Abestiak eta abestiak, horiek izaten ditugu guk hizpide. Ugalddd|ek asteon gaur egungo euskal rock abestiak ekarriz dizkigu. Nola ez, #sakonak ere jarri gara abesti batzuekin, baina nagusiki abesti kañeroak komentatu ditugu. Txutxumutxuak kontatu ditugu, gure bizipenez ere aritu gara eta barre egin dugu. Guk behintzat gozatu dugu, orain zuen txanda! […]
Urtea: 2024
Duela urte batzuk Mikel Telleria musikariak “Zumeta” diskoa argitaratu zuen eta gaur berarekin aritu gara solasean. Autoekoizpena izan da eta azaldu digu apustu handia izan dela hainbeste urte eta gero disko bat ateratzea. Jose Luis Zumeta margolaria eta bere lanak izan ditu oinarri, eta margolaria omentzeko modu bat dela ere […]
Euskadi Brass-ek 10 Urte bete ditu eta diskoa aurkeztuko du Bilbon azaroaren 23an, larunbatean, lan honekin Euskadi Brassek ibilbidearen hamargarren urteurrena ospatuko du. Hitzordua Bilboko kontserbatorioan izango da. Diskoa Soinuaren Bidaia proiektuaren laugarren ekoizpena da, Alberto Urretxo (Bilboko Orkestra Sinfonikoko tronboi bakarlaria) buru dela. CDaren errepertorioak Béla Bartók, David Uber […]
Esanezin Ianire Aranzaberen proiektua da. 2019ko udan eman zituen bere lehen pausoak musika munduan Oriol Flores musikariarekin batera; eta 2021eko maiatzaren 14an ikusi zuen argia Aireratzen. Orain disko berri batekin dabil kontzertuak ematen. Azken diskoak Erretratu bat du izena. Bertatik bi abesti eder. Hurrengo minutuak Amy Allen estatubatuarraren eskutik datoz. […]
Euskal Herrian Euskaraz mugimenduak “Euskaraz bizitzeko, Euskararen Errepublika” aldarrikatzera deitu du abenduaren 7an, Durango. Intza Gurrutxaga mugimenduko kideak kontatu digu euskara larrialdi egoeran dagoela, eta euskararen aurkako oldarraldia azkenaldia bizkortu egin dela hainbat eremutatik. Intzaren hitzetan, Durangoko Azokara joango diren euskaltzaleak batzeko mobilizazioa izango da. Eskuartean proiektu eta ideia gehiago […]
Atxagaren hitzak musikatu zituen Ruperrek: “Ziutate honen soinekua udazkenetan lanbroa da”. Geroztik, herdoildutako ziutateak hiri aratzari leku egin dio, baina euskal literaturak bere horretan dirau, izokinarena egiten, sekula amaituko ez den borroka batean. Gotzon Barandiaranen galbaheak zera argitu digu: hezkuntzak kulturazaleak sortuko ditu, euskal kultura biziko bada. Guk, bitartean, Bilboko […]
Jose Pablo Arriaga artistaren “Ama” erakusketa ikusgai dago jada Bilboko Berreginen museoan. Amatasunaren alderdi desberdinak irudikatzen saiatu da eta ideia bere amarengandik etorri zitzaion. Guztira, 11 eskultura egin ditu eta Arriagaren obra bakoitzari museoak bi obra gehiago jarri dizkio, elkarrizketa bat simulatuz. Gaineratu du, emaitzarekin pozik dagoela eta “Ama” kolekzioa […]
Jon Maya dantzariaren deia jaso ondotik, Leire Bilbaok “Klera” proiektuari hitzak jarri dizkio. Lengoaia artistiko ugari batu dituzte: musika, dantza eta ilustrazioa. Testuak Leire Bilbaok egin ditu, musika Maite Larbururena da eta koreografiak Jon Mayak egin ditu. Leire Bilbaorekin aritu gara solasean eta berak kontatu dizkigu proiektuaren nondik norakoak. Leireren […]
Gaurkoa zuzeneko kontzertuak izan ditu izpide Nahia Novok. Gertutik hasi du bidaia, zuzenekoen errepasoa Bilbotik abiatu du, Sei siga taldearen zuzenekoa aipatuz. Mapan hurruntzen joan gara eta hainbat talde eta kontzerturen nondik norakoak errepasatu ditu. https://bilbohiria.com/docs2/2024/norbaithildahemen/241022_NorbaitHildaHemen02.mp3 Deskargatu hemen.
Programa hasteko, ikasle emakumeek karrera teknologikoetan duten interesaz hitz egin dugu, eta duela gutxiko ikerketa bat gure esperientziarekin alderatu dugu. Urriaren amaieran Espainiako Levanteri eragin zion GOIDIari buruz hitz egiten jarraituko dugu, Interneteko iruzurretan eta desinformazioan duen islari buruz. DOK Summit-en dugun esperientziaz ere ari gara; sektore digitaleko liderrak, enpresa […]
