Gaurkoan Iñakik ekarri digu komunismoaren aldeko aldarria, hori esatea asko kostatzen baita garaiotan. Komunalismo berriak krisi ekosozialaren aurrean – Desazkunderako hipotesi politikoa izeneko liburuaren inguruan, Iñakik Adrian Almazan irakaslearekin idatzitakoa. Komunalismoaren eta komunitarismoaren inguruko proposamen teorikoak aztertu dituzte, baita kapitalismotik aparte dauden proposamen eta ekimen zehatzak ere. Proposamen eta estrategia […]

Gure sintoniaren uhin pozointsuek Afrikaraino eroango gaituzte gaurkoan, saio bakar batean ezinezkoa izan arren herrialde honek eskaintzen digun aberastasun musikal amaigabea erakustea. Ez saio batean ez bizitza osoan ere. Baina saia gaitezen pista batzuk ematen. Haien herrialdeetako musika tradizionaletan oinarritu edo inspiratu diren hainbat konpositore afrikar ezagutuko ditugu, haien bizitzak […]

Alaitz Melgar barakaldarrak bere amona zenaren bizitza berreraiki du Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak elkarlanean antolatzen duten Tene Mujika bekari esker, udaberria “ Joseba Neskame “ lana argitaratu zuen. Egileak argitu duenez, pertsonaletik asko du kontakizunak, baina azpimarratu duenez, “garaiko emakume askok bizitakoak” jaso du lanean, zeharka bada ere. Josefa […]

La Furiak bere azken lan luzea aurkeztu du gaur La Sinsorga Kulturgunean, eta gurean ere izan da diskoa aurkezten. Nerea Lorón, La Furia, ez da bakarrik etorri, berarekin etorri da Aiert, diskoan egin duen kolaborazioetako bat. La Furiak argi adierazi du oso pozik dagoela egindako lanarekin, diskoak doinu dantzagarriak ere […]

Txopet talde bilbotarrak haien bigarren lana aurkeztu dute irratian: Ostabe zuloan. Andoni Barinaga-Rementeria izan dugu gurean eta berak kontatu digu lau abestiak kontzeptu beraren gainean sortu dituztela. Gainera, abesti bakoitza bideoklip batekin kaleratu dute eta Andoniren hitzetan, bideoklipak abestia osatu egin du. Orain, abestiak zuzenekora eramateko gogoa dutela argi adierazi […]

Gaurtik igandera bitarte Bilbon ELEN batzar orokorra burutuko da, Europan hizkuntza gutxituak eta galzorian daudenak babesteko eta sustatzeko lan egiten duten erakundeentzat Europan urtero egiten den ekitaldi nagusia da batzar hau, eta Euskalgintzaren Kontseiluak eta ELENek elkarlanean gaian adituak bilduko dituzte unearen irakurketa egiteko. Kontseiluko Manex Mantxolak ekarri dizkigu xehetasunak. […]

Potto egitea ederra denez, beste bat dugu airean! Abuztuaren 7an, Etxarrin izan zen bertso-jaialdia zabaldu dugu (aukeraketa diktatorialean). Sakanako bihotzean, herriko jaien baitan, urteroko bertso-jaialdiaz gozatu genuen herriko plazan Eneko Lazkoz Saioa Alkaiza Miren Artetxe Aitor Sarriegi On egin! https://bilbohiria.com/docs2/2024/potto/241105_potto_etxarri.mp3 Deskargatu hemen.

Frontoian egiten den pala jokoa izan dugu hizpide gaurko saioan. Gatikako Artepe taldeak 10 urte bete dituen aitzakian Iker Sarria elkarrizketatu dugu; Iratxe Aranaga Gabriel Arestiko ikasleak Berangoko frontoian biltzen den emakume taldearen berri eman digu; Leire Alberdik “Erraketistak” erreportajea zabaldu du; Aerobik irakasle naiztarrak; Ane Zabalak Eskirol atalean “Rocky” […]