“Hiru emakume” antzezlanak izen bereko Silvia Plath idazlearen poema bilduma du oinarri. Amatasunaren inguruko poemak dira. Poema hori antzezlan bilakatu du Mireia Gabilondo antzerki zuzendariak. Ylenia Baglieto, Ane Pikaza eta Ainhoa Etxebarria aktoreak daude. Azken honekin hitz egin dugu. Antzezlanaren gai nagusia amatasuna da, eta antzezle bakoitzaren ahotsak amatasun hori […]
Ane Zabala
Nerabe musika talde donostiarraren bisita izan dugu. Ruben, Sara eta Iñigo batu zaizkigu. Toki On’ singlea eta diskoa aurkeztera. Diskoa duela urte bete grabatu zuten Andoainen, eta Apirilean argitaratuko dute. Kide guztiak beste musika talde batzuetan aritu dira, estilo desberdinetako taldeetan, eta 2016an jarri zuten martxan Nerabe. Saioaren bigarren partean […]
Gaurkoan Lide Hernando eta Iñigo Etxerri batu zaizkugu saiora, Liher taldeko kideak. Argitaratu berri dute “Tenpleuak erre” deituriko bigarren lan luzea. Urte betez ibili dira kantu berriak sortzen, sormen prosezuari garrantzia emanez. Azaldu digute bigarren aln onekin pozik geratu direla eta zuzenean emandako kontzertuen islada ere baduela lanak. 11 abestiz […]
Musika eta Generoaren inguruan, hausnartu dute Aho bete doinu liburuan. Musika sektoreko protagonistak elkarrizketatu ditu Igone Mariezkurrenagak. Gai ezberdinak izan ditu hizpide; Etika, Estetik, Parte-hartzea, Ikusgarritasuna, Lan banaketa, Sexualitatea ,Sexualizazioa, Pribilegioa.Elkarrizketatuak honakoak izan dira, La Basu, Julen Azpitarte, Leire Salamanca ,Yogurinha Borova, Amaia Ispizua ,Karlos Osinaga ‘Txap’ ,Mamen Irujo ,El_Txef_A […]
Eorann eta Red Carmine taldeen sortzaileetako bat izan zen Birkite Alonso. Sei urteko etenaren ondoren, azken urteetan egindako kantak zuzeneko elektrikoan jotzen hasi da bakarlari moduan, euskaraz eta ingelesez. 2016aren udazkenean kontzertuak ematen hasi eta 2017ko udan “emen” bere lehen disko grabatu zuen Gasteizko Sonora estudioan Iñaki Alonsoren laguntzaz. Gaurkoan Birkite […]
Gaur Cafe Bar Bilbao Teatro laburreko sariak eman dira. Autoreak antzezlanetarako testuak idazten animatzeko eta gidoigintzari bultzada emateko asmoz sortu zuten Café Bar Bilbao tabernak eta Tartean Teatroa konpainiak antzerki laburreko testuen sariketea. XVgarren edizioa izan da aurtengoa eta irabazleak Oier Guillan eta Iñigo Cobo izan dira. Gainera aurten sari […]
Anodino Teatrok hirugarren antzezlana aurkeztu digu, “Erbeste edo saihets baten aldarrikapena”. 2017ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza saria jaso zuen. Donostian eskaini ostean, emanaldi sorta abiatu dute. Adam eta Eva dira antzezlaneko protagonistak, Aitor Fern andinok eta Getari Etxegaraik gorpuzten dituzte. Adam eta Eva kristau sinesmenaren arabera lurrean izandako lehen gizakiak izan […]
Kaberet baten osagaiak bildu ditu Hika antzerki taldeak ‘Txarriboda’ antzezlanean. Urtarrilaren 20an Errenterian estreinatuko dute. Ezkontza batean denetarik gerta daiteke. Ezkontza festa bat da, egun berezia, zoriontasunerako eguna, ospakizun eguna… Baina askotan faltsukeria eta gezur asko estaltzen duen eguna. Hori ere agerian utzi nahi du Hika-k ikuskizun berriarekin. Mireiak eta […]
Izar da Marie de Jongh konpainiaren lan berria, Jokin Oregik zuzendutakoa. Ekoizpen lan hau Amour aurreko antzezlanaren ondoren dator, Arriaga Antzokiarekin ekoiztu zen eta bertako agertokian estreinatu zena. Ostegunean estreinatuko dute eta gaurkoan Izar antzezlana ezagutzeko aukera izan dugu. Izar, sei urte dituen neskato hauskorra den arren, dagoeneko ospe handiko […]
San Tomas azokaren jarraipena egin dugu zuzenean Bilboko areatzatik. Urtero legez, Bilboko Konpartsak goizetik hasi dira Areatzako jai gunea berotzen. Goizeko 11:00etan eman diote hasiera, eta ordu horretan ireki da beraien txosna, San Nikolas elizaren aurrean. Goizean, txosnaren atzeko aldean, Bilboko Konpartsen egutegiak salgai egon dira. Horrekin bat, txerrikien eta […]
