Kontzeptu berri honetaz ez dago definizio komunik, denok onartuko dugunik.  Zabalena: Energia zerbitzuen kostoa familia baten errentaren %10a baino gehiago denean. Kausak: Diru sarrera gutxi, etxebizitzaren eraginkortasun energetikoa eskasa edota energia prezioen garestitzea… Horregatik guk zahurgarritasun edo prekarietate energetikoa hobesten dugu. Saioa amaitzeko, The Clash-en kantu bat entzun dugu, dedikatoria […]

1

Azken hamarkadan argiaren prezioak gora egin du, ia %70 garestitu da faktura, kontsumitzaileen elkarteak egindako azterketa baten arabera. 2006an, 336 kilowatteko kontsumoa eta 4,4ko potentzia kontratatuta zuen familia batek 47 euro ordaintzen zituen hilero; egun 80 euro inguru pagatuko ditu. Garestitzen  jarraituko duela diote adituek. Argindarraren eguneroko salneurria bezperan ezartzen dute […]

Otsailean iragarritakoa betez gero, Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak urtea amaitu baino lehen emango du Garoñako zentrala berriro martxan jartzeko eskaerari buruzko txostena. Unai Brea kazetariak zorrotz jorratu du horrek zer ekarriko lukeen Argia astekarian,Lander Arbelaitz kazetariak aipatu digu astekariko errepasoan. Bestetik  Monsantok eta AEBek Vietnam kiskalita mende erdira  eginikoaren inguruko […]

Datorren irailaren 22an eta 23an izango dira Bilbon Tradebu proiektuaren barnean kokatzen den ‘Energia trantsizioak: iraunkortasuna eta demokrazia’ Nazioarteko II Topaketak Bilbon. Tradebu proiektua Ekologistak Martxan eta EHUren artean osatutako partzuergoak bultzatzen du eta Energia Trantsizioen inguruan dihardu, energiaren alorrean iraunkortasunerako eraldaketa demokratikoa nola burutu ikertuz. Aldaketa klimatikoa, erregai fosilen izaera […]

Adituek diotenaren arabera, itsasoko olatuena etorkizun handiko energia mota dugu eta datozen urteetan garapen nabaria izango du, teknologiak horretarako bidea ematen duenean. Ildo horretatik, hain zuzen ere, EHUko EOLO ikerkuntza taldeak itsasoko olatuen indarra aurreikusteko eredu interesgarri bat asmatu du. Gabriel Ibarra EOLO ikerkuntza taldearen arduraduna da eta saio honetan […]

1984an Luzamendu edo moratoria nuklearra ordaintzen hasi ginen, 1994an bukatzeko. Baina, argindarrarekin batera aurten ere jarraituko dugu ordaintzen, Iberdola, Endesa, Fenosa eta enparauen etekinak handiagoak izan daitezen, Iñaki Barcenak kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150209solasinakibarcena.mp3  Deskargatu hemen

Gaurkoan, Iñaki Barcenak Aurrekontu horiek aztertu ditu. Foru Aldundian, nahiz eta diru gehiago eduki, ohiko bideari ekingo diote, porlanari. Jaurlaritzan, berriz, 350 miloi euro gastatu nahi dituzte 2015ean AHTren lanetan, jakinda asko falta dela eraikitzeko, eta gero galera handiak izango dituela. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/141117solasinaki.mp3  Deskargatu hemen

1

Berrogei bat sindikatu, alderdi eta gizarte-eragilek osatuta, energia eredu berri baterantz abitu dute bidea. Egoera ezaguna da, gero eta gehiago ordaintzen diegu argindarraren fakturan 4-5 konpainia handiei. Monika Monteagudok esan digunez alternatiba badago, eta horretan dabiltza Gure energia plataformakoak. Entzun: https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/solas140702monikamonteagudo.mp3 DESKARGATU HEMEN