Bilboko Konpartsek 40 urte beteko dituzte aurten Aste Nagusiaren antolaketa lanetan, eta urteurren seinalatu honetan belaunaldi erreleboan jarri dute begirada, horren ingurun mintzatu gara Haize Goitizekin, Bilboko konpartsetako bozeramalearekin. Aste Nagusia antolatzeak dakarren lanaz mintzatzeaz gain urte osoko lana ere aipatu du. Aurten protagonismo berezia eman nahi izan diete haurrei […]

Aurten bi pertsonaia izango dira haurren programazio berezia gidatzeko: Karpatxo eta Mekanitxin. Hobeto ezagutzeko asmoz irratira gonbidatu ditugu. Azaldu dutenez, Karpatxo da bikoteko parrandazalea, saltsa guztietan sartuta ibili ohi dena. Mekanitxin, aldiz, arduratsua da, eta Bilboko Konpartsetan ibilitakoa, eta bien arteko oreka mantentzen du. Aste Nagusian lan asko dute baina […]

Gaukoan Imanol Ituiño magoa izan da, bere trebezia erakutsiko digu bertatik bertara eta irratia entzuten daudenentzat ere magia egin du. Esku-jolasak, ilusio-optikoak, trikimailuak? Edo sinpleki magia, engainuaren artea. Magia, bitxikireriz jositako mundua dela erakutsi digu Imanol Ituiño magoak. https://bilbohiria.com/docs2/2018/astenagusia18/180820_imanol%20Itui%c3%b1o.mp3 Deskargatu hemen.  

Gaurko saioan Txupinera eta Pregoilaria izan ditugu gurean. Saioa Domingez eta Zorion Egileor. Astelehena bada ere indartsu daude biak. Pozik bizitzen ari diren momentuekin, eta jasotzen ari diren maitasunarekin. Larunbateko hasiera gogora ekarri dugu , hasiera hunkigarria izan zen bientzat, Zorion liluratuta geratu zen Arriaga plazan zegoen jendetsarekin. Irratitik egindako […]

“Txalaparta elkar une bat eta Joxan Artzeri omenaldi xume bat: Ttakun Ttakun mintzo den poeta hilezkorra”, Joxan Artze txalapartaren berreskuratzaile, poeta, idazle, txalapartari eta Ez Dok Amairu taldeko kidea eta artista zen. Artze joan den urtarrilaren 12an joan zitzaigun. “Gure kulturari ekarpen oparoa, ederra, kalitatezkoa eta herrikoia egin ondoren Artzeri […]

Zorion Egileorrek pregoia irakurrita eta Aixeberri konpartsako Saioa Dominguezek txupina botata, hasi da Bilboko Aste Nagusia. Jendetza bildu da Arriaga antzokiaren inguruan. Arriaga barrutik jarraipen bezia egin dugu , eta giro aparta izan da arratsalde ososan zehar. Zorion Egileor urduri zegoen pregoia irakurri aurreko minutuetan. Saioan zehar hainbat gonbidatu izan […]

Gaur zabaldu da Aste Nagusia 40 urte deituriko erakusketa euskal museoan. Museoko bigarren solairuan kokatu dute erakusketa eta Iraila bitarte izango da ikusgai. Aste Nagusiaren historia agertzen da irudien bidez, jaien berrogei urteetako ikurrak eta garrantzizko uneak gogoratzeko eta ezagutzeko aukera ematen du erakusketak, antolatzaileen hitzetan. Erakusketaren hasieran jaietako kartelak […]

Bilboko Aste Nagusia haste bi egun falta direla  Bilboko Konpartsak Orain presoak dinamikarekin bat egin dute. Bilboko jaiak, herri honen parte bezala ulertzen dituztenez , Konpartsak ez  dira inguratzen dituen errealitatetik kanpo bizi,  horregatik, gizarte justuago baten eraikuntzan, Orain presoak  dinamikarekin bat egin dute eta Urriaren 20an Bilboko kaleetan burutuko […]