Igandean aurkeztu dute Donostian Napardeath, 3.000 euroko aurrekontuarekin eta 150 laguntzaile baino gehiagoren ekarpenari esker osatu ahal izan duten filma. Ataun of the Dead (2012) filmean bi zientzialari karlistek Zumalakarregi berpiztu eta Joxean’s hil eben-en (2014) bigarrenean Agirre lehendakaria buru zuen Eusko Alderdi Banpirikoa garaitu ostean, trilogia ixten duen Napardeath […]

Gurutze Etxebarria eta Oier Aslak osatzen dute Asla taldea. Sei kantuko lana argitaratu berri dute eta formatu akustikoan aurkezten dabiltza lana. Oier Asla izan da gurean. Gaztetan Maldan taldean aritu zen, ondoren bertsioak egiten hasi eta 2012tik kantu propioak egiten ibili da. Kontzertu batean Gurutze ezagutu eta elkarrekin abiatu zuten […]

Euskal Herriko hainbat garai eta arlotako 50 andreren bizitzak bildu dituzte ‘Errebelde 50 bider’ liburuan. Erein argitaletxeak argitaratu du. Maria Orcasitas-Bikandik, Andrea Perales Fernandez de Ganboak eta Angela Garcia Mardonesek, dira egileak. Artistak, kirolariak, zientzialariak, ekintzaileak eta beste dira Erein argitaletxeak ateratako liburuko protagonistak; aspaldikoak batzuk, egungoak besteak. Errebeldeak dira […]

Sortzaile emakumeak gonbidatu ditugu gaurko solasaldira, “Emakumeak oholtzan” deituriko solasaldia izan dugu Kafe Antzokian Gabriel Aresti euskaltegiak antolatuta. Arte diziplina ezberdinetatik datoz.  Miren Narbaiza musikaria da, Ane Pikaza aktore eta ilustratzailea eta Goizalde Landabaso idazle eta kazetaria. Jarraian solasaldiaren laburpena duzu entzungai. Gaur egun lehen baino emakume gehiago ikusten ditugu […]

Martxoaren 22an helduko da zinemetara ‘Margolaria’ dokumentala; Mikel Urdangarin protagonista, Oier Aranzabalek zuzendu du filma.  Mikel Urdangarin bakarlariaren bidaia du ardatz pelikulak,  artean sortzaileak egiten duen bidaia, bidai geografikoa ere bada, Londresen abiatzen da eta dokumentala.  Maluta Films ekoiztetxeak jakitera eman duenez martxoaren 12an emanaldi berezi bat egingo da Bilboko […]

Loraldia Festibalaren bosgarren edizioa martxoaren 12a eta apirilaren 7a bitartean ospatuko da. Edizio honetako lema, Sentikariz blai! izango da.Atzo aurkeztu zuten programazioa eta horren errepasoa egin dugu gaurko saioan, Gainera Iratxe Fresnedaren Lurralde Hotzak dokumentala ezagutu dugu, Loraldia ikusteko aukera izango dugu.  22 egunetan, diziplina artistiko anitzek, bost produkzio berri […]

DUPLA nekazal ingurune baten musika urbanoa egiten duen taldea da. Hitz esplizituak erabilita, ukitu elektronikoa zein hip-hop-a nahasten dituen pop musika da beraien marka. Aguraineko bikote honek, hilean behin ateratzen diren Ikus-entzuneko kapituluak Youtuben partekatuz, beraien lehenengo EP-aren aurrerapena ikusgai egiten hasi dira 2018ko neguan. Zuzenekoetan, ahotsa zein bateria, elektronikaren indarrarekin nahasi […]

Arriaga Antzokiak Macbeth, Shakespeareren lan klasikoaren bertsioa, estreinatuko du otsailaren 7an. Alex Gerediagak eta bere taldeak tragedia zorabiagarri, kezkagarri eta odoltsua agertokira eramateko erronka hartu dute. Belako musika taldearen doinuak izango ditu lagun. Macbeth hau ez dago garai batean kokatuta, ezta leku batean ere, “gaur egunera ekarri dugu”. Familia kriminal […]