Arkitekturako ondarea, gizarte batek baloratzen duen eraikina da. Ondare adjektiboa beraz, ez da arkitektura eta arkitektoena, gizarteak eraikinari eskaintzen dion ezaugarri gaineratu bat da. Balorazioa era askotarikoa izan daiteke: memoria historikoa, balio sinbolikoa, balio iraultzaile.  Otsailean sare sozialetan txutxu-mutxua zabaldu da, esanez, Abandoko tren geltokiaren ingurunearen berrantolaketa urbanistikoaren ondorioz, metalezko […]

Arkitekturak piztu egiten du Ugaitz. Kafe Antzokian jarri ordurako gora begira, eraikina arretaz aztertzen. Baserriei buruz ikertzen urteak eman ditu. Danimarkan hasi zen jabetzen. Zer egin dezakegu ondareari eusteko gaurko erabilera kontuan hartuz eta modu jasangarrian? Sakon ikertu dute eta gai horiek kontuan hartuta baserriak berregokitzeko eredua osatu dute, teknika […]

Gaurkoan azaroan egondako hiru kongresu aipatu dizkigu Ula Iruretagoiena arkitektoak. Hiru gai nagusi izan dira kongresuetan,  euskal lurraldearen etorkizuna, administrazioaren ikuspegia eta hiriaren ekonomia, hau da, turismoa euskal hiriburuetan. Gaur eguneko hiriak trantsizio hiriak dira, hiriaren aukerak, ekonomia eredu hegemonikoetatik at. Turismoaren fenomenoa euskal hiriburuetan gertatzen ari da une honetan. […]

Urriaren 1a “Arkitektura eguna” ospatzen da, eta Euskal Herriko hiriburuetan “arkitektura astea” antolatu da, bakoitzak bere lan-ildo bat aurkeztuz. Bilbon lehen “Bilboko Arkitektura Astea” egin da, hiriaren gaineko gogoeta oinarri izan duelarik. Hiria herritarren bizimodua gauzatzen den espazioa da, arkitekturak forma ematen dionak. Bilbo arkitekto baten begiradarekin deskubritzeko ahalegina egin […]

Eraikinez inguraturik bizi garenez argi dago eraikuntza hauek gure bizitzan, pentsamenduan, izaeran eta harremanetan duten garrantzia kontutan izan behar dugula. Arkitektura bera arte eder bat izateaz gain,  funtzio bat bete behar du. Azken finean, ez dugu ahaztu behar arkitektura gure gizarte eta bizitzetan oso garrantzitsua dela; eraikinetan bizi gara, askok […]