Urriaren 28an argitaratu zuen Iñaki Palacios musikariak bere azken lana, “Argizaiola”; eta jada lehen aurkezpena ere egin du Donostiako San Telmo museoan. Iñakiren hitzetan, bi arrazoi nagusi izan ditu diskoa egiteko: txistuaren nortasuna zein den erakutsi eta txistua beste musika tresnekin uztartu. Lan luzean gainera hiru kolaborazio izan ditu: Lide […]
Urtea: 2024
Hiru hamabi elkartea ezagutu dugu: hartutako kalte zerebrala duten adingabeen gurasoen elkartea. Maite Belaustegirekin aritu gara solasean eta elkartearen xehetasunak kontatu dizkigu. Protokoloa eta zaintza-sistema osatua da eskatzen dutena. https://bilbohiria.com/docs2/2024/bizipoza/241029_bizi_poza_maite_hiru_hamabi.mp3 Deskargatu hemen.
Katalan eskolak hasiko dira azaroan Bilbon, eta eskola horiek nolakoak izango diren azaldu digu Jordi irakasleak. Bera ezagutzeko ere baliatu dugu elkarrizketa hau. Kataluniaren eta Euskal Herriaren arteko loturak handiak izan dira azken urteotan. Horren lekuko izan dira Casal Bilbao, Alcarricatuz eta ANC Euskal Herria ekimenak, baita, noski, gurean egindako […]
ARGIA astekariaren errpasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin batera. Azalean, Zestoako zaintza sistema; eredu komunitarioan oinarritua dago eta urrats interesgarriak eman ditu. Bestalde, Erramun Galparsoro eta Joxe Manuel Muñoz elkarrizketatu dituzte, Urumeako Mendiak Bizirik taldeko bi kide; izan ere, Euskal Herriko zentral eolikorik handiena proiektatu nahi dute Urumean mendian, Donostia, Hernani […]
Water eta polo, uretako joko jostagarria aletu dugu gaurkoan Jon Lopez Leioa Waterpolo taldeko entrenatzailearekin Leioa waterpolo taldeak aurten 25 urte bete ditu, mende laurdena. Zorionak! Kolaboratzaileak ere bisitan izan ditugu: Julen Zelaietak, ekialdeko txoriak, Xorroxin irratitik kirol-berriak ekarri dizkigu, Ane Zabalak Eskirol lana egin du eta ikus-entzunezko beste proposamen […]
“Hau errepikaezina izan da”. Horrela deitzen da Skabidearen azken lana eta larunbatean Bilboko Kafe Antzokian aurkeztuko dute. Antonio Iriarte taldeko bateria-jolea da eta berarekin aritu gara diskoaz eta kontzertuaz berbetan. Diskoak 17 abesti ditu eta guztiak joko dituzte kontzertuak; nahiz eta, aurreko diskoetako abestiak ere joko dituzten. Iriarteren hitzetan, azken […]
@Ugalddd|ek BIME jaialdiko artistak ekarri dizkigu eta horiei buruz aritu gara: Alba Moreno, El Columpio Asesino, Alba Moreno… Bitxikeriak, anekdotak eta bizipenak izan ditugu hizpide. https://bilbohiria.com/docs2/2024/kantu%20lorategia/241030_ugalde_02.mp3 Deskargatu hemen.
Prest dugu aste honetako Potto-psikotikodepresiboentzako botika: Mekoletako Arkotxe elkartean izan zen bertso-bazkariaren ale hautatuak entzungai Unai Iturriaga Andoni Egaña On egin https://bilbohiria.com/docs2/2024/potto/241029_potto.mp3 Deskargatu hemen.
Pasa den martxoaren 20an, hainbat eragile batu ziren Alde Zaharreko Korrika batzordearen bidez auzoa apaintzeko asmoz. “Harro Herri” lelopean, Santiago Plazan, musika euskalduna entzunez, pankartak eta banderak prestatu zituzten 23.KORRIKA zela eta. Abuztuan Zaharren berri jai batzordeak jaso zuen 1500 euroko isuna, ekimen hori baimenik gabe egitea arau-hauste larria izan […]
Mikel, Zunbeltz eta Arkaitz Kazetaritza Gradua ikasten ari dira Euskal Unibertsitate Publikoan Leioako Campusean. Unibertsitateko lan bat egin behar zutela-eta iritsi ziren duela bi aste irratira, gaur, berriz, elkarrizketa egin diogu hirukoteari. Kazetaritza Graduari, bizitzari eta, oro har, kazetaritzari buruz aritu gara solasean. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/241030_kazetarutzako_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.
