1987an sortu zuten konpartsa Euskal Herrian Euskarazeko kideek, jaiak euskaraz bizi eta Aste Nagusian euskararen presentzia handitzeko asmoz. Egungo konpartsakideek ere helburu berberei heldu nahi diete, eta euskara hutsean funtzionatzen duen konpartsa baten beharra azpimarratzen dute. Udazkenean konpartsaren izaeraz hausnartzen aritu ziren eta euren nahi indartuta atera da. Bihar egun osoko […]
euskara
Igandean ospatuko da Senperen Herri Urrats. Hur Gorostiaga Seskako zuzendaria izan da gurean. Ipar Euskal Herriko ikastolen festak duen garrantzia azpimarratu du. Gogora ekarri digu jaian lortutako diruarekin, bereziki, Bernat Etxepare lizeo berria eraikitzeko dirua bilduko dutela. Irailean irekiko ditu ateak lizeo berri horrek, eta bertan estreinakoz lanbide heziketa euskaraz […]
Martxoan Euskaraz Bizi eguna ospatu zuten Arrasaten, Euskal Herrian Euskaraz taldeak antolatuta. Taldeak gogoeta egin du azken hilabeteotan, hamarkadatako lana etorkizunera eramateko. Horiek izan ditugu hizpidea Azaitze Gartziarekin. Gogoeta horietatik atera da “Euskal herria euskaldunari ateak ireki” dokumentua. Euskara agendaren erdigunera ekartzeko helburua du Euskal Herrian euskaraz elkarteak eta horretarako […]
Hamaika egun, hamar gau, 2550 kilometro inguru . Argazki asko utzi dizkigu, lehen egunean hiriburuetako udalak kilometro beren, Santigo zubian euskalgintzako eta instituzioetako ordezkariak elkarrekin, eta milaka norbanakoren argazkiak ere. Asier Amondok Korrikan izandako aniztasuna nabarmendu du. . “Eta bukatu eta gero ez dugu inongo zalantzarik: batzeko Korrika izan da. […]
Bilbo Hiria irratiak Bizkaia irratiarekin elkarlanean zuzeneko kontakizuna egin zuen, Bilbotik Korrika pasatzen zela eta, auzolanean, Korrikaren ahotsak batu genituen ibilbideko hainbat puntutan. Urduritasuna, emozioa izan ziren nagusi, ehunka korrikalari batu ziren euskararen aldeko lasterketara, eta bide bazterrak ere jendez beteta zeuden. Txalo-zaparradapean, 40 kilometro egin zituen Korrikak Bilbon barna. […]
Gaurkoan Lander Arbelaitz kazetariak Argia astekariko gaiak ekarri dizkigu. Azaletik abitu dugu laburpena. Betiko aldarrikapena da: herritarrek euskara doan ikasteko aukera izan dezatela. Gauzatzetik urrun dago, baina badirudi EAEko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 2017-2018 ikasturtean pauso sendoa emateko asmoa duela: B2 mailara arte doan izango da. Horretarako baldintza ordea, ez da […]
Aurten Deustuari euskara dariola eta Berbaizu euskara elkarteak 25 urte betetzen ditu eta Apirilaren 1ean 25 urte haZSten eguna ospatuko dute Deustuan. Berbaizu euskara elkarteko Jon Intxaurragak eman digu honen berri. Orain arte eginiko ibilbideaz berba egin dugu, baita urte hauetan auzoan bizitako eraldaketaz eta elkarteak urteetan eginiko lanaz. Larunbateko […]
Aurtengo edizioa hasteko zazpi egun falta direlarik, Euskal Herriko arlo sozial, kultural, sindikal eta politikoko egile andana bildu da Bilboko Bbk Aretoan, Korrikaren aurkezpen sozialean.Ekitaldian 20. Korrikaren inguruko zehaztapenak eman dira poesia, bertso, musika eta BatZuk, euskararen lau aurpegi dokumentalaren laburpenaren bitartez. Mertxe Mugika AEKren koordinatzaile eta Asier Amondo Korrikaren arduraduna […]
Nafarroako kronika ekarri digu Mikel Bujanda Euskalerria irratiko kazetariak. Eremu ez euskalduneko 11 udalerri eremu mistoan sartzearen alde egin dute aldaketaren aldeko lau indarrek Parlamentuan. Prozesu honetan udalerri gehiago sar litezke, hala eskatuz gero. https://bilbohiria.com/docs2/2017/hizpidea/170317_hiz_mikel_bujanda.mp3 Deskargatu hemen.
Udaberriko kanpaina aurkeztu du Errigorak , “Uztaberria” izenarekin. Martxoaren 1etik 14ra Nafarroa hegoaldeko olioa eta kontserba loteak eskatzeko aukera izango dute herritarrek. Helburua, bertako produktuen kontsumoa sustatzea eta euskalgintzari bultzada ekonomikoa ematea. Peru Aranburuk Errigorako kideak ekarri dizkigu xehetasunak, Errigora 2012an Nafarroako hegoaldean sortutako ekimen herritarra da. Eremu horretakoak propio […]
