ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalean, “Araba, lur aldetik sakrifikatu nahi duten alaba” izenburupean erreportajea; proiektu eoliko eta fotoboltaikoen % 75a bertan dago eta zergatia ulertzeko gakoak eman dituzte erreportajean. Bestalde, Katixa Dolhare elkarrizketatu dute eta euskarazko literaturak euskara klaseetan duen presentzia apurraz mintzatu da Katixa. Bukatzeko, Uxue […]

Kolaborazioak ekarri ditugu asteon, eta @Ugalddd|erekin komentatu ditugu. Euskal artisten arteko kolaborazioak, nazioarteko artisten eta euskal artisten kolaborazioak eta… mamarratxeo apur bat ere bai. Etxean goxo-goxo, juergan lagunekin edota karaokean abesteko kantak ekarri ditugu asteon; gure lorategia lorez, abestiz, betetzen jarraitu dugu.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/kantu%20lorategia/241107_%20ugalde_03.mp3 Deskargatu hemen.

Egun hauetan, Bizkaiko hainbat tokitan, kiosko berezi bat ikusiko dugu, loteria saltoki baten itxurakoa, baina ONCE beharrean “La Doce” dio kiosko horren goikaldean. Zozketatuko dutena da 12 laguneko afari batean parte hartzea. Jendea hurbilarazteko loteriaren aitzakia horren atzean gizarte ikerketa egiteko asmoa dago, jendeak gizarte ekimenetan parte hartzeko dituen motiboen […]

Norbait hil da hemen, Feline taldearen kantu bat izateaz gain, Bilbo Hiria irratiko saio berri baten izena dugu. Nahia Novo DJ-ak Feline taldearen kantua hartu du sintonia gisa. Astero hitzordua izango dugu berarekin batera, eta ordubetez bidaia musikal bat proposatuko digu. Lehenengo saio honetan azken boladan entzundako kantuak ekarri dizkigu […]

Badator Alde Zaharreko VIII. Gazte Eguna, Zazpi kaleetan egitaraua zabala antolatu dute. Azaroak 9 larunbatez ospatuko dute gazte eguna eta aldarrikapenez josiko dute auzoa. Auzo bizigarriago bat aldarrikatuz. Eliza izan dute gaia, izan ere badira urte batzuk Santiagoko portikoa itxita dagoela eta 7 Katu gaztetxe atzean dagoen ikastetxea ere, hori […]

Jendartearen ahots, desira eta ametsen artean, marmar beldurgarri baten mehatxua heldu zaigu, oharkabean piztuz eta handituz doa gure bihotzetan izenik gabeko ezinegona. Gure erantzuna bizitzaren aldeko garrasi mingarria da, maite dugun guztiaren aldeko aldarri basatia. Horrela irakurri dezakegu ATX teatroaren berriaren inguruan. Iñaki Ziarrusta zuzendaria izan da guren. Azaroaren 9an […]

Atal honetan adimen artifizialak harreman pertsonaletan duen eragina aztertuko dugu, Estatu Batuetako nerabe baten kasu tragikoaren ondoren. Komunikabideetan albiste batzuk nola tratatzen diren ere komentatzen dugu, beharrezkoak ez diren xehetasunak eta arinkeriak gehituz. Internet Archive zibererasoak pribatutasunari eta informaziorako sarbideari nola eragiten dion ere aztertuko dugu. Gainera, harpidetzak bertan behera […]

Irlandera edo Irlandako gaelikoa ikasteko aukera izango dugu, datorren igandetik aurrera, Bilbon. Ipar Irlandatik aspaldi Euskal Herrira etorritako David izango da irakaslea eta berak azaldu digu zein den ikastaro honen planteamendua. Daviden asmoa eskola arinak ematea da, hastapen mailakoak, eta mintzamenean zentratuta. Igandeetan emango ditu eskolak, erabat doan, eta hilean […]