Faxismoaren kontra, ausardia feminista! lelopean, mugimendu feministak Bilboko kaleak hartuko ditu larunbat honetan, Emakumeen Nazioarteko Egunean. Mugimendu feminista beste behin mobilizatzera deitu du eskubide sozialen eta askatasunaren defentsan. Erreakzio heteropatriarkal bortitz baten aurrean, sistema kapitalista eta patriarkalaren aurkako borroka indartzeko deia egin dute. Feminismoaren aurkako diskurtsoak indartzen ari direla salatu […]
Urtea: 2025
Aintzinean zirgariek karga eramaten zuten, eta aurten Algara konpartsak euskaldunok daramatzagun zamak irudikatu ditu. Algara konpartsako Ane eta Jon izan ziren gurean, eta haiek azaldu zizkiguten mozorroaren nondik norakoak. Koplilletan Pantailak Euskaraz taldearen aldarriarekin egin zuten bat, eta hori ere izan genuen mintzagai. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250301_ane_jon_rente.mp3 Deskargatu hemen.
Uribarri konpartsa ere izan zen gurean, Janire gerturatu zitzaigun eta berak eman zizkigun mozorroaren xehetasun gehiago. HEVA Aceros Echevarriako langilez mozorrotu dira aurten, auzoan berebiziko garrantzia izan duen enpresako langileen omenez. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250301_janire_uribai_konpartsa.mp3 Deskargatu hemen.
Pinpilinpauxa konpartsako Andoni egon zen gurean, eta arratsaldeko koreografiaz ezer ez kontatu arren, 2025. urtea urte siderala izango dela aurreratu zigun. Mozorroaren nondik norakoak, aurtengo pegatinak eta Aste Nagusirako euren gaiaz aritu ginen. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250301_andoni_pinpi.mp3 Deskargatu hemen.
Farolin eta Zaranbolas, hurrenez hurren Josu Camara eta Oihana Bartra, ere gurean izan ziren. Egun horietan egindakoaz, bizitakoaz eta oraindik egiteko zituzten kontuez aritu ginen. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250301_oihsns_josu_farolin_zaranbolas.mp3 Deskargatu hemen.
Bizizaleak konpartsako Gabrik “alternantzia” aldarrikatu zuen larunbatean, arratsaldeko kalejiran eta mozorro-lehiaketan Kaixo konpartsa ez den beste konpartsa batek iraz zezan. Inauteri aurreko larunbatean ospatutako koplillei buruz ere aritu ginen, “Guggenheim ez dugu nahi, Urdai-bai bai, Urdai-bai bai”. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250301_bizizaleak.mp3 Deskargatu hemen.
Larunbatean, Bilboko Aratusteen egun handia izan zen Bilbon. Kalera irten eta zuzeneko saio berezia egin genuen bertatik, kaletik. Hasteko, Itziar Urtasun hurbildu zen gurera, jai arloko zinegotzia eta Bilboko Jai Batzorde Mistoko lehendakaria. Egunaren antolaketaren inguruko jakingarriak eman eta egunari buruz aritu ginen solasean. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250301_itzi_utazun.mp3 Deskargatu hemen.
HezkuntzArtea Irakasleen Elkargunea sortu du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako irakasle talde batek eratua , joan den asteburuan Bilbon aurkeztu dute manifestua, kezka asko planteatu dituzte. Teknologia digitalen erabilera arrazoitua, eskoletako klaustroetan erabakitzeko eskubidea bermatzea, irakasleenganako konfiantza berreskuratzea eta berrikuntza metodologikoa pratikara eraman aurretik kontrastatzea eskatzen du gaur Bilbon aurkeztu duten […]
Beste astebetez tartetxo honetan Bilbo Hiria irratia bizipoztuko dugu. Gaurkoan Gemarekin arituko gara solasean eta berak kontatu dizkigu ADEMGI elkartearen nondik norakoak. Ademgi irabazi asmorik gabeko elkartea da eta Esklerosi Anizkoitza duten pertsonen eta haien senideen bizi-kalitatea hobetzea helburu du. Horretarako hainbat ekintza antolatzen dituzte ikerketak sustatu eta gaixotasuna gizarteratzeko. […]
Argia astekariaren errepasoan azaletik abiatu gara. Martxoa8 egunera begira jarri dira aldizkarian. Faxismoaren aurka feminismoa kalera aterako da. Deialdiak errepasatzean gain, Bilgune feministarekin berba egin dute. Izaro Bilbao bertsolariarekin izandako solasaldia errepasatu dugu eta bukatzeko zineman adimen artifizialak sortzen dituen kezka mintzatu gara. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250227_gorka_argia.mp3 Deskargatu hemen.
