Abuztuak 20, asteazkena, Xiberoots taldea arituko da zuzenean Algara konpartsan. Taldeko kide Pette eta Jonekin aritu gara solasean eta kontzertuaren nondik norakoak ere kontatu dizkigu. Apirilean kaleratu zute  “Zer agitüko” lan berria eta orain aurkezpen biran murgildurik daude. Diskoko abestiak jotzeaz gain, betiko abestiak ere joko dituzte. Dantzarako doinuak, reggae […]

Luberrik hirugarren urtez Aste Nagusitik kanpo utzi dutela salatu du. Prentsaurrekoa gaur goizean izan da Arriaga plazan eta aurten inoiz baino ozenago parte hartzeko eskubidea aldarrikatuko dutela adierazi dute. Konpartsak aurtengo jaietan prestatu duten programazio berezia aurkeztu du eta “LUBERRIK ESKUBIDEA DU. Jaiak Denontzat!” lelopean hainbat ekintza antolatu dituztela adierazi […]

Abuztuaren 17an Algara konpartsan Mirua taldearen berriaz gozatzeko aukera izango dugu. Zuzenenean arituko da Aste Nagusian Tolosaldeko hirukotea. Udaberrian, maiatzaren 30ean, argitaratu zuten Miruenea diskoa, kolaborazio asko jasotzen dituena. Gurekin izan dugu Mattin Zeberio taldekidea, diskoaz eta taldeaz azalpenak ematen. https://bilbohiria.com/docs2/2025/astenagusia/250710_mirua_mattin.mp3 Deskargatu hemen.  

Abuztuaren 17an, Aste Nagusiko igandean Algara Konpartsaren txosnan Kiliki izango da zuzenean. Denetariko zazpi abesti bildu ditu Kilikik bere bakarkako lehendabiziko diskoa duen Iltze 1 lanean. Sunny Wright IV, Denso eta Nueve Desconocidosekoak izan ditu ekoizle lanetan laguntzen eta bandarekin aurkeztuko ditu abestiak kontzertuetan, Suneo bera, Xabi Esparza baxu-jotzailea eta […]

Gaur irakurri dugun testua1833-1835n artean idatzi zuen Nikolai Gogolen ipuina. Sudurra oharkabean pasatzen da askotan baina lan handiak egiten ditu. Arnasa hartzen, usaintzen eta gure gorputza kanpoko mehatxuetatik babesten laguntzen digu. Organo zoragarria da! Beraz, zure islari begiratzen diozun hurrengoan, gogoratu zure sudurrari estimu pixka bat ematea. https://bilbohiria.com/docs2/2025/xerezade/250706_Xrexade_Sudurra.mp3 Deskargatu hemen. […]

Bihar Txapel Reggae jaialdiaren 35. edizio izango da Armintzan. Kostaldeko arrantza-herri txikia, uztailaren 19an kolorez, erritmoz eta erresonantzia onenez beteko da beste behin ere. Txapel Reggae jaialdia itzuliko da “Sustraiak eta kultura” lelopean, Mikey Dread handiaren omenez. Ehuneko ehun doan, egunez eta gauez, bi agertoki, dozenaka artista eta milaka bibrazio […]

ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin batera. Azalean, suizidioa. EHUren Uda Ikastaroetan jardunaldi batzuk egiten dituzte urte, eta aurtengoan mahai inguru bat egin dute suizidioagatik hil zaien familiarren batekin eta buruz beste egiten saiatu izan direnekin; eta erreportajea osatu dute. Barrualdera, mediku falta ekarri dute. Askotan entzun izaten dugu […]