Gaurkoa lako egun batez jaio zen Pedro Mari Otaño, 1857ko urtarrilaren 26an, Zizurkilgo Errekalde baserrian, Asteasuko Goiko Errotatik (Pello Errotaren etxaldetik) hurbil. Aita eta aitona ere bertsolari izan zituen. Batez ere bertso paperengatik zen ezaguna (ez zuen jendaurrean kantatzen, eztarri arazoak zituelako), baina poesia ere landu zuen. Gaur egun oraindik oso […]
biografia
Gaurkoa bezalako egun batean sortu zen Auritzen Pablo Fermin Irigarai Goizueta, Larreko, nafar medikua eta euskal idazlea. Aingeru Irigarai idazlearen aita eta Jose Angel Irigarairen aitona izan zen nafar euskaltzale hau, kazetari moduan hainbat kazetatan ibili zen idazle, Eskualduna, EAJren Napartarra, Gure Herria, Euskal-Esnalea eta La Voz de Navarra-n besteak […]
Otxandion sortutako olerkaria bere sorterrian bertan hil zen gaurkoa lako egun batean Felipe Arrese Beitia idazlea (1841eko maiatzaren 25a – 1906ko urtarrilaren 16a). Lehenago marrazkigintza ikasketak Gasteizen egin eta lanbidez santugile ibili ostean, 31 urterekin ekin zion olerkaritzari. Hego Euskal Herriko Lore Jokoak hasi zirenetik (Elizondo, 1879), ez zuen bakar […]
Errenteriako Senperelarre baserrian jaio zen mundura, gaurkoa bezalako egun batez, Frantzisko Petrirena Rekondo, Xenpelar bertsolaria, 1835eko urtarrilaren 13an. XIX. mendeko bertsolaritzaren gailurtzat jotzen da Xenpelar, eta bere bertso jarriak denboran gorde eta hedatu dira euskaldun belaunaldiotan, horietako asko famatuak dira, kantu ezagunak bihurtuta. Bertsoekin batera, bertsoetarako doinu ugari asmatu zituen (Ia […]
Gaurkoa bezalako egun batean sortu zen mundura Donostian Jose Gonzalo Zulaika Agirre gerora, Aita Donostia moduan ezaguna egin zena, 1886ko urtarrilaren 10ean. Euskal musikari eta idazlea izan zen, elizgizona, musikologo, musikagile, folklorista, euskal idazle eta euskaltzaina. 1932n Euskaltzaindiako kide izendatu zuten euskara etxetik kanpo ikasi zuen arren. Aipatzekoa da, besteren […]
Honelako egun batez sortu zen Martin Larralde Ithurbide, ezizenez Bordaxuri, 1782ko urtarrilaren 7an, Hazparneko Plumaienea etxean. Guillaume Larralde eta Marie Ithurbide gurasoak zituen, sortzez aita Bordaxurikoa eta ama Plumaienekoa bertakoa zituen. Lanbidez zapatagintzan aritu zen, eta, hilketa batengatik kondenatua, Preso zela hil zen Rochefort-en, Frantzian, 1821eko abenduaren 19an. Gizon bat […]
Gaurkoa bezalako egun batean sortu zen Luis Luziano Bonaparte hizkuntzalari frantziarra Louis Lucien Bonaparte edo “Bonaparte printzea” bezala ezaguna, Worcestershiren (Ingalaterra) sortu zen, 1813ko urtarrilaren 4an. Luis Luziano Bonaparteren lanek euskalaritzaren historian berebiziko garrantzia izan dute, euskalkien lehen sailkapen zientifikoa egiten lehena izan baitzen: Carte des sept provinces basques, 1863an. […]
Gaurkoa bezalako egun batez zendu zen Joanes Otsalde Etxexuri —beste hainbat grafiarekin ere ezaguna: besteak beste, Joanes Otxalde, Oxalde eta Jan Batixt Otxalde— (Bidarrai (Nafarroa Beherea), 1814ko irailaren 28a – 1897ko abenduaren 13a). Bertsolaria eta euskal idazlea izan zen. Bidarraiko Mangia etxean jaio zen, mugazain lanean ibili zen, eta Argentinan […]
Xabier Lete Bergaretxe euskal idazle, poeta, kantari eta politikaria gaurkoa bezalako egun batez zendu zen, 2010eko abenduaren 4an. izan zen. Oiartzunen 1944ko apirilaren 5ean sortua, gazterik hasi zen idazten, eta bere artikuluak ohiko bihurtu ziren Zeruko Argia aldizkarian. Euskal Kantagintza Berriko partaide nagusietarikoa izan zen: 1965ean, Mikel Laboa, Benito Lertxundi, […]
Gaurkoa bezalako egun batean sortu zen Joan Ignazio Iztueta Etxeberria ezagutu dugu (Zaldibia, Gipuzkoa, 1767ko azaroaren 29a – 1845eko abuztuaren 18a). Euskal idazle eta poligrafoa izan zen Iztueta, eta arlo askotan nabarmendu zen, dantza irakasle eta herri folklorearen biltzaile lanetan kasu, eta Gipuzkoako dantza gogoangarrien kondaira edo historia izeneko liburuan […]
