Ele eta hitz. Ahoz eta idatziz izeneko saiakera liburua aurkeztu zuen atzo Donostian Jose Angel Irigaray idazleak, Pamiela argitaletxearen eskutik. Gizakia hitz egiten hasi zenetik egundaino hitzak eta hizkuntzak izandako bilakaera aztertu du. Hizkuntza idatzia, historian, garapenean urrats biderkatzaile handia izan bazen ere, ahozkotasunaren garrantzia azpimarratu du Irigarayk lan honetan. […]

Ostirala da eta asteburuko atarian prest gaude agendarako. Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu gurean eta astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/241122_agenda_jeniren_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.  

ARGIA astekariaren errepasoa eign dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean, euskararen doakotasuna “Euskara ikastea guztiz doan, noizko?” izenburupean. Erreportajea egin dute eta Euskal Herrian euskaraz ikasteko dagoen doakotasuna zalantzan jarri dute. Bestalde, Koldo Rabadan Izagirre irakasleak ARGIArekin batera liburu bat atera du “Superbotereak”; bertan, hamar urrats proposatzen ditu eskola eraldatzeko. Bukatzeko, Fermin […]

Kirol zein Eskirol izan, hauxe da zure tokia Bilbo Hiria irratian. Euskal Ardi Moztaileen elkartea ezagutu dugu Mikel Galvezen ahotan. Mundialak gara! 2026an, Zelanda Berria dugu zain. Gaurkoan ez dugu A8 bestaldeko kideen bisitarik izan (Kazetari Naiztarrak eta Xorroxin Xoria) eta, horien ordez, Jabi Zabala lagunak zutabea den iritzia zabaldu […]

Beste Potto bat airean! Bertsoaren magia astindu dugu Bilbo Hiria irratian Urrian Bilboko zazpi kaleetan den Bira kulturgunean izan zen jaialdia aletu dugu, aukeraketa diktatorialean. Berria egunkarian argitaratutako iritzi-zutabeak oinarri, kantuan izan ziren Maialen Akizu eta Andoni Egaña, Maddi Anne Txoperenaren gidaritzan On egin. https://bilbohiria.com/docs2/2024/potto/241120_potto_bira_berria.mp3 Deskargatu hemen.