Sabin Arana, edo Arana Arana ta Goiri’taŕ Sabin Polikarpo, Abandoko elizatean —gaur egun Bilbo— sortu zen 1865eko urtarrilaren 26an, eta Sukarrietan hil zen, 1903ko azaroaren 25ean. Eusko Alderdi Jeltzalearen sortzaile, 1893an Begoñako Larrazabal baserrian antolatutako afari-bilkura batean Aranak emandako berbaldia euskal abertzaletasun modernoaren abiapuntutzat hartu da. Berak sortu zuen ikurriña, […]
biografia
Balendin Enbeita bertsolaria gaur bezalako egun batez hil zen 1986an, 80 ute zituela. Muxikan sortua, bertso eskolen aitzindaria izan zen Kepa Enbeita Urretxindorraren semea. Bertsolari moduan hiru aldiz jantzi zuen Bizkaiko txapela, gerra aurretik eta ondoren. Bi liburu utzi zizkigun: Bizitzaren joanean eta Nere apurra. Bere seme Jonen eskutik, Balendinen […]
Gaurkoa bezalako egun batean Dolores Ibarruri hil zen. Bizkaiko meategietan sortutako aitzindari komunista historikoa izan zen Ibarruri, bere berbaldi sutsuengatik Pasionaria ezizena hartu eta horrekin egin zen ezaguna. Gallartan 1895eko abenduaren 9an sortu eta Madrilen zendu zen, 1989ko azaroaren 12an, 94 urte betetzear zituela. Bitartean, gaztaro militantea, 1936ko gerra zibila, […]
Gaurkoa lako egun batez hil zen Bibon Resurreccion Maria Azkue, askoren aburuz gure herriak eman duen inoizko euskalaririk bikainen eta saiatuenetarikoa. Resurreccion Maria Azkue Aberasturi (Lekeitio, 1864ko abuztuaren 5a – Bilbo, 1951ko azaroaren 9a) apaiza eta euskal hizkuntzalaria izan zen. Azkueren hiztegia, kantutegia eta folklore bilketa altxor ezin baliotsuagoa dira, […]
Gaurkoa bezalako egun batez zendu zen, Urepelen, Xalbador bertsolaria. Fernando Aire Etxart (Urepele, Nafarroa Beherea, 1920ko ekainaren 19a – 1976ko azaroaren 7a) bertsolaria eta artzaina izan zen. Zorigaitzez, 1976ko azaroaren 7an Urepele bere jaioterrian ospatu zitzaion omenaldi-egunean bihotzekoak jota hil zen. Bere garaiko bertsolari txapelketa eta sariketa gehien-gehienetan parte hartu […]
Manuel Olaizola Urbieta edo Uztapide (Deba, Gipuzkoa, 1909ko maiatzaren 10a – Oiartzun, Gipuzkoa, 1983ko ekainaren 8a) bertsolari bikaina eta euskal idazlea izan zen. Debako Endoia auzoan jaio zen, Uztapide izeneko baserrian. Auzo hori Zestoa eta Debaren arteko mugan dago kokatua, Zestoatik Debatik baino gertuago dagoela. Horregatik maiz bertsolaria zestoartzat hartua […]
Gaurkoa bezalako egun batez hil zen Donostian Jose Manuel Lujanbio Retegi, Txirrita (Ereñotzu, Hernani, Gipuzkoa, 1860ko abuztuaren 14a – Altza, Donostia, Gipuzkoa, 1936ko ekainaren 3a) hernaniar bertsolaria. Bere ospeak Gipuzkoako mugak gainditu zituen, eta XX. mendearen lehenbiziko erdialdean Euskal Herri osoan famatu zen. Mingain zorrotz eta bizkorreko bertsolaritzat nabarmendu zen, eta […]
Gaurkoa bezalako egun batez zendu zen Joxe Mari Lopetegi Olaizola (Irun, Gipuzkoa, 1875eko apirilaren 13a – Arrueta-Sarrikota, Nafarroa Beherea, 1942ko ekainaren 2a) bertsolaria. Errepublikanoa deitu zioten, bertsoa bere asmo eta ideia politikoen aldeko tresna eta bitarteko bilakatu zuelako. Bertsolaritzaren XX. mendeko bigarren erdialderainoko historian, aipagarrienetakoa da Joxe Mari Lopetegi, ‘politiko’ […]
Aste honetako Soinugelan azken lau hilabeteetan zendu diren musikariak gogoratu nahi ditugu, haietako bakoitzaren kanta bat entzunez. Batzuk zuzenean hil dira Covid 19 birusaren erasoaren ondorioz, eta gainerakoak beste gaixotasun batzuek jota, baina guzti-guztiak konfinamendu garaian joan zaizkigu. Hona, beraz, gorazarre egin nahi diegun musikari hilen zerrenda aski luzea: Joseph […]
Asisko Urmenetak AztiHitza, Agosti Xahoren Biografikoa izeneko komiki liburua aurkeztu du gaur goizean Bilboko Kafe Antzokian. Agosti Xaho zuberotar pentsalari, feminista, antiklerikala, kazetari eta ekintzailearen bizitzari buruzko liburua egin du Asisko Urmenetak, haren Bidaia Nafarroara liburua oinarritzat hartuta, bere irudia eta pentsamendua gaurko egunetara ekartzeko asmoz. AztiHitza palindromoa erabilita, Agosti […]
