Heldu da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala, zortzi finalistak prest daude eta gu ere bai! Iaz, BECetik egin bezala, aurten Miribillako Bilbo Arenatik zuzenean emitituko dugu finala osorik, uhinetan eta Internet bidez, gure Potto irrati saioko esatarien eta laguntzaileen iruzkinekin. Biba bertsoa! Saioa zuzenean entzuteko hemen (kalitaterik onena) hemen edo hemen […]

Malen Amenabarrek irabazi du Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bigarren kanporaketa Santurtzin.  Garaipen honekin, finalaurrekoetarako sailkatu da larrabetzuarra.  480,5 punturekin, Igorreko finalaurrekorako pasea lortu du, azaroaren 25ean ospatuko dena. Giro beroa izan da bertsozalez lepo izan da Santurtziko Serantes Kultur Aretoan. Malenekin soilik ez, Eneko Abasolo Txabarri ‘Abarkas’ eta Imanol Arrutia Azkuetarekin […]

Igandean Irailaren 23an hasiko da bertsolari  txapelketa nagusia , Baigorrin , eta abenduaren 17n jokatuko dute finala, Barakaldoko BEC erakustazokan. 43 bertsolari arituko dira kantuan txapelketako hamalau saioetan.  Bilboko Euskaltzaindiaren egoitzan,aurkeztu dute euskal herriko txapelketa nagusia Serio agertu dira Imanol Murua Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko lehendakaria. Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa […]

Gaurkoan Onintza Enbeita batu zaigu saiora, emakumeek bertsoen munduan izan duen rolaren inguruan berba aritu da Kafe Antzokian. Gaur egun ikusgarritasun eta parte-hartze maila handiagoa lortu dute bertsolariak, bertso eskoletako lehenengo belaunaldia izan ziren, denborarekin kontziente izan dira bizi izan dutena. Emakume bertsolariek jabetze edo boteretzea indartzeko lan handia egin […]

Argitaratu berri du Jon Maiak “Berriak jaio ginen” liburu autobiografikoa,  bertan bizipen pertsonaletatik abiatuta hainbat gaien inguruan dihardu bertsoa, bertsolaritza, hizkuntza, belaunaldi batek bizitakoa, sormena, plaza, kantuak, Euskal Herria …. 1987tik 1997ra bitarteko kronika pertsonala egin du, hari pertsonala jarraituz hausnarketak tartekatu ditu. Aurreko astean Kafe Antzokian aurkeztu zuen liburua, […]

Bizkaiko Bertsolaritzaren jaia ospatuko da, ekainaren 3an, Markina-Xemeinen. Goizean eskolarteko finalak idatzizkoa eta bat-batekoa eta arratsaldean taldekako finala. Bazkaria, txosna, erromeria…Jone Narbaizak ekarri dizkigu eguneko xehetasunak.  Jai honekin Bizkaiko Bertsozale Elkarteak Bizkaiko bertsolaritzaren ekosistema osoa, eskualdez eskualde, eta  etenik barik elikatzeko helburua dauka. Baita, bertsogintzaren oinarria motibatu, finkatu eta garatzea […]

Larunbat  arratsaldean, Gasteizen jokatu zen Arabako Bertsolari Txapelketako finala. Oihane Perea da txapeldun berria, Asier Otamendirekin buruz burukoa kantatu ondoren. Oihane Pereari Karla Santistebanek jantzi dio txapela. 600 lagun elkartu dira Gasteizko Printzipal Antzokian. Hasieratik amaieraraino, epeltasuna eta giro ederra izan da. Gasteizko Principal antzokia bete duten bertsozaleen berotasuna nabaritu […]

Gogoetaren plaza beste urte batez euskal kulturaz solastu, eztabaidatu eta hausnartzeko tokia izan da. Atzo arratsaldean Andrazkoa plazan izenburupean lau emakume agertu ziren oholtzan: Iratxe Retolaza literatura kritikaria, Bego Montorio itzultzailea, Ane Labaka bertsolaria eta Olatz Beobide aktorea. Emakumeek zineman, literaturan, bertsolaritzan eta itzulpengintzan bizi duten egoera aztertu zuten. Lehenik […]