Zarautz literaturearen erdigune bihurtuko datorren ostegunetik igandera bitartea. Literaturia bueltan da eta oraingoan ere betiko espirituari eutsi deutso: euskal idazle, argitaletxe eta irakurle gazte zein helduen topagune izatea, eta literaturaz gozatzeko askotariko aukerak eskaintzea: narrazioak, ipuinak, antzerkia, komikia, musika, marraskatzea, gogoeta…Ana Galarragak hamargarren edizio honek eskainiko duena laburbildu digu. Tomiris. […]
Ane Zabala
Ostiralean La taller aretoan “Ride the Lightning” deituriko erakusketa irekiko du. Margoak, collage-ak, zeramika eta euskarri digitalak uztartzen ditu Raisa Alavak bere sorkuntza prozesuan. Gainera La tallerren grabatuak ere jarriko ditu. “Ride the Lightning” Metallica taldeak 1984ean argitaratu zuen diskoaren izenburua jarri dio erakusketari, prestaketa lanetan disko hori entzuten zegoen […]
Siroka taldeak disko berria du, gaurkoan Bilbo hiria irratira batu zaizkigu “Buruz behera du izena lanak.. eta lana zabaltzen duen kantuak ematen dio izenburua diskoari. Maria Rivero eta Gorka Chamorro batu zaizkigu Piperpolisera. 9 urteko ibilbidea du taldeak eta 5 disko argitaratu dituzte baina oraingoan patxadaz sortu eta eginiko lana […]
Larunbat eguerdian, Bilbo Hiria auzoz auzo ekimenaren baitan, zuzeneko saioa egin dugu Indautxu plazatik , 12:00etatik 14:00etara. Ostiralean eta larunbatean Indautxu eguna ospatuko dute. Bigarren urtea du ekimenak eta giroa ekarriko dugu irratira. Duela urte eta erdi Indautxuko jai batzordea osatu zen helburu argiarekin, indautxutar guztiok batuko dituen egun bat […]
Iñigo Serrulla musikariak lehenengo lana argitara berri ” ¼ life” deiturikoa. Zazpi katu berri eta zortzigarren korte berezia , gaur Bilbo Hiria irratian izan da. Serrulla bezala sinatzen duen lana aurkeztu digu. Gaztea bada ere zapi urte daramatza musika egiten.Bizitzaren laurdena egin duela eta, izenburu hori jarri dio musikari donostiarrak […]
Priscilla Band Aste Nagusian grabatutako DVDa argitaratu berri du, kontzertu berezia, gonbidatu bereziekin, guzti hori aurkezteko gurean izan dira Xabier Urrutikoetxea bateria eta , Lander Pérez bajo. 2017 urte osoa bere estudio berria eraikitzen ihardun ostean, zeuengana hurbilduko ditu SoulFunkGroove doinu bortitzenak. Asteburuan bueltan dira zuzenekoekin. Ostiralean Donostian eta Igandean […]
Yasmina Reza idazle frantziarraren Le dieu du carnage obra entzutetsua euskarara ekarri zuen Martin Agirrek, eta ibilbide arrakastatsua ontzen ari da antzezlana euskal oholtzetan. Duela urtebete estreinatu zuten euskaraz. Aitziber Garmendia, Mikel Losada, Tessa Andonegi, Andoni Agirregomezkorta eta Mikel Laskurain aktoreak aritu dira protagonisten roletan, Begoña Bilbaoren zuzendaritzapean. https://bilbohiria.com/docs2/2018/piperpolis/180410_PIPER_JainkoBasatia.mp3 Deskargatu […]
Kafe Antzokian solasaldia izan dugu, bi musikari gonbidatu ditugu. Elkarrekin hainbat lan egin dituzte nahiz eta bakarka ere euren proiektuak dituzte. Ane San Miguel eta Elena Caballero. Izen Artistikoa Aneguria eta La Basu, hurrenez hurren. Rap kantariak ditugu, bi sortzaile. Kantuaz aritu gara eta argitaratu berri dituzte lanez ere. Ane […]
Gaurkoan Imanol Ituiño magoa gerturatu da saiora. “Rámper, vida y muerte de un payaso” antzezlanaren zuzendari eta gidoilaria dugu. Ramon Alvarez Escuderok gorpuzten zuen Rámper pailazoa. 1920ko hamarkadatik 1950era artista ezaguna izan zen. Garai hartan gehien kobratzen zuen artista zen, eta hain zen ezaguna bere aurpegiarekin jostailuak zeudela, anis botilak […]
” Mami Lebrun” antzezlanak irabazi du Donostia saria, Xake Produkzioak konpainiaren lehen obra da. Getari Etxegaraik zuzendu obra eta Kepa Erraztik idatzi du gidoia, aktore lana ere egiten du. Piperpolisera gonbidatu dugu eta antzezlanaz eta sariaz berba egin dugu. Heriotza, iragana eta memoria ditu hizpide antzezlanak. Egoitzek eta Mirenek amona […]
