1

Lehenengoz Euskal Herrian? Agian bai… Bilbo Hiria Irratiaren 18. urteurrenaren harira bertsoz eta koplaz burutu dute Erlantzek eta Apolok gaurko emanaldia, Iosuren trikiaren laguntzarekin… Eta arteetan behialako sasoietara jo dute, “bertsolaritzak eta irratigintzak”elkarrekin egin bidaia luzeari erreparatuta. Unai, Sustrai eta Igorren kronikak ere bertan aurkituko dituzu entzule. Potto atipikoa gaurkoa… […]

Zenbait astetan abian izan den ikastaroari bukaera emate aldera, bertso saio ederra dakarkigute gaurkoan Apolok, Erlantzek eta Iosuk: punta-puntako sei bertsolari handiren jarioa, gai-jartzaile eskolako lizentziatu berrien esanetara jarrita ekarri dugu Potto emanaldi honetara, Amasa-Billabonan eginiko bertso-saioan. Albisteak eta agenda ere eskuragarri dituzu, entzule. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/150513potto.mp3 Deskargatu hemen

ez, baina aski mirari da Gasteizko Gaztetxeak 27 urte bizirik iraun ahal izatea; eta horren harira, joan den astean bertan egin bertso saiotik zenbait lagin berreskuratu ditugu; kasu: artean “Pollo” izeneko sorpresatxoa ere lortu dugu eta, “Gutar” Iosu Zabalari esker; Leioan, Atletic- Erreal derbiaren kari izan bertso saioa ere eskuragarri […]

… bitartez jarraipen zehatza egin dio Nafarroako Bertsolari Txapelketari, Apolo Elizondora hurbildu… eta Iosuk, zer? Bada, zoratu egin gaitu, sarritan bezala! Beno, gaurkoan Nafarroako txapelketako finalari erreparatu diogu, eta zenbait ale dakarzkizuegu guztion belarrien gozatzeko. Zorionak Julio! Eta biba zuek, gainontzeko zazpi zezenzko, Nafarroako bertsolaritza goi mailan jarri duzuelako! Ah!, […]

Igandean jokatu zen Arabako Bertsolari Txapelketaren finala Gasteizen eta Manex Agirre dugu txapeldun berria. Horrez gain, Asier Garciak Pablo Gorostiagaren aske uztea, Rajoyren bisita Gasteizen, Gasteizko udala eta Arrazakeria, Korrika Araban eta Agendako hainbat gai komentatu ditu. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150525solasasiergarcia.mp3  Deskargatu hemen

…baina Iosu, Erlantz eta Apolo lasai, etengabe hori bai, bertsoekin gozatzen! Gaurko lehen hitz- neurtu musikatuak Nafarroako Txapelketako azken finalaurretik datozkigu, Burlatatik alegia. Ondokoak, Arabako hiriburuan “Gora Gasteiz” lelopean egin saio eder batetik. Halaber, aurtengo BBK sariketaren inguruko azken notiziak eta astebururako agendak ere lekutxoa dute gaurko POTTO emanaldian. Biba […]

… prest Arabako Txapelketaren harira Zigoitian jokatutako azken aurreko final erdiko saioan parte hartu zuten bertsolariak! Gaurko POTTO emanaldian, ariketa ezberdin komentatuak entzuteko aukera daukazu entzule. Jakina: agenda eta bestelako zenbait berezitasunei ere erreparatu diete Erlantzek, Iosuk eta Apolok. Biba bertsoa! https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/150304potto.mp3  Deskargatu hemen

…oheratu aurretik leihora agertzen denean? Zergatik gorri dakizkioke masailak? Zer dakar kuadrillako guapoena izateak? Jarri ditugu inoiz geure buruak horrelako egoera batean? Erantzunak, Lizarran, Lakuntzan edota Aramaion jokatutako Nafarroa zein Arabako Txapelketetako saioetatik datozkigu. Goza dezagun bada, Erlantz, Iosu eta Apolorekin batera POTTO emanaldiak eskaintzen digun aukera ederrarekin. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/potto/150225potto.mp3  Deskargatu […]