Gipuzkoako Bertsolari txapelketa aurrera doa, eta finalaurrekoez goxatzeko mementoa heldu zaigu jada. Domekarekin batera, Zarautzen jokatu zen aurreneko finalaurrekoa, eta bertan Alaia Martin oiartzuarra izan zen garaile. Pottoko lagunak ere han izan ziren eta alerik preziatuenak ekarri dizkigute, buru-belarrien gozagarri. Halaber, notiziak eta agenda-proposamen mardula helarazi dute, Bizkaiaren luze-zabalean bertsoak […]
bertsolaritza
Bueltatu gara, Apolo gabe umezurtz, hala ere, baina bertso mundu honen berri emateko asmoz jarraituko dugu ikasturte berrian ere. Gipuzkoako bertsolari txapelketa abian jarri zen maiatza aldean, eta gure Potto irratsaioko lagunek ezin muzin egin Gipuzkoako bertsolarien jarduna kontatzeari. Saio honetan, Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak orain arteko final zortzirenak […]
Aurreko saioari jarraipena emateko asmoz, bertsoaren mundu koloretsua aletu nahian, Plentziako antolin deuna jaietan izandako bertso-jaialdia izan dute hizpide Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak. Ezin ahaztu notizietarako tartea eta agenda-proposamena. Gora Gu eta Gutarrak!! https://bilbohiria.com/docs/podcast/potto/151014potto.mp3 Deskargatu hemen.
Uda osteko merezitako atsedenaldiaren ostean, bueltan da POTTO irratsaioaren haize freskoa. Oraingoan, tamalez, aldaketa batzuekin. Gure Irratiaren eta Potto saioaren alma mater izandakoak, APOLOK, uztailaren aurreneko egunetan utzi baikintuen. Hemendik aurrerako saio guztiak, bere omenez! Oporretatik bueltan, udako saioei begiratua eman diote Josu Zabalak eta Erlantz Ibargurengoitiak; aurreneko saio honetan […]
Datozen egunotan, denetarik izango dugu: musika (Miribillan, Aulestin edo Galdakaon), bertso-bazkaria Galdakaon, “Hitzaren dantza” Getxon, Arratiako Ibaiertzetik VI. martxa, Azokak isparterren eta Muskizen, eta jaiak. Ibon Burgoa lankideak hori eta gehiago kontatu digu gaurkoan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150917agendaibon.mp3 Deskargatu hemen
Gure lagun eta lankide Jabi Lauzurika, Apolo, gogoan izan dute hainbat bertsolarik Aste Nagusiko ostegunean, ALGARA konpartsaren txosnan antolatutako bertso bazkarian. Izan ere, bera izan zen urtero egun horretan egiten den hitzordu horren bultzatzaile eta antolatzailea. Aste Nagusian egiten den bertso eta triki egunean.
Aste Nagusia luzea da, horregatik garaiz erretiratzen jakin behar da, nahiz eta hori ez den bertsolarien dohain handiena. Izan ere, jaia maite dute bertsolariek, baina aste honetan bereziki hitzordu garrantzitsuak izaten dituzte. Santiago plazan eguerdiro eta Algaran ostegunean izan ohi da Aste Nagusiko bertso eguna. Saio didaktikoa zeukaten gaur Algaran […]
Bereak egin du Potto-k… Lasai, aurtengo ikasturteari dagokionez baino ez. Azkenik bildu dira Iosu, Erlantz eta Apolo. Maialen Lujanbiok EHUko Uda ikastaroen hasieran eman hitzaldia duzu entzungai gaurkoan; Durangaldeko kopla txapelketari buruzko informazioak eta agendak burutzen dute gaurko emanaldia. “Gora gu eta gutarrak” kantarekin bukatu dugu bederatzi hilabete iraun duen […]
Bertsolaritzaren sekretuak jakin guran? Zatoz, Erlantzen faltan, Iosuk eta Apolok burutu emanaldira. Iparraldeko eta Bizkaiko eskolarteko finaletatik zenbait lagin; Estiballesek eta Lizasok Andrakan kantatutako batzuk; “Gipuzkoa bertsotan” ekimenari buruzko informazioa; Mekoletan larunbatean gertatutakoaren kronika, eta azkenik agenda. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/150610potto.mp3 Deskargatu hemen
Zallan bildu berri dira bertako seme Ion Martinez, Bizkaiko txapeldun Fredi, Jaurerriko finalista Bartra eta Uria eta iruñar bilakatu den urruñar Sustrai; guztiak izan dira marrazki bizidunetako pertsonaiak… “Gipuzkoa Bertsotan” zertan den , Emil Larren heriotza eta egunotako Agenda ere bertan aurkituko duzu entzule. Iosu, Erlantz eta Apoloren partez, ondo […]
