Uribe Kostako Palestinaren aldeko Khalas! elkartasun taldea Eusko Jaurlaritzako Bilboko egoitzan sartu da. Luix Artola taldeko kideak azaldu digu Eusko Jaurlaritzak Israelekin dituen harremanak azaleratu eta salatzeko egindako ekintza dela. Bere hitzetan, konplizitate horrek indarra ematen dio sionismoari. Artolaren ustez, egoera horren soluzioa bat eta bakarra da: palestinarren giza eskubideak […]

Arineketan musika taldeak eta Haatik dantza taldeak elkarlanean sortutako ikuskizuna gaur estreinatuko dute Bizkaia Aretoan. Uniko arrasti musikalak egitasmoaren lehen ikuskizuna izango da eta sarrera doan izango da aforoa bete arte. Jagoba Astiazaran Arineketan taldeko kideetako bat da, eta berak kontatu digu lanen honen helburuetako bat izan dela abestiak, dantzak […]

Ekainean murgilduta, eta denboraldi amaierari begira, Microsoft Build 2024an aurkeztutakoaz ari gara, Microsoft Recall ezaugarriaren aurkezpena eta Cortana eta WordPad erretiratzea barne. Erretiradez ari garela, Spotifyk bere Car Thing-a bertan behera uzten duela komentatu dugu, abenduan funtzionatzeari utziko diona. Alexaren bertsio berria ere aipatuko dugu, IArekin, baita Meta Deutsche Telekomi […]

Euri honekin barraskiloak atera dira eta amonaren baratzeko uhazak izorratzen hasi dira. Ilargiri ere beste era baten eragozten diote barraskiloek… Jakin nahi duzue zein den bere arazoa eta zelan bilatu dioten konponbidea? https://bilbohiria.com/docs2/2024/gaurezdagoeskolarik/240530_gaurezdagoeskolarik_plistiplasta.mp3

Arte Martzialak izan ditugu aztergai KIROL ESKIROL saioan. Torrejon de Ardoz herrian asteburu honetan izango den Arte Martzialen Open Nazionalean (semi contact estiloan) parte hartuko duen Iñigo Tola elkarrizketatu dugu; Jon Garate eta Iker Gurrutxaga Aerobik irakasleen ekarpen fina; pilota finalaren atariko kronika Bittor Beaskoetxearen ahotan; Maite Sarasolaren errima-uriola; musika… […]

Basauriko Txarraska gaztetxeak 25 urte bete ditu, eta dokumentala egin dute datozen belaunaldiek ikus dezaten nolakoak izan ziren hasierak. Jon Bustinza ibili da dokumentala egiten, eta aitortu digu, urte pasatxoko lan luze honek merezi izan duela eta oso pozik daudela emaitzarekin. Gaur Basauriko Social Antzokian aurkeztuko dute eta idatzitako liburua […]

ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean, June Fernandezi egindako elkarrizketa, izan ere, haurdunaldi subrogatuari buruzko liburua kaleratu berri du eta hori izan dute, besteak beste, mintzagai. Bestalde, Bilbo-Astigarra-Gasteiz arteko bost gaztek Behe Banda literatur taldea sortu dute; berri pozgarria oso. Bukatzeko, historia-istorio kontu bat errekuperatu du astekariak: duela […]

Sakana aldera joan gara gaurko POTTO saioan, eta Irurtzun herrian PIKUXAR Euskal Txokoa bisitatu. Aixita sariketaren ariketak entzungai izango ditugu bertsolari gazteen ahotan, aukeraketa diktatorialean. Zigor Gartzia “zian” gai-jartzailearen aginduetara, seikotea aritu zen taulagainean. Aitor Bizkarra izan zen garaile, Maider Arregirekin buruz burukoa jokatuta; haiekin bat, kantuan izan ziren Josu […]

Ustezko gailu-miragarriak izan ditugu hizpide Oier Gorosabel fisioarekin. Lepoko mina izan dugu oinarri eta Oier Gorosabelek kontatu digu zer den egin behar duguna min hori arintzeko: postura aldatu, lepoa mugitu eta, ahal den heinean, egiten gaudena tartetxo batez egiteari utzi.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240529_oier_zerbikaletako_testa.mp3 Deskargatu hemen.