Climate Central zentroak mapa bitartez aztertu du itsasoaren maila igotzeak zer eragin izango duen. Uholdeak izateko arrisku handiagoa izango dute Euskal Herriko eremu ugaritan; besteak beste, Bilboko itsasadarrean. Uholde arriskuari buruzko aurreikuspenak berritu ditu Ameriketako Estatu Batuetako Climate Central ikerketa zentroak, hori izan dugu aztergai Ula Iruretagoiena arkitektoarekin. Hirigintzatik hartu […]

Bilbo Hiria Irratian urbanbat jaialdiaren  berri eman genuen, azaroan izan da. Bertan  hitz egindakoaren berri emateko erreportari lanetan izan dugu Ula Iruretagoiena. Hiria pentsatu eta egiteko unean  zaintzan pentsatzeak zer suposatzen duen izan da debate nagusia. Arraroa dirudien arren, oso ikuspegi berritzailea da hirigintzari leku honetatik begiratzea. Zaintzea ingurune domestiko […]

Norman Foster arkitektoak handituko du Bilboko Arte Ederren Museoa. 2.250 metro koadro berritu, eta beste 5.140 gehituko dituzte. Luis Maria Uriarte arkitektoarekin gauzatuko du Fosterrek proiektua. Uztailean jakin genuen Bilboren etorkizun arkitektonikoa Norman Fosterrek marraztuko duela berriz, proiektua aztertu dugu Ula Iruretagoiena arkitektoarekin. kasu hobetan arte Eder museoaren zabalpen eraikinarekin. […]

URBANBAT Fest bueltan dator Bilbora aurten urriaren 24tik azaroaren 22ra arte. Zortzigarren edizio honetan hiri-desinuak lan ez-produktiboan duen eragina izango da ardatza, bereziki zaintza lanetan fokoa jarriz. Arkitektura gai nagusia izanda, URBANBAT Fest hiria, gizartea, artea, kultura, sozietate eta lurraldea lantzen duen festibal bat da. Bertan gai guzti hauek landu […]

Open House ekimena bueltan da, irailarekin batera berriro  ere hainbat eraikin ateak irekiko dituzte, ohikoak ez diren bisitak egiteko aukera paregabea izango dugu, Irailaren 28-29an. Open House Bilbao Nazioarteko Festibalak, irailaren 28an eta 29an, aukera emango du Bilboko, Barakaldoko, Getxoko, eta, lehen aldiz, Leioako 81 eraikin bisitatzeko, doan eta aldez […]

‘Maitasuna politikoa da’ Jakin Jardunaldia egin genuen Usurbilen uztailaren 11n eta 12an Jakinek, UEUk eta Usurbilgo Udalak antolatuta. Maitasunaren ideologiak gure buruak, gure harremanak eta gure etxe eta kaleak nola eraikitzen dituen aztertzeko, antropologoak, arkitektoak eta hezkuntza arloko adituak elkartu dira ikastaroan, Ula Iruretagoiena bertan izan da. Arkitektura, emozioa, akzioa […]

Martxoan Euskal Herriko Arkitekto Elkargoak bi urtero behin ospatzen duen sariketa burutu du, euskal arkitekturak 2017 eta 2018 urteetan egindako uztaren erakusgarri dira. Euskal sari banaketa aitzakia hartuta, arkitektura profesioan sarien balioaz hausnartuko dugu eta baita euskal arkitekturaren egoera eta osasunaren termometrotzat baliatuko dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2019/aliritzira/190517_Aliritzia_Ula_Sariak.mp3 Deskargatu hemen.  

Bilbo Hiriaren etorkizuneko plangintzaren gune “estrategiko” baten inguruan hitz egin dugu Ula Iruretagoiena arkitektoarekin, Abandoko tren geltoki berriaren inguruan hain zuzen ere. Lurperatzerekin hiri erdigunean espazio berria izango da, eta hori nola eraldatuko den aztertu dugu.  Begirada jarri dugu nola pentsatzen eta komunikatzen ari den Bilboko zentroa eta nolakoa den […]

Gaurkoan Bilbo hiriko arkitekturaren eraldaketei buruz jardun gara Ula Iruretagoiena arkitektoarekin. Hiriaren arkitekturan hiriko historia irakurgai dago. Horregatik esan ohi da hiriaren biografia bere arkitekturaren bidez ikusgai dela. Hiriko arkitekturak beraz, garai bakoitzean gizarteak dituen interes eta beharren berri emango digu. Mendebaldeko hiriek pairatzen ari diren joera berdina bizi du […]