Maiatza amaiaren June Fernandez idazle eta kazetariak Aingeruak eta neskameak. Haurdunaldi subrogatuei buruzko analisi feministak saiakera argitaratu du Susa argitaletxearen Lisipe bildumak. Fernandezek kontatu digu 7 kapitulu dituela liburuak, eta kapitulu bakoitzean ikuspegi bat landu duela. Horretarako, 19 pertsona elkarrizketatu ditu guztira: diskurtso publikoa duten feministak, ikuspegi batzuetako espezialistak. Gainera, testigantzak […]
Urtea: 2024
Zumaiatik datorren banda batekin irekiko dugu gaurko saioa. BiderBost taldea Beñat Fernandez musikariaren ekimenez jaio dela esan behar da. Marlik taldea desegin zenean, soinuen kutxan gordeak zituen zenbait abesti bildu eta taldea sortu zuen. Orain hona datoz izen homonimoa duen 4 abestiko EP indartsu batekin. Hurrengo taldea EZEZEZ izango da, […]
Kirol ala Eskirol? Errugbia hizpide, Plentziako Kakarraldo errugbi taldearen kontu ezkutuak atera ditugu azalera David Crestelo historialariarekin. Kakarraldo Errugbi taldearen historia eta istorio handiak kontagai dituen liburuaren aitzakian joan gara Plentziara eta Mungiatik Mater taldearen partaideek egindako “oparia” gozagai. https://bilbohiria.com/docs2/2024/kiroleskirol/240606_kirol_eskirol_errugbia.mp3 Deskargatu hemen.
SEÑORA BERTSO-ESKOLAren eskutik… maiatzaren 21ean, Bilboko Zapi Kaleetan den Bira kultura gunean izandako bertso-saioa zabaldu dugu. POTTO saioan entzungai, aukeraketa diktatoriala. Eskolako señorak gai-jartzaile lanetan eta kantuan… Laukotea! Maider Arregi Alaia Martin Aissa Intxausti Sarai Robles Era berean, Bonus Track formatua ere dantzan jarri dugu eta 2008ko Erniarraitz sariketaren zabaldu […]
Txosnagane mendirako ibilaldi neurtuaren XII. edizioa izango da bihar eta aurten, guztira, 300 lagun arituko dira. Ioritzek Bilboko Konpartsetako kideak azaldu digu ibilbidea egiteko aukera bi daudela: luzea 19,48 km-koa eta 14,39 km-ko laburra. Txosnaganeko igoerak badu ezaugarri berezi bat: irabazlea denbora guztien batez bestekotik hurbilen gelditzen dena da. Izen […]
Bilboko Kafe Antzokia proiektu baten amaieraren testigu izango da gaur: Anonyme Popular proiektuak bere azken ikuskizuna eskainiko du. Iluntzeko 21:20etan izango da kontzertua Bilboko Kafe Antzokian. Igor Elortza eta Rafa Rueda izan ditugu telefonoaren beste aldean, eta kontatu digute lagun artean ospatzeko festa izango dela gaurkoa. Proiektuak amaiera data bazuela […]
ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean, Jesus Rodriguez eta Ruben Wagensberg: Tsunami Democratic auzia medio Suitzan erbesteratuta dauden bi katalan. Bestalde, pasaden larunbatean izandako Ziburuko azokari buruzko kronika izan dugu mintzagai. Bukatzeko, Doctor Deseo taldeko Francisi egindako elkarrizketa; auzoa, musika, kontzertua eta egindako ibilbidea izan dituzte hizpide elkarrizketan, […]
Juniore taldearekin abiatu gara gaur. Talde honekin 60-70 hamarkadara goaz, chanson francaise horren ukituak dituzten abesti lanbrotsuak ondu dituzte. Frantziako ye-ye berria. Emakume-banda paristar hauen azkena Un, Deux, Trois, Bonus. Bullion taldearen txanda dator orain. Nathan Jenkins da Bullion. West London-eko musika ekoizlea eta konpositorea da eta Lisboan finkatuta dago. […]
Endokannabinoideak gure garunetan sortzen dira, kannabinoideen antzera eraginez. Neuromodelatzaileak dira, funtzio batzuk erregulatzeko gai direlako, jangura, mina, oroimena eta mugimendua kasu. Endokannabinoideek nola funtzionatzen duten ezagutu dugu gaur Ana Bernalekin. Biokimikan lizentziatua eta Neurozientzietan doktorea da Ana Bernal. Irakasle eta ikertzailea da Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintzako Fakultateko Neurozientziak […]
Klasikoen Irakurketa Eteneik Gabearen XVII. edizioa izango da bihara eta Kirmen Uriberen “Bilbao-New York-Bilbao” liburua izango da protagonista. Bilbo Zaharra euskaltegiak 2008a geroztik antolatu du etenik gabeko irakurraldia, eta Paulo Alberdiren hitzetan, euskal literatura aldarrikatzeko modu bat da. Edizio honetarako aukeratutako liburua hizkuntza askotara itzuli da eta horregatik aukeratu dute: […]
