Gaurkoan ekoantsietatea ekarri du hizpidera Iñakik, izan ere, bere ikasle batek, krisi ekosozialaren inguruan ikasi ahala ekoantsietatea sortu zaiola aitortu ondoren, kontzeptu horren inguruan bilatzeari ekin zion. Ekoantsietatea zer den non eta Iberdrolaren webgunean aurkitu zuen. Aholku zozoak ematen ditu multinazional berdeak (iruditeriaren koloreagatik diogu), bere greenwashing jarreraren enegarren adibidea […]
Eguna: 2024-11-27
Hirugarren saio honetan bidaia luzatu eta estatu mailara egin dugu salto zuzenekoei buruz hitz egiten jarraitzeko. Madrildik hasi gara Seggs Tape taldearekin, Valentzian geldialdi luzea egin eta beste puntan amaitu dugu, Granadan. https://bilbohiria.com/docs2/2024/norbaithildahemen/241029_NorbaitHildaHemen03.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurko saioaren hasieran Rafa Rueda ekarri dugu, bere Rueda diskoaren pare bat abesti hunkigarri eta ederrez. 2020an ateratako diskoa da eta Jon Agirrezabalaga (WAS) izan zen ekoizpen artistikoaren, grabaketaren eta elektronikaren arduraduna. Amy Allen ekarriko dugu berriz, azken saio hauetan bere azken diskoa, homonimoa, aletzen ari gara gustura, amerikana eta […]
La Sinsorga kulturgune feministan aurkeztu du Aiert musikari gazteak bere lehen lan luzea: Somateka. Gurean ere izan da eta lanaren nondik norakoak kontatu dizkigu. Guztira diskoak 8 abesti ditu eta guztiak “somateka” kontzeptuaren baitan sortu ditu; Olatz Salvador ere izan du kolaboratzaile. Lehenengo kontzertua Oñatiko, bere herriko, gaztetxean egingo du […]
Gaur aurkeztu dute “Iurretako berbeta eta literatura: sator hegalaria” antologia. Xabier Bovedak eta Joseba Sarrionandiak ondutako liburua dugu. Iurretako historia literarioa biltzen saiatu dira, Toki bakoitzak ezkutuko altxor literarioak ditu eta. Duela bost urte hasi ziren lau hau egiten eta mende erdiz euskaraz bizitzen eta idazten saiatu direnen berbak jaso […]