Gaurkoan Xerezaderen artxiboan Bea Salaberriren “Baionak ez daki” liburutik pasarte batzuk ekarri dizkiagu Ana I. Morales. Gainera gaurko atalean egileak, Bea Salaberrik ahotsa jarri dio bere ipuinei. Gainera Leiare Narbaiza ere izan da irakurketan. 2015ean argitaratu zuen susa argitaletxean “Baionak ez daki” narrazioa liburua. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Xerezade/20-07-20_Baionak%20_ez%20_daki_BeaSalaberri.mp3 Deskargatu hemen.
Jasone Larrinaga
Gaurko literatur podcastean Alice Munrroren “Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak” entzuteko aukera duzgu. Hiru ataletan eskainiko dute, hauxe lehenengo zatia duzue. Alice Munro Kanadar ipuin idazlea da. Gaur egungo ingelesezko literaturaren egile nabarmenetako bat da. 2013an Literaturako Nobel Saria jaso zuen. Munro oso gazte hasi zen idazten, nerabe zelarik, eta […]
Gaurko literatur podscastean Katixa Agirre idazlea dugu protagonista. “Habitat” ipuin liburuko “Fen shuiari errua” ipuina duzue entzungai. 2007an Igartza Saria jaso zuen, hasiera hartan Etxetik irten gabe izenburua izatekoa zen ipuin-liburua idazteko; emaitza 2009ko otsailean argitaratu zuen, baina Habitat izenburuarekin. https://bilbohiria.com/docs2/2019/Xerezade/Xerezade_20191010_Feng_Shuiaren%20Errua.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurko Xerezaderen artxiboko literatur podcastenan Mayi Peloten zientzia fikzioa, “Biharko oroitzapenak” bildumatik hiru ipuin ekarri dizkigute “Miren” “Boga” eta “Feedback” ipuinak. Lanbidez irakasle, idazlea ere bazen Mayi Pelot. Maiatz taldean hastapenetik agertu zen, eta aldizkariaren sorreran parte hartu zuen. Euskaraz ipuin futuristak idazten aitzindarietako bat izan zen, eta genero horretako […]
Gaurko Xerezaderen artxiboan Jo dugu Budapest ipuina ekarri dute. NoViolet Bulawayo Zimbabweko idazlea dugu. Jo dugu Budapest (Hitting Budapest) ipuina plazaratu zuen eta ahots oso indartsu baten jabe zela erakutsi zuen. Afrikako hegoaldeko emakume honen ahotsa Mikel Elortzak ekarri du euskarara. https://bilbohiria.com/docs2/2018/Xerezade/181219_Xerezade_Jo%20dugu%20Budapest2.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurko Xerezaderen artxiboan Iban Zalduaren “ Gerra Zibilak” ipuina entzuteko aukera dugu. Ohikoa autorea da Xerezaderen artxiboan, behin baino gehiagotan ekarri dituzte Zalduaren ipuinak bertara. Gerra Zibilak ipuina, Gatazka armatuen eta zehazki Euskal gatazka armatuaren metafora fantastikoa da. https://bilbohiria.com/docs2/2018/Xerezade/181016_GerraZibilakOsorik.mp3 Deskargatu hemen.
Zortzi ipuinez osatua da Garazi Arrularen lehen liburua, eta azken ipuinak ematen dio izenburua obrari: “Gu orduko hauek”. Gaurko Xerezaderen artxiboan liburuko “Abian” ipuina entzun ahalko dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2018/Xerezade/Xerezade20180402GaraziArrula_Abian.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurko Xerezaderen artxiboan Ursula K. le Guin ekarri dute berriz ere. Zientzia fikziozko eta fantasiazko liburuen idazlerik onenetakotzat jo izan da. Haren lanak 40 hizkuntzatara itzuli dituzte,. The Left Hand of Darkness lana (1969), esaterako, 50 urtean baino gehiagoan egon da inprentetan. Hain zuzen, lan hori izan zen gehien famatu […]
Xerezaderen artxiboan ‘Autore baten arratsa’ ipuinaz gozatzeko aukera dugu. Garazi Arrula Ruiz eta Iñigo Roque Eguzkitza itzultzaileen lanari esker, Francis Scott Fitzgerald XX. mendeko idazle estatubatuarraren hamaika ipuin irakur ditzakegu euskaraz Plazeraren gau ilunekoak liburuan. https://bilbohiria.com/docs2/2018/Xerezade/Xerezade20171217AutoreBatenArratsa.mp3 Deskargatu hemen.
Bi lagun aurrez aurre. Bata ardotan aditua, bestea burtsako artekaria. Afari primerakoa, ardo bikainak, konpainia ezin hobea… Baina nahikoa ez nonbait, eta hor hasi dira, ea nork handiagoa. Apustua, jakina. (Xerezaderen Artxiboa blogetik ekarria). https://bilbohiria.com/docs2/2017/xerezade/170922xerezade_dastaketa.mp3 Deskargatu hemen.
