Bilboko Udalak, Gabriel Aresti Kultur Elkarteak eta Erroa argitaletxeak Karmelo Landak idatzitako Bilbon dabil Gabriel Aresti liburua aurkeztu dute. Liburuak ibilbidea egiten du Bilbon barna, Aresti bizi izandako, bere testuetan aipatutako edo jardundako lekuak ageri dira bertan eta, horiekin, «Bilbo sakon ezagutzeko gida bat» osatu du egileak. Karmelo Landa irakasle […]

Frankismoa amaitzean, bat egingo dute euskarak eta libertateak, iragarri zuen Gabriel Arestik alabei eskainitako poema batean. Hil zen Franko, eta zer gertatu zen ondoren Bilbon? Herritarrak piztu, Aste Nagusia jaio, euskara Korrika batean hasi, udal hauteskundeak eta aginte berritua. Oroimena eta nortasuna berreskuratu beharrean hirian. Uholdeak, industriaren gainbehera. Hiriaren eraldaketa. […]

Gaurkoan Bakaikuko barnetegian ikasten daudenekin berba egiteko tartea hartu dugu. Saio berezian euren ikasketa prozesua irratian konpartitu dute. Gainera askok lanbidean eta kezkak eta erronkak kontatu dizkigute. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210902_bakaikutikIKASLEAK.mp3 Deskargatu hemenhttps://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210902_bakaikutikIKASLEAK.mp3 .

Gabriel Arestiren ibilbidea Bilboko Arte Ederren Museoraino heldu da, eta bi bisitariei azaltzen die bertan ikusia eta bertatik agertzen den paisaia. Zein da artearen funtzio soziala? Zer dira museoak? Nola aldatzen dira, Historiaren garai desberdinetan? Frankismoak modu sakonean aldatu du guztia, arlo honetan ere bai. Baina artistak, poetak edo pintoreak, […]

Presta zaitez Bilbon kalerik kale ibiltzera Gabriel Arestiren eskutik. Bilbon baitabil Gabriel Aresti gaur egun ere, eta ez duzu gidari egokiagorik aurkituko hiri hau benetan sentitu eta ezagutzeko, modu zehatz eta sakonean. Bilboko Barroeta Aldamar kalean hasten da ibilbide hau, garai bateko portuaren eta aduanaren ondo, Ibaizabal ibaiaren bazterrean, udaletxearen […]

Bilboko Udalak Miguel de Unamuno saiakera, Blas de Otero poesia eta Gabriel Aresti ipuin lehiaketako sariak banatu ditu  Gonzalo Olabarri kultura zinegotziak eman ditu jakitera saiak,  Inoizko parte hartze handiena izan dela azpimarratu du. Blas de Otero poesia lehiaketan  sari nagusia Jokin Erkoreka Abiorentzat izan da “Banda” lanagatik. Euskaraz 25 […]

Aurten berriro katalan ikastaroa antolatu dute Casal Bilbao eta Zenbat Gara elkarteek, bien arteko elkarlanaren ondorioz. Ikastaroa datorren astean abiatuko da eta matrikula irekita dago.Gaurkoan ikastaroen nondik norakoak ezagutu ditugu Elisabet Oliver irakaslearekin. Gabriel Aresti euskaltegian izango dira klaseak, astearte eta ostegunetan, 18:00etatik 20:00etara. Bet-ek azaldu digunez, hastapen maila eta […]

Intersekzionalitatearen aukerez eta erabileren mugez hausnartu du Itziar Gandariasek Euskaltzaletasuna eta feminismoa ikastaroan. Bilbo Hiria irratian izan da guzti honen inguruan berbetan. Intersekzionalitatea zapalkuntzari lotuta erabiltzen da maiz, eta subjektu jakin batzuk sortzen ditugu. Zergatik ez erabili emakume pribilegiatuez hitz egiteko? Definizioaren jatorrira jo behar dugu. Intersekzionalitateak erakusten digu pertsonek […]

Bizkaiko Bertsolaritza Txapelketaren finala aitzakiatzat hartuta, Gabriel Aresti euskaltegiko ikasle-irakasleek gozatu ederra hartu zuten bi bertsolari klasikoren bisitarekin: Unai Iturriaga eta Iratxe Ibarra. Bilboko Kafe Antzokian bildu ginen lagunek ordu eta erdiko jardunean entzun genituen bertsolarien esanak eta kantak. Erlantz Ibargurengoitiaren gidaritzapean, aurrena prosan izan ziren kontu-kontari (ibilbidea, bizipenak, aurrera […]