ARGIA astekariaren errpasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin batera. Azalean, Zestoako zaintza sistema; eredu komunitarioan oinarritua dago eta urrats interesgarriak eman ditu. Bestalde, Erramun Galparsoro eta Joxe Manuel Muñoz elkarrizketatu dituzte, Urumeako Mendiak Bizirik taldeko bi kide; izan ere, Euskal Herriko zentral eolikorik handiena proiektatu nahi dute Urumean mendian, Donostia, Hernani […]
Hilabetea: urria 2024
Water eta polo, uretako joko jostagarria aletu dugu gaurkoan Jon Lopez Leioa Waterpolo taldeko entrenatzailearekin Leioa waterpolo taldeak aurten 25 urte bete ditu, mende laurdena. Zorionak! Kolaboratzaileak ere bisitan izan ditugu: Julen Zelaietak, ekialdeko txoriak, Xorroxin irratitik kirol-berriak ekarri dizkigu, Ane Zabalak Eskirol lana egin du eta ikus-entzunezko beste proposamen […]
“Hau errepikaezina izan da”. Horrela deitzen da Skabidearen azken lana eta larunbatean Bilboko Kafe Antzokian aurkeztuko dute. Antonio Iriarte taldeko bateria-jolea da eta berarekin aritu gara diskoaz eta kontzertuaz berbetan. Diskoak 17 abesti ditu eta guztiak joko dituzte kontzertuak; nahiz eta, aurreko diskoetako abestiak ere joko dituzten. Iriarteren hitzetan, azken […]
@Ugalddd|ek BIME jaialdiko artistak ekarri dizkigu eta horiei buruz aritu gara: Alba Moreno, El Columpio Asesino, Alba Moreno… Bitxikeriak, anekdotak eta bizipenak izan ditugu hizpide. https://bilbohiria.com/docs2/2024/kantu%20lorategia/241030_ugalde_02.mp3 Deskargatu hemen.
Prest dugu aste honetako Potto-psikotikodepresiboentzako botika: Mekoletako Arkotxe elkartean izan zen bertso-bazkariaren ale hautatuak entzungai Unai Iturriaga Andoni Egaña On egin https://bilbohiria.com/docs2/2024/potto/241029_potto.mp3 Deskargatu hemen.
Pasa den martxoaren 20an, hainbat eragile batu ziren Alde Zaharreko Korrika batzordearen bidez auzoa apaintzeko asmoz. “Harro Herri” lelopean, Santiago Plazan, musika euskalduna entzunez, pankartak eta banderak prestatu zituzten 23.KORRIKA zela eta. Abuztuan Zaharren berri jai batzordeak jaso zuen 1500 euroko isuna, ekimen hori baimenik gabe egitea arau-hauste larria izan […]
Mikel, Zunbeltz eta Arkaitz Kazetaritza Gradua ikasten ari dira Euskal Unibertsitate Publikoan Leioako Campusean. Unibertsitateko lan bat egin behar zutela-eta iritsi ziren duela bi aste irratira, gaur, berriz, elkarrizketa egin diogu hirukoteari. Kazetaritza Graduari, bizitzari eta, oro har, kazetaritzari buruz aritu gara solasean. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/241030_kazetarutzako_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.
Urria dakargu oparo: sariz, argitalpenez eta azokaz josia. Martxaren lehen urratsak eman ditzagun gozamenez. Bizi, irakurri, eta izan zoriontsu. VIII. mendeko olerki batekin abiatu dugu gaurko saioa, Li Bai handiarena. Erromatarrez eta Greziarrez beste, Txinan ere Horazioren carpe diem edo “oraina profitatu” leloari jarraitzen zionik ere bazela egiaztatzeko balio izan […]
BIME Pro eta BIME Live, biek beteko dute musikaz Bilbo. BIME Pro barruan dozenaka hitzaldi, tailer eta mahai inguru egingo dituzte euskalduna jauregian, denek musika industria ardatz dutela, eta BIME Live kontzertuek osatuko dute. Fermin Muguruzaren ibilbidea errepasatzeko mahai ingurua izan zen. Ibilbide luze eta oparoa du Ferminek, Nazioarteko proiekzioa […]
Albina Stardust izan dugu gurean, irratian, bere lehen albuma aurkezten: IZAR. Bere trabesti ibilbidean egindako abesti guztiak batu eta disko bat egitea erabaki du artista nafarrak. Bere hitzetan, abestietan, oro har, indentitatea aldarrikatzen du; eta aitortu du abesti asko amorrutik, haserretik idatziak izan direla. Hala ere, argi adierazi du, ondo […]
