaldi-egunean bihotzekoak jota hil zen. Bere garaiko bertsolari txapelketa eta sariketa gehien-gehienetan parte hartu […]