Maialen Ibarra artista basauritarrak “Nire egia zure ezpainetan” bere lehen EPa kaleratu berri du. Sei abestiz osaturiko lana izan da eta bere hitzetan, abesti guztiek dute oinarri komun bat: nagusi izateko prozesua. Maialen Ibarra gurean izan da eta berarekin aritu gara abestiez, egindako bideaz eta aurrerantzean emango dituen kontzertuez. […]
Urtea: 2024
Asteazkenean hasi eta igandean amaituko dira Zaharrean Berri jaiak eta Zaharrean Berri Jai Batzordeak Bilboko Alde Zaharreko jaietako egitaraua osatu du. Iñigo Etxarri Jai Batzordeko kideak azaldu digunez, jaiak antolatzeko adin guztiak izaten dituzte kontuan. Asteazkenean izango da txupina eta XXXXk botako du, egun berean “Zaharrean Berri 2024” saria ere emango […]
Ilargik kriston nahaste-borrastea ekarri du irratira. Eguzki sistema ari dira ikasten eta oso zaila egiten ari zaio planeten ordena ikastea, baina amamak beti dauka irtenbideren bat, ezetz asmatu zelan lagundu dion? https://bilbohiria.com/docs2/2024/gaurezdagoeskolarik/240518_gaurezdagoekolarik_planetak.mp3 Deskargatu hemen.
Kirol Eskirol saioan Dragon Boat munduan murgildu gara, Getxoko Dragon Boat taldearen bidez. Pala eta pala, minbiziari aurre egiteko bidean; beti aurrera! Natalia Varela Azpitarte izan da gonbidatu, eta zabaldu dizkigu minbiziaren ajean kirolak duen laguntza; buru-giharren indargune. Aerobik irakasleak, Maite Sarasolaren bertsoak, musika, Bittor Beaskoetxearen kronika, berba… On egin! […]
Potto saioaren beste kolpe bat dugu airean: Errigoitin, martxoaren 2an izandako bertso-bazkariaren ale preziatuak entzungai. Nerea Ibarzabal eta Igor Elortza izan ziren kantuan bazkalostean eta DELOREAN Bonus Track atalean 1990. urtea bisitatu dugu, uztailaren 1ean, Muxikan… Iñigo Olabarri eta, beste ahots baten, berriz ere Igor Elortza On egin. https://bilbohiria.com/docs2/2024/potto/240514_potto_errigoiti.mp3 Deskargatu […]
Bizipoza elkartearekin batera, larunbat goizean zuzeneko saioa egin dugu. Goiz-pasa ederrea pasa dugu eta Bizipoza elkartearen barruan dauden elkarte eta eragileak ezagutu ditugu. Musika zuzenean ere izan dugu; Haizea Larrosak, Gaualdiko Hasperena taldeak eta Erlantzek abesti bana jo dute. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240513_bizipoza_saioa.mp3 Deskargatu hemen. Eingo taldeko Aimar, Erlantz eta Amets izan […]
ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean, bideoklipak; erreportaje serie bateko bigarren atala eta oraingo honetan artisten ikuspuntua bildu dute. Bestalde, Net Hurbil atalean, Gazan eraildako kazetariak aipagai dira, izan ere, bi egunean behin Israelek kazetari bat erailtzen du eta guztira, gutxienez, 142 kazetari dira dagoeneko. Bukatzeko, hizkuntza gutxituen […]
Aldatu Gidoia mugimenduak egoera aldatzeko, iraultzeko manifestazioa deitu du larunbaterako Gasteizen. Arratsaldeko 17:30etan abiatuko da Foru plazatik eta ondoren ekitaldia egingo dute. Jonjo Agirre egitasmoko kideak kontatu dizkigu nondik norako gehiago. Bere hitzetan, hilabete batzuetako lanketaren ondorioa da larunbateko mobilizazioa. Gaineratu du egoera kezkagarria dela eta hura aldatzea ezinbestekoa dela. […]
Ezer gutxi aurkitu daiteke interneten Aiert Alberdiren inguruan. Saio honetan June Fernandez Kazetariak Bira kulturgunean berarekin izan zuen solasaldia entzuteko aukera dugu. Aier Alberdi Oñatiko musikaria da. Sorkuntzaz, disidentziaz, estetikaz, politikaz, belaunaldiez berba egiteko aukera izan dugu. Pikara Magazinek eta Bira kulturguneak elkarlanean sortutako ekimena dugu Urdin elektrikoa. June Fernandez […]
Gaixotasun konplexua da 1 motako diabetesa, bere garapenean faktore genetikoek eta ingurune-faktoreek parte hartzen dutelako. Genetikaren aldetik, gainera, gene asko partaide dira haren sorreran eta garapenean. Horregatik, oso garrantzitsua da gene horien identifikazioa. Biologian lizentziatua eta doktoreduna da Izortze Santin, eta gene karakterizazioan eta azterketan lan egiten du, UPV/EHUko Biokimika […]
