“IberiBizi” ekimenaren bigarren edizioa egingo dute Abenduaren7 eta 8an, Swim Camp Getxo igeriketa elkarteak antolatuta. Euskararen erabilera bultzatzeaz gain euskararen alde lan egiten duten eragileen alde dirua biltzea du helburua. Izan ere, aurten Bizarra Lepoan elkartearentzat izango da bildutako dirua. Mikel Bildosolak ekarri dizkigu xehetasun guztiak. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/241126_igeriBIzi.mp3 Deskargatu hemen.
Eguna: 2024-11-26
Aurrekoan XX. mendeko musikaren aitetako bat ezagutu genuen, Messiaen, eta gaur Garazi Navasek abangoardiaren Aita Santua izan daitekeena aurkeztuko dizue: Arnold Schoenberg. Schoenbergek (Viena, 1874 – Los Ángeles, 1951) musikaren historia aldatu zuen eta esan daiteke, gaur egun egiten den musika garaikidea, berari esker existitzen dela neurri handi batean. Konposizio […]
Errobi taldeak Getxoko Iparra galdu gabe izeneko jardunaldietan parte hartuko du. Asteazkenean solasaldia izango da Muxikaberrin, taldearen zutabe diren hiru protagonistekin, Anje Duhalde eta Mixel Ducau musikariekin eta Daniel Landart abesti gehienen letra egilearekin. Aurkezle lanetan Laura Mintegi eta Miren Kareaga ibiliko dira. Ondoren Azaroak 30ean Muxikaberri kontzertua eskainiko dute. […]