Saio honetan Garazi Navasek Esteban Urkiaga Lauaxetaren 1931ko “Bide barrijak” liburuan bildutako “Jadetsi-Eziña” olerkia izan du hizpide. Gaurkoan Maiatza izan dugu bidaia lagun. Lauaxetak, bere bizkaiera jasoan maiatzari loreil deitzen zuen , zelako izen polita, loreila… Berak esaten zuen “ Larrosa orrein orri gainetan ibili nai dot, loreil onetan”. Gaur, […]
Urtea: 2024
Uda heltzear da eta Gazteolan euskara eta aisia uztartuz, ekintza eta aukera ezberdinak daude udako egunak igarotzeko. Andoni eta Kepa Gazteolako arduradunak izan ditugu gurean. Haien hitzetan, Gazteola euskara sustatu eta hauspotzeko ekimena da, eta udan ere helburu horiekin jarraituko dute lanean. Adinaren arabera eskaintza ezberdina da: multi-campusa, euskara eskola […]
2018an egin zuten lehen bira, eta maiatza hasieran zazpigarrenari eman diote hasiera; ostiraletik aurrera Gure Zirkua Arrigorriagan izango da. Montaje eguna zuten gaur, baina Iker Galartzarekin hitz egiteko aukera izan dugu. Montaje egunak gogorrak diren arren, asko merezi duela kontatu digu. Arrigorriagan bi asteburu egongo dira, ia sarrera guztiak salduta […]
150 kulturgilek GKSri eta Etxebizitza Sindikatuari Gasteizen eta Lurgorri konpartsari Bilbon ezarritako betoak salatu dituzte Bilboko Kafe Antzokian egindako agerraldian. Gutun bat sinatu dute “betoen kontra” eta konbidearen alde daudela adierazteko. Sinatzaileetako batzuk dira Fermin Muguruza, Eire, Amets Arzallus eta Olaia Inziarte. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240528_artisten_prentsaurrekoa.mp3 Deskargatu hemen.
EZEZEZ taldea izango da gure lehenengo astindua gaurkoan. Bere bigarren diskoarekin datoz. Katuzaldia bataiatu dute 12 abestiz osatutako azken lan honi. Gertatzen den bezala, denak jarri dira/gara antza zeinekin eta norekin bilatzen, horrela Idles Parquet Courts, Viagra Boys, eta… Paralisis Permanente ere bai, ez? Unai Madariagak gidatzen duen banda honek […]
Kurtso amaiera heltzear dago: ikasle askori azken hilabete falta zaie eskola orduak amaitu eta oporrak hartzeko. Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleei hilabete eskas falta zaie ikasturtea amaitzeko. Gainera, euskaltegiak datorren astean, ekainean, emango die ongi etorria ikasle berriei, udako ikasleei. Isabel, Josune eta Andrea ikastaro trinkoko ikasleak Bakaikutik etorri berri dira […]
Olatz Gorrotxategirena da 43º23’44”N antzerkia eta bihar hasi eta igandean amaituko den Liburu Anarkistaren XVIII. azokan ikusteko aukera izango da. Antzerkia larunbatean iluntzeko 21:00etan egingo du Areatzan bertan izango den karpa batean. Olatzek azaldu digu antzerki dokumentalaren diziplinan sartu daitekeela antzerki hau. Gaineratu digu, aititeren anaiaren desagerpena izan zuela oinarri […]
Ostiraleko bezala Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek astebururako planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Gaurkoan Alde Zaharreko jaiak, antzerkia eta umorea, besteak beste. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240524_asteburuko_agenda_jonen_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.
Elhuyar Zientzia hasi da eta larunbat arte izango da Bilboko Areatzan. Guztira 800 gazte eta 200 proiektu baino gehiago izango dira ikusgai lau egunotan. Zuzeneko saioa egin dugu guk, bertatik bertara, ikasleen proiektua ezagutzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240523_12_elhuyar_saioa_osorik.mp3 Deskargatu hemen. Azokaren antolakuntzan dabiltza Elhuyarreko Aitziber Lasa eta Arantza Muguruza. Proiektuen aukera-prozesuez eta […]
Larunbatean, maiatzaren 25ean, Bilbon Harro Zoro Erradikalaren manifestazioa izango da. Heiko izan dugu telefonoaren beste aldean eta berak kontatu digu manifestazioa biolentzia psikiatrikorik nahi ez dutela ozen aldarrikatzeko egiten dutela. Gaineratu du, egoera oso oinarrizkoa dela egungoa eta Giza Eskubideak errespetatzea nahi dutela. Manifestazioa Unamuno plazatik abiatuko da 12:00etan, Areatzako […]
