Jose Mari Esparza ekarri du Argia astekariak azalera. Editore, idazle eta ekintzaile gorri eta independentista tafallarra. Osasunez oso pattal dago eta Reyes Llintxetak elkarrizketa egin dio. Kulturan, Ander Sagardoy elkarrizketatu dute. Zine ekoizlea da, baina zer da zine ekoizlea? Luze eta zabal hitz egin dute berarekin. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240111_argia_gorka.mp3 Deskargatu hemen.  

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Azaleko gaia aipatu digu, Nerabeak, sexu-heziketa eta pornoa, non dago arazoa? Lerro-buru horretatik abitua du erreportajea June Fernandezen kazetariak. Oihana Azkorbebeitia korrikalari abadiñoarrari eginiko elkarrizketa. 1990eko hamarkadako diskotekak Gipuzkoako kostaldean: Venecia, Txitxarro, Jazzberri… Diputazioak bisita-jarduera bat antolatu du  dantzaleku galdu horietara, hor mugitzen […]

Aste honetan Argiak ale berezia kaleratu du, monografikoa, Palestinari  buruzkoa. Gai asko landu dituzte, hiru ekarri ditu Gorka Peñagarikanok.  Jaldia Abubakra-ri eginiko elkarrizketa. Errefuxiatu palestinarra da,  askapen  mugimenduko kidea, Euskal Herrian izan da aurreko astean. Gazako tunelak, ospetsuak egin dira Israeli aurre egiteko erabiltzen ari delako Hamas. Aurrera begiratua: zein […]

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikanorekin. Aste honetan Euskal Herriko mugimendu feministak deituriko greba orokorra izan dute hizpide. Grebaren zergatik, zaintzaren inguruko hausnarketak  landu dituzte. Guraso askoren buruhaustea telefono mugikorra noiz eman seme alabei. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231116_gorka_argia.mp3 Deskargatu hemen.

Arraunaren eragina emakumeen gorputzetan, eta osasun mentalean, pisuaren presioa tartean. Erreportaje zabala, ikerketa batean oinarritutakoa, eskaini digu Argia astekariak azalean.  Bestalde, “komunera joateko gogoa ongi gestionatzen al da zuen eskolan?” Galdera horren inguruko artikulua landu dute. Bukatzeko, kazetaria ofizioz eta umoregilea afizioz den Kaittin Allenderi eginiko elkarrizketa komentatu dugu ARGIA […]

Argia astekariko hiru gai aipatu ditugu. Azaletik abiatuta, euskaraz bizitzeko eskubidea epaitzen dutenei erantzuna. Oldarraldi judizialaren aurrean azaroaren 4ko mobilizazio begira jarri dira. Haur eskolan eta Haur Hezkuntzan, gizon irakasle gutxi. Zergatik? . Bukatzeko  ETBko zuzendari Unai Iparragirreri elkarrizketa aipatu dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2023/ibaizabal/231019_gorka_argia.mp3 Deskargatu hemen.

Argia astekariaren errepasoa egin dugu Gorka Peñagarikano kazetariarekin. Azalean ‘Bizkarsoro’ pelikula. Euskararen eta euskaldungoaren iragan hurbila kontatzen duen pelikulak. XX. mendean, fikziozko herri txiki batean, Iparraldean, bost garaitan banatuta. Euskararen zapalkuntza eta bizi gogoa. Erreportajean kirola hizpide. Indarkeria kirolean, zein barneratua dagoen. 10etik 8k jasan izan du indarkeria: irainak, oihuak, […]

Argia astekariaren errepasoa  azaletik abiatu dugu Gorka Peñagarikanorekin.  Senegaleko egoera  ekarri dute azalera. Ustelkeria, kolonialismoa… Agintean dagoenak ez du uzten aulkia, eta  oposizioko hautagaia etxean atxiloturik dago. Kalean, protestak:  zazpiehun atxilotu inguru eta gutxienez hogei hildako.  Net Hurbil atalean amiantoaren auziaz jardun dute eta kultur kronikan : Anjel Lertxundiren obra […]

Juan Calvo Ertzaintzaren komisarian hil zutela 30 urte bete direnean Argia Astekarian gertatukoa ikertu eta errepasoa egin dute. 1993ko abuztuaren 20an Juan Calvo Azabal hil zuten Arkauteko komisarian, Gasteizen. Gorpuak biolentzia arrastoak zituen, eta gasa zerion ahotik. 1995ean zortzi ertzain zigortu zituzten zuhurtzia-gabekeria delituagatik, inork ez zuen lanpostua galdu ez […]