Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleen bista izan dugu. Bilbon barnetegian dauden ikasleak esperientzia kontatu digute. Goizean goizetik klaseak jaso eta arratsaldean bestelako ekintzak  egiten dituzte. Pozik agertu dira egun hauetan euskara ikasi eta praktikatzea izan dute eta helburu. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/230714_erlantz_eta_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.

Uztaila, Abuztua eta Irailean eskaintza ederra dute Gabriel Aresti euskaltegian. Aritz batu zaigu irratira udako eskaintza zabalaren inguruko zehetasunak ekarri dizkigu. Bilbon Gabriel Aresti euskaltegian udako ikastaro trinkoak izango dira bai goiz zein arratsaldez, maila guztietan. Bilbon ere barnetegiak antolatzen dituzte eta, bertan, goizean iklaseak eta elkarrekin bazkaldu ostean, arratsaldean […]

Ostiralero Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleek asteburuko planak ekarriko dizkigute Bilbo Hiria Irratian. Leioako umore azokarako plana egin digute, jaialdiaren 23. aldia. Igandera bitarte, 43 konpainiaren 90 emanaldi eskainiko dituzte, guztira, udalerriko hamazazpi espaziotan. Bermeon arrain azoka dugu asteburuan. Agendaren azken tartean astelehenerako plan ederra ekarri digute, Paketes Bomba taldeko karlos […]

Bilbo da Gabriel Arestiren etxea. Aitaren etxea eragotzia, debekatua, lapurtua. Arestiren ibilaldi bilbotarra hasi dean, Bilboren egoera ez zen batere gozoa: Deustu lokartua, Neguri aberetua. “ Hau ez da Euzkadi-dio orduan Arestik- hau Gaztela da”. https://bilbohiria.com/docs2/2022/bilbongabrielaresti/16_bilbon_dabil_gabriel_aresti_bilbo_da_etxea_16.mp3 Deskargatu hemen.

Enara, hegazti migratzailea. Udaberrian dator, udazkenean badoa. Bilbotik migratu egin behar du herritar ugarik udan, itsasertzeko herrietara. Horrela aldatu zen Aresti Esteban familia osoa Bilbotik  Ea herrixkara, Bizkaiko kostaldera. Bere asmoa bertan denboraldi luzeak pasatzea zen. Gabriel Aresti larri gaixorik zegoen, eta medikuek agindu zioten atsedena hartzea giro lasai eta […]

Bilbo zehar ibilbide luzea egin ondore, heldu gara Areatzaraino, Bilbok orain duen agora irekia, plaza publikoa, lanean eta jaietan, argian eta ilunean. Argia eta iluna txandatzen bait dira Bilbon etengabe. Locus amoenus ala locus dramaticus. Paradisua eta infernua, biak baitaude Bilbo bakar batean. https://bilbohiria.com/docs2/2022/bilbongabrielaresti/14_bilbon_dabil_gabriel_aresti_paisaiak_14.mp3 Deskargatu hemen.

Oteiza eta Aresti elkarrizketan ikusi eta entzun ondoren, udaletxe paretik oinez goaz Zazpikaleetarantz. Eta ikusten ari garenez, askaotik sendejara, sendejatik askaora, Bilbon esperantza… Plaza Barria. Gaur, Euskaltzaindiaren egoitza nagusia bertan. Bilbo honetan dabil Gabriel Aresti, eta etenik gabe dihardu lanean. https://bilbohiria.com/docs2/2022/bilbongabrielaresti/11_bilbon_dabil_gabriel_aresti_euskaltzindia_arestiren_bilbon_11.mp3 Deskargatu hemen.

Bilbok badu gune bat Gabriel Aresti eta Jorge Oteiza parez pare jartzen dituena. Oteizaren eskultura, Arestiren etxea aurrez aurre. Hor kokatzen dugu bi euskal artista handien arteko elkarrizketa, eztabaida. Harri landu Batek, hutsune betea besteak. Nola interpretatu behar ditugu bata zein bestea? https://bilbohiria.com/docs2/2021/BilbonGabrielAresti/10_bilbon_dabil_gabriel_aresti_oteiza_10.mp3 Deskargatu hemen.

Euskara eta gaztelera elkartu egiten dira Bilbon, halabeharrez, gune berean. Literatura izan daiteke elkartze horretan ulertzerako bidea? La Concordia kafetegi famatuan antolatzen dute tertulia. Euskal eta erdal poetak batera, eta margolariak, eta liburu saltzaileak, abakoatuak… Esperientzia partekatuak, eta diskordantziak ugari. Zer dago diskordantzia hauen oinarrian? Zer baldintzatan gerta daiteke hizkuntza […]