Nafarroako kronika ekarri digu Mikel Bujanda euskalerria irratiko kazetariak. Bi gai aipatu dizkigu. Aste beltza izan dute Nafarroan, atzo topatu zuten Burlatan hil zuten andrearen gorpua, Arga ibaian topatu zuten hilotza atzo arratsaldean, Iruñeko Arrotxapea auzoan. Astelehenean hasi ziren Nafarroako larrialdi zerbitzuak Blanca Marques 48 urteko burlatarraren gorpuaren bila, haren […]
euskara
Errezil, Mendaro, Ataun , Larrabetzu eta Areatza Uemako kide bihurtuko dira, larunbatean egingo duten batzar nagusian. Hala, 82 kidek osatuko dute aurrerantzean Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea. Bihar Larrabetzun egingo dute bilera izan dugu hizpide Miren Segurola Uemako koordinatzailearekin. Larunbateko batzar nagusian besteak beste, 2017ko egitasmoa onartuko dituzte, udalak ez ezik udalerriak […]
Urte berriarekin batera asmo berria etortzen dira, asko izaten dira jendearen asmo onak: erretzeari uztea, kirola egitea, osasuntsuago jatea… baita euskara ikastea ere. Urtarrileko lehen egunak izaten da aukera euskara ikasteko matrikulazio kanpaina abian jartzen da euskaltegietan. Eskaintza ezagutzeko asmoz hiru euskaltegi ezagutu ditugu, Gabriel Aresti euskaltegia, Bilbo Zaharra euskaltegia […]
Iruñeko euskalerria irratiko Mikel Bujanda kazetaria batu zaigu saiora, ohiko moduan Nafarroako kronika ekarri digu. 2017ko aurrekontuen berri eman digu, izan ere, Nafarroako gobernuak datorren astean onartuko ditu 2017ko aurrekontuak. Bestetik hizkuntzaren auziaz ere mintzatu da. Euskararen legearen 30. urteurrena aitzakia hartuta, ekitaldia egin du Kontseiluak Iruñean. Paul Bilbaok, idazkari […]
Gaurkoan “Euskara irabazteko bidean” liburuaren berri eman digu Garikoitz Goikoetxeak. Euskara irabazteko bidean liburuan; Elkarrek, BERRIAk eta Jakin-ek elkarlanean sustatutako Aleka bildumaren bigarren lana da. Sentsazioa da. Giroa. Nahia ere bai. Euskara biziberritzeko bidean aldaketak datozen sentsazioa. Aurrerapena egin du euskarak azken hamarkadetan. Aurrerapen handia. Baina bide luzea dago aurretik. […]
Bihar Azkuna zentroan Berbagunearen bosgarren edizioa izango da. Euskara kalera atera eta eguneroko bizimoduan euskaraz egiteak duen garrantzia aitortzea da Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko euskaltegien sarearekin batera, bultzatutako euskaldunen arteko bilgune honen helburu nagusia. Egun osoan adin guztietako 1.600 pertsona ingururen parte-hartzea espero da, lau txandatan. Koldo […]
Gaur Joxe Mari, Aiora eta Mertxerekin egon gara, hau da, Pirritx Porrotx eta Marimototsekin. Saguganbaran aurkeztu dute lan berria, “Tipi tapa Korrika” izeneko disko-liburu bikoitza. Korrika da pailazoen lan eta ikuskizun berriaren oinarri. Korrika, beren 20.urteurrenean gai nagusi aukeratzeko arrazoien artean, hiru nabarmendu dituzte pailazoek. Batetik, Marimotots Extremaduratik etorritako familia batean jaio […]
Ostegunetan bat egiten dugu Argia astekariarekin, eta aste honetan dakartzan gaien errepasoa egin dugu Lander Arbelaitz kazetariarekin. Ohikoa dun moduan hiru gai aipatuko ditugu eta azaletik abiatuko dugu errepasoa, horrela irakur dezakegu “ Zazpi haurretatik bati sexu erasoak egin dizkiote etxeko giroan” , kezkatzeko moduko datuak bildu dituzte erreportaje nagusian, […]
1757 urtean Le Dauphin itsasontzia Baionatik atera zen Kanadarako bidean baina ez zen sekulan iritsi, ingelesek bidean bahitu zutelako. Itsasontziak zeraman posta Londreseko artxibategian gorde zuten eta XXI. mendean aurkitu du euskal ikerlari batek, 2001an, beste lan bat egiten ari zela. Gutun multzo horrek erakutsi du 50 familiek gutunak euskaraz […]
Duela hilabete VI inkesta soziolinguistikoaren datuak jakitera eman zituen Eusko Jaularitzak. Bost urtean behin egiten dute inkesta soziolinguistikoa Euskal Herri osoan. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako datuak jakinarazi zituzten. Nafarroako zenbakiak laster ematekoak dituzte eta atzeratuago ari dira Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan; urtarrilean dira haiek ematekoak. Ikerketa mardula da inkesta […]
