Ostegunetan Argia astekariak dakarrena hurbiltzen digu lander Arbelaitz kazetariak. Aste honetako 2592. zenbakiari dagokionez, Valtonyc musikariari eginiko elkarrizketa eta adierazpen askatasuna izan ditugu hizpide lehenik eta behin. Umeen sexualizazioaz hitz egin dugu, gero eta txikiagotatik inposaturiko rol eta ohituren inguruko erreportaje ere aurkituko baitugu aste honetan eta bukatzeko Hala Bedi irratiak […]
Argia
Argia Astekarian Argia astekariak dakarrenaren inguruko errepasoa egin dugu Lander Arbelaitz kazetariarekin. Zuberoako populazioaren inguruko erreportaje izan dugu hizpide lehenik eta behin. Martxoan estreinatu behar den Errementari filmaren inguruko erreportajea ekarri digu eta azkenik San Cristobal gotorlekuko emakume solidarioak. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180216_Lander_Arbelaitz.mp3 Deskargatu hemen.
Argiako kazetaria den Lander Arbelaitz izan da gurean, aste honetako Argia astekariak dakarren gaien errepasua egin dugu. Hiru atalen inguruko kontuak ekarri dizkigu: Anais Funosas Bake Bidea-ko presidenteari egindako elkarrizketa, “Zuloan” liburuaren nondik norakoak, eta Andoni Egiak Kataluniako auzia oinarri hartuta independentismoaren inguruan egindako analisia, “Ikurrina betaurrekoekin”. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/171123_Argia_landerArbelaitz.mp3 Deskargatu hemen.
Juan Antonio Urbeltzek zuzendutako Argia konpainiaren ikuskizun berri eskainiko du Azaroaren 11n Arriaga Antzokian. Ikuskizun berriaren abiapuntua euskal literaturako klasiko handienetako bat, Pio Barojaren “Zalacaín el aventurero” eleberria du. Dantza musika eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizuna dugu. Guzti honen inguruan berba egiteko guren dugu Mikel Urbeltz eta telefonoaren beste aldean […]
Gaurkoan Jakoba Errekondok “Landareak lantzen” gida liburua aurkeztu digu.2018ko agenda bat baino gehiago da. Landareak zaintzeko garai bakoitzean zer lan egin behar den eta nola azaltzen digu gida liburu honetan Jakona Errekondok. Agendak aholku batzuk ematen ditu baina garrantzitsuena hutsuneak dira, bakoitzak bete beharrekoak, egiten dituen lanekin, dituen asmoekin, planoak, […]
Argia astekariak dakartzan gaiak ekarri dizkigu Lander Arbelaitzek. Azaletik abitu dugu errepasoa, erreportaje nagusia moda jasangarriaren ingurukoa da. Nola jantzi inor zapaldu gabe, horren erantzuna bilatzeko Euskal Herriko hiru adibide ekarri dituzte, bestetik etiketa atzean daudena aztertu dituzte. Bestetik Martin Goitiandia elkarrizketatu dute. Pintaketak egiten ari zela trenak harrapatu eta […]
Lukas Barandiaran San Romanek eta Kauldi Iriondok Errekaleorren izandako azken gertakariez osatutako argazki erreportajea nabarmendu du Lander Arbelaitz Argia astekariko kazetariak. Horrez gaian, Itsasoaren egoeraren inguruko erreportaje azpimarratu du, martxa honetan 2050ean plastiko gehiago arrainak baino izango dira itsasoan. Larrun aldizkariak dakarrena ere nabarmendu du. Sakon aztertu dute Ustelkeria Euskal […]
AHT Abiadura Handiko Trena amaituta egoteko epea luzatzeaz eta tren azkarrarekin toki batzuetatik besteetara joateko denbora ez dela hain laburra ohartzeaz gain, prekarietatea gehitzen zaio proiektu erraldoi horri. Hain justu, Urko Apaolazak AHTren eraikuntza lanetako lan baldintza kaskarrez erreportajea egin du Argia astekarirako. Horren berri eman digu Lander Arbelaitz. TMEO […]
Gaurkoan Lander Arbelaitz kazetariak Argia astekariko gaiak ekarri dizkigu. Azaletik abitu dugu laburpena. Betiko aldarrikapena da: herritarrek euskara doan ikasteko aukera izan dezatela. Gauzatzetik urrun dago, baina badirudi EAEko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 2017-2018 ikasturtean pauso sendoa emateko asmoa duela: B2 mailara arte doan izango da. Horretarako baldintza ordea, ez da […]
Axier Lopez kazetariari ‘mozal legea’ ez betetzea egotzita jarri zioten isuna kendu egin dio Espainiako Gobernuak. Martxoaren 13an epaiketa egitekoak ziren, baina ez diote egingo. Epaiketa egiteko egun batzuen faltan, Javier de Andres Espainiako Gobernuak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkariak erabaki du Lopezi isuna kentzea. Axier Lopezekin berba egin dugu, […]
