… dago bertsoa!! Abian diren Nafarroa eta Arabako txapelketetatik zenbait ale interesgarri hurbildu dizkigute Iosuk, Erlantzek eta Apolok; halaber, hil berri den “Okelar”en pasadizoekin batera “Potojorran” bertso eskolako kideek Bilboko Inauterien harira kantatutako koplak ere entzungai dituzu entzule. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/150211potto.mp3 Deskargatu hemen
bertsolaritza
…urtarrilaren 18an Zeanin egin emanaldiarekin egingo duzu topo, bertsozale; bertako saiorik umoretsuenak ekarri dizkigute gaurkoan Erlantzek, Iosuk eta Apolok. Ez dira falta abian den Arabako Txapelketaren edota hilaren 31an egingo den Bertso Egunaren aipamenak. Bertso munduaren agenda ere bertan aurkituko duzu. Biba gure sortzaileak! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/150128potto.mp3 Deskargatu hemen
sasoietako saioetan murgildu dira Iosu, Erlantz eta Apolo. Getariatik Legutiora eta handik Oñatira; sortzaile ugariren ahotsak ere entzungai: B. Gaztelumendi, M. Lujanbio, U. Alberdi, A. Mendiluze, A. Arzallus,J. Soto, I. Elortza, S. Lizaso, A. Egaña, A. Gotia… Hastear dagoen Arabako Txapelketari edota atejoka dagoen Bertsozale Egunari buruzko informazioa ere bertan […]
…saioari ekin diote Iosuk, Erlantzek eta Apolok. Oraingoan Bizkaiko finaletik errekuperatutako zenbait ale komentatuak, Amurrion Maialenek eta Sustraik erakutsitako trebezia, Xenpelar sariaren irabazle Nerea Ibarzabalen txukuntasuna eta Markinako Kontzezio eguneko saioan Lopategik kantatutako agurra entzungai dituzue. Ez da ez, astebururako agendarik falta! Goza bertsoarekin. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/150114potto.mp3 Deskargatu hemen
… Zornotzan jokatutako azken erdi final erabakigarria gogoratu digute Erlantzek, Apolok eta Iosuk. Saiotik berreskuratutako zenbait bertso eta bertsolari, komentario eta kritikak…Abenduaren 20an Miribillan izango den finalari buruzko zenbait aurreikuspen eta azkenik, asteburuko agenda. Biba bertsoa! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/141210potto.mp3 Deskargatu hemen
Iragan igandean Urdulizen jokatu zen 2. erdi-finalera erreparatu diote gaurkoan Erlantzek, Apolok eta Iosuk. Bertan kantatutako makinatxo bat ale dituzu entzungai, lagun. Zenbait aipamen eta iritzi ere bai tarteka.Azkenik, asteburu luze honi egokitutako Agenda ere zure esku jarri dugu. Biba bertsoa!! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/141203potto.mp3 Deskargatu hemen
… ibili zaizkigu Apolo, Erlantz eta Iosu; Bizkaiko txapelketako lehen finalaurrea hurbildu digute gaurkoan, zenbait komentario tartekatuz. Asteburuari dagokion agenda ere eskuragarri duzu entzule gaurko Potto emanaldian. Goza dezagun ahozko sormenarekin! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/141126potto.mp3 Deskargatu hemen
bertsoz bertso, XiLaBa-z ! Hori da entzule Erlantzek, Iosuk eta Apolok aste honetako saioan eskaintzen digutena: larunabatean Lauga salan bizi izandako finaleko alerik gogoangarrienetarikoak. Bizkaiko txapelketari buruzko berriak ere entzungai. Goza dezagun gure sortzaileekin! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/141119potto.mp3 Deskargatu hemen
…Josten saiatu zaizkigu Erlantz, Iosu eta Apolo. Zeanuriko saiora joaz, igandean bizi izandakoaren zenbait lagin eta komentario entzungai gaurkoan. Halaber, larunbatean Baionan jokatuko den “XiLaBa”ren ingurukoak eta asteburuari dagokion agenda ere present gaurko Potto emanaldian. Goza dezagun bertsoarekin, merezi du eta! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/141112pottoxilaba.mp3 Deskargatu hemen
… ibili dira Erlantz, Iosu eta Apolo. Alde batetik, Aiziritzen jokatutako “XiLaBa” txapelketaren azken final-erdiko saioko zenbait ale, eta bestetik “Josi”ren harira Mallabian izandako saiotik zenbait lagin entzungai dituzu entzule bertsozale horrek. Goza ditzagun gure belarriak bertsoaren mundu magikoarekin! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/141105potto.mp3 Deskargatu hemen
