ARGIA astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azalaean, erraketistak. 1971tik 1980ra emakume erraketalariak profesionalki aritu ziren munduko frontoi ezagunenetan, eta, gaur egun, ia-ia ahanzturan geratuta daude. Eli Pagola kazetariak atzera begirako erreportajea egin du. Bestalde, aurten 30 urte betetzen dira lehen haize errotak ipini zituztela Nafarroan. Adituekin hitz eginda, erreportajea […]
Urtea: 2025
Larunbat honetan ospatuko da Plentzian Euskal Herriko presoak etxeratzearen aldeko XII. Itsas Martxa. Urtero legez, aldarrikapena izango da ekimenaren ardatz nagusia, eta egitarau oparoa prestatu dute egun osorako. Martxaren helburu nagusia euskal errepresaliatu politikoen eskubide urraketak salatzea eta haien askatasuna exijitzea da. Hala ere, aurtengo edizioan Palestinako herriari elkartasuna adierazteko […]
Gaurko saioari hasiera emateko The Heavy Heavy taldeak One Of A Kind izenez argitaratu berri duen bigarren lana entzungo dugu. Georgie Fuller eta William Turner sortzaileek ondu dituzte abestiak, hamabi abesti, hain zuzen ere. Soinu psikodelikoa eta folk britainiar eguzkitsua. Hurrengo taldea The Dare izango da. LCD Soundsystem taldekide berberekin […]
Atzo hasi zen Euskarabenturaren zazpigarren aldia, Atharratzen. Hilabetez, uztailaren 31ra arte, 126 jzioquitarrek, hala deitzen baitiete espedizioko parte hartzaileei, eta 26 antolatzailek Euskal Herria zeharkatuko dute. Urtero bezala, abentura ez da ibilaldi soila izanen, harremanak sortzeko, Euskal Herria ezagutzeko eta euskara praktikatzeko arnasgunea izanen da. Olatz gazte bilbotarra eta Asier […]
BCAMek (Basque Center for Applied Mathematics) “Villa de Bilbao” lehiaketaren bigarren edizioa antolatu du joan den asteburuan, piano eta biolin kategoriekin. Proposamena Bilbomathen “2M: Music & Mathematics” programaren hitzorduetako bat da, Matematika Aplikatuko Euskal Zentroak garatuta. Sociedad Bilbainan izan da eta 50 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute, adinaren arabera. […]
Sua taldea bere hirugarren diskoa prestatzen ari da, Urdulizko Tio Pete estudioan. Udazkenean argitaratuko dute lan berria, baina dagoeneko “Sutea” izeneko kantu bat plazaratu dute. Tartetxo bat hartu dugu Sua Taldeko Anerekin hitz egiteko. Kantu zuzena da, eta bertan genozidioa, umeen sufrimendua eta desoreka soziala salatzen ditu. Anerek azpimarratzen du […]
Aste honetan Dima eta Durangotik etorri zaizkigu gonbidatuak. Oier eta Gorka izan dira gurekin, GARRAIO taldeko partaideak. “Ezeren alde” izenpean kaleratu berri duten kanta aurkeztu digute, eta uda ostean etorriko denaren pistaren bat eman digute baita ere. Garraioak, bidaiak, kontzertuak eta beste gai batzuen artean, kanta zerrenda polita irten da, […]
Ekainaren 28an milaka herritar atera dira Bilboko kaleetara, Sexu eta Genero Askapenaren Aldeko Harrotasunaren eta Borrokaren Egunean, Bizkaiko E28 Koordinakundeak deituta. Aurtengo manifestazioaren ardatz nagusia transfobiaren aurkako borroka izan da, eta protesta goizez egin da lehen aldiz, BBK Ria makroekitaldiagatik arratsaldeko tartea kentzeagatik. Transfobiaren aurka, borroka kolektiboa leloa izan zuen […]
Zinegoak Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiak atzo ospatu zuen bere itxiera ekitaldia eta 2025eko edizioaren irabazleak jakinarazi ziren. Jota Mun zinegilearen Between Goodbyes dokumentalak eraman zuen Zinegoak Sari Nagusia, EITBk babestua eta 4000 euroko balioarekin. Epaimahaiak filma nabarmendu du “pertsona adopatu baten jatorrirako bidaia gogor eta sendagarri bat kontatzeko […]
Bizitza osoa lanean eta gizartean ekarpenak egiten eman ondoren, helduaro aktibo eta duin bat eraikitzea ez litzateke utopia izan behar. Horixe da Lagungarri Senior, Koop. E.-ren proiektuaren oinarria: adineko pertsonentzako bizi-eredu komunitario eta jasangarri bat eraikitzea, elkarri lagunduz eta autonomia errespetatuz. Gaur egun, Murgian, 51 etxebizitza hartuko dituen cohousing senior […]
