Iazko Loraldirako sortutako emanaldia da “Poperra Afterra Utopia” eta Danele Sarriugartek sortu du. Berarekin batera, Miren Narbaiza musikaria aritu da eta hark jarri dio soinua ikuskizunari. Atzo eskaini zuten emanaldia Kranban eta horri buruz eta kontu gehiagoz aritu gara.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/aste%20nagusia/240820_danele.mp3 Deskargatu hemen.

Gorka, Titi, Patxi eta Aitor laukoteak osatzen du Leihotikan taldea. 1992. urtean Iruñean sortutako taldea da eta hasierako oinarriekin jarraitzen dute: euskaraz aritzea, punk doinuak egitea eta erritmo azkarrak sortzea. Kontatu digutenez, zuten musika zaletasunetik sortutako taldea da. Uda kontzertuz betea izan dute eta abuztuaren 21ean, asteazkenean, Alga Konpartsan arituko […]

Urtero moduan, Konpartsen arteko solasaldia egin dugu eta gaurkoan Bizizaleak, Moskotarrak eta Altxaporru konpartsen txanda izan da. Urko, Unai eta Gabri etorri zaizkigu eta haiek eman digute konpartsen berri. Izango duten programazioaz aritu gara, eta haien bokadilo izarrak zeintzuk diren ere azaldu digute.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/aste%20nagusia/240819_konpartsak.mp3 Deskargatu hemen.

Atzo estreinatu zuten BBK Aretoan “Urte Berri Off” antzerkia. Gurutze Beitia, Iñaki Maruri, Mitxel Santamarina eta Maria Urcelay dira antzezleak eta Ugaitz Alegria aritu da zuzendaritza laguntzaile. Ugaitz izan dugu gurean eta berak kontatu dizkigu ikuskizunaren nondik norakoak. Gainera, irailaren 1eraino BBK Aretoan antzerkia ikusteko aukera egongo dela ere kontatu […]

Beroari aurre egin eta giro ederra izan zen larunbatean Bilbon. Urtero bezala konpartsen jaitsierarekin eman zaio hasiera eguneko egitarauari: San Anton zubian hasi eta Arriaga Antzokian amaitu. Arriaga barruan izan ginen gu eta hementxe antzoki barruan jasotako ahotsak.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/aste%20nagusia/240819_pregoia_mix.mp3 Deskargatu hemen.

Topo, Gontzal, Mikel, Txad eta Gorkak osatzen dute Ama Say. 1991. urtean hasi zuten ibilbidea, nahiz eta bidean hainbat geldialdi egin dituzten. Gainera, taldekideak ere aldatzen joan dira. Egun, gogotsu eta indar handiarekin daude, eta udan deskantsatzeko astia izan duten arren, kontzertuetara bueltatzeko desiatzen daude. Abuztuaren 20an, asteartean, Algara Konpartsan […]

Gaur aurkeztu dute erasoen aurkako estrategia berria, “Errespetu nagusia” lelopean. Juan Mari Aburto Bilboko alkateak argi adierazi du udal talde guztiak prest daudela poza eta festa bermatzeko. Bilboko Udalak eta Bilboko Konpartsek, jaiei lotutako entitateekin batera, Aste Nagusian eraso matxistak, arrazistak eta LGTBIQfobikoak gertatzen direnerako aholkularitza- eta jarduera-protokoloa berritu dute. […]

Hainbat gazte euskara ikasten ari dira Bakaikuko barnetegian. Bilbo Hiria bertara joan eta irrati tailerra antolatu dugu gazteekin batera. Bertatik bertara irrati saioa egiteko aukera izan dute: gertakariak, iragarkiak, horoskopoa, jaiak…   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240617_bakaiku_1.mp3 Deskargatu hemen.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240617_bakaiku_2.mp3 Deskargatu hemen.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240617_bakaiku_3.mp3 Deskargatu hemen.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240617_bakaiku_4.mp3 Deskargatu hemen.   Bukatzeko, ikasle […]