Nahasketak gustuko? Beercheese bertso-saio musikatua ezagutu dugu, Baigorriko Bixentainean Gazta eta garagardoa, bertsoz blai. Errimaren zaindari aritu da kantuan, hirukoa Nerea Ibartzabal Haira Aizpurua Miren Artetxe Prosari, gai-jartzaile lanetan, bikoa: Xalbat Alzugaray Amaia Castorene Musika eta erritmoaren eramaile, beste biko bat: Patxi Amulet Bastien Marianne On egin. https://bilbohiria.com/docs2/2025/potto/250311_potto_bear_chease.mp3 Deskargatu hemen.

Hilabetero egiten dugu AEKren AIZU aldizkariaren errepasoa eta hilabete honetan ere Eñaut Mitxelenarekin aritu gara berbetan, Hilabete honetako protagonista Josune Arakistain musikaria da, eta, besteak beste, musika eta Süne proiektuaz, arrakastaz eta trikitiaz aritu dira. Laburrean, Haritz Rodriguez pommelierra elkarrizketatu dute; American Cider Association erakundeak pommelier ziurtagiria eman berri dio […]

The Glass Menagerie Tennessee Williams-en 1944ko antzezlan ospetsua da. Obra honek familia disfuntzional baten barruko tentsioak eta ametsak aztertzen ditu, oroitzapenen antzerki gisa aurkeztuta. Martxoak 21,22,23an euskaraz gozatzeko aukera izango dugu. Eta klasiko honekin jolasean Ione Irazabal, Miren Gaztañaga eta Arnatz Puertas eta Mikel Losada arituko dira. Azken hau dugu […]

Hitzaurrea proiektuaren estreinaldia izango da Loraldia Festibalean, etorkizunera bidaia soinu-esperientzia digital bat proposatzen digute, aurreko urtean Loraldia beka jaso zuten Etorkizunera begira: Hitzaurrea soinu-esperientzia digitala, Piszifaktoria Ideien Laborategiak eta Fikzio Fabrikak sortua, Eneko Olazabal izan da gurean, ekimen honen inguruko azalpenak ematen. https://bilbohiria.com/docs2/2025/piperpolis/250311_piperpolis_hitzaurrea.mp3 Deskargatu hemen.

Sarean Zehar saioaren atal honetan, gaurkotasun digitalaren interesgarriena errepasatuko dugu: Mobile World Congressak hotz utzi gaitu, LaLigak urakanaren begian jarraitzen du hainbat webguneei blokeoak eginez eta milioi askoko isuna jasoz datu biometrikoak biltzeagatik, eta Erresuma Batuak presio egiten dio Appleri mundu osoko erabiltzaileen iCloud-en segurtasun-kopiak eskuratzeko. Era berean, Spotify pirata […]

Eskafandra taldea Joseba Iturraspe (McONak) eta Iban Martinen elkarlanetik sortutako taldea da. . Josebak aspalditik landuta zeuzkan zenbait ideiari forma ematen laguntzeko eskatu zion Ibani eta honek abestiak ekoizteaz gain, taldeko gitarrajole izateko ardura hartu zuen. Ondoren osotu zen formazioa Maren (Bateria), Sergio (teklatuak) eta Xabirekin (baxua). Kantu pare bat […]

Gaurkoan heteroaraua hankaz gora jartzera gatoz, eta horretarako errefortzuak eskatu ditugu: Aner Peritz diferituan izango dugu, eta Hiruki Larroxa kooperatibako kide Ibai Fresnedo gurekin estudioan. Heteroarauaz aritzeko Yo soy el monstruo que os habla, Ética marica eta Maricas malas liburuak, eta EHGAMek Karmelan 2021eko azaroan egindako jardunaldi batzuk hartu ditugu oinarri, […]

Gaurkoan heteroaraua hankaz gora jartzera gatoz, eta horretarako errefortzuak eskatu ditugu: Aner Peritz diferituan izango dugu, eta Hiruki Larroxa kooperatibako kide Ibai Fresnedo gurekin estudioan. https://bilbohiria.com/docs2/2025/trabeskalea/250307_trabeskalea_ibaifesnedo.mp3   Deskargatu hemen.      

Asteburua ate joka daukagu eta gu prest gaude agendarako! Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak etorri dira gurera, eta asteburuko planak ekarri dizkigute Bilbo Hiria irratira. Antzerkia, musika, zinema eta kultur ekitaldiak izango ditugu hirian eta inguruan. Beraz, aukeratu gustukoen daukazun plana eta animatu zaitez! https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250307_agenda_erroseren_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.