Ziortza Villa ezagutu dugu, denbora luzeko lasterketetan trebatutako txirrindularia, hirutan Europako txapelduna izandakoa ultrairaupen proban. Ander Okamika bisitatu dugu, triatloiak egitetik Burgos BH taldeko txirrindulari profesional izatera pasa den lekittarra. Mañariko bizikletero handia ere ezagutu dugu, Unai Uribarri, Eisser Hirumet taldeko zuzendaria. Horiek guztiak eta GURE kolaboratzaileen ekarpenak entzungai. https://bilbohiria.com/docs2/2021/kirolEskirol/210511_kirol_eskirol_04.mp3 Deskargatu […]
kirola
Piztu da piztia, eta Bilbo Hiria irratian abian dugu kirol irratsaioa. Gaurko saioan, asteburuan izandako kirol notiziak zabaldu ditugu: boxeoa, furgola, saskibaloia, arrauna, eskupilota… Horretarako, lantalde handia jarri dugu martxan: Vitor Beaskoetxea, Iker Gurrutxaga eta Unai Mendiburu, kronika propioak egiten; Jone Fernandez, Jon Joseba Renteria eta Erlantz Ibargurengoitia, mikrofonoan eta […]
Azken kopa finalak berotuta Kirol eskirol saioa baitu dute Erlantz Ibargurengoitia, Jon Rente, Liher Barrantes eta Jonek. Kopa finaleko nekearen ajeak ahazteko ezinbesteko errepaso ederra egin dute. https://bilbohiria.com/docs2/2021/kirolEskirol/210420_kirol_eskirol_01.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurkoan dopinaren inguruan mintzatu gara Oier Gorosabel fisioterapeutarekin. Gizakiaren muga naturalak aspaldi gainditu dira, eta banako supergizakiak kenduta, beste kirolari profesional guztiak pertsona normalak ditugu. Markak hobetzea ia ezinezkoa denez, kirolarien errendimendua hobetzea giza-ingeniaritza kontua bihurtu da, osasuna bigarren mailara pasatuta. Osasun profesional guztiok argi dute bereizketa gogoratu behar dela: […]
Gazteolako gazteak musika saioa eskaini digute. Musika zerrenda propioa ekarri digute. Aukeratutako 10 abestien zerrenda, Gatiburen “Aske bizi” azken postuan dago, eta lehenengoan Zetak taldearen “Hegan” kantua. Kirol tartean futbola eta saskibaloi txapelketaren sailkapena errepasatu dute. Saio bukatzeko asmakizunak. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/200710_%20irrati%20tailerra.mp3 Deskargatu hemen.
Kirol emankizuna egin dugu gaurkoan Bilbo Hirian, normalki gizarte eta kultura gaiak jorratzen ditugun arren.Aitor Jauregi, Bilbao Rugby taldeko presidenteak, eman dizkigu txapelketa-topaketa honen inguruko jakingarriak, izan ere, Euskal Herriko eta inguruko talde ugari etorri dira. Taldearen istorioa ere ezagutu dugu, 50 urte bete ditu errugbiak Bilbon. Unibertsitatean, Bilbao Rugby […]
Jokoa ez da errenta dio esaera zaharrak, gaurkoan Xamarrekin batera Kirolak izan ditugu mintzagai. Kirola hitza eta ekintza modernoak dira. Gurean kirola hitzaren ordez apustu, joko proba edo dema erabiltzen ziren, beti ere desafio eta apustua izan bait da tartean. XX mendean baserri eta auzoetan antolatzen ziren apustuak, baina denborarekin […]
Gaur egun jendartean, kirolak eginkizun garrantzitsua du. Gero eta lanbide estatikoagoak ditugu: bulegoan, ikasten, lanean ordu askotan geldi… eta honek eragin zuzena du osasunean. Gizakiaren gorputza korrika eta saltoka aritzeko eginda dago, ez geldirik egoteko: gure giltzadura eta giharrek mugimendua eta ariketa behar dute. Era berean, gure egunerokotasunean tentsioak pilatzen […]
Inolako ariketa fisikorik ez egiteak ba omen du zerikusirik zenbait gaixotasunen sorreran, hala nola, gaixotasun kardiobaskularren, diabetesaren, depresioaren edo minbizi batzuen sorreran. Adituek diotenaren arabera, munduko laugarren hilkortasun eragilea da ariketa fisikorik eza. Baina gaixotasunak tratatzeko oso baliagarria da ariketa fisikoa, eta azken aspaldion sendatzeko ere erabiltzen da, nahiz eta, sendagai […]
“Emakumea eta kirola” izenburupean mahai-ingurua izan da, Maider Unda borroka libreko kirolaria, Ane Bergara Athleticeko jokalaria, Oihana Azkorbebeitia mendi-korrikalaria eta Matxalen Zapirain Arkote Arraun Taldeko arraunlaria izango ditugu. Euren ibilbideaz jardun dute, izan dituzten zailtasunak eta erronken inguruan mintzatu dira. Kirol jarduna eta kirola bizitzeko moduaz berba egin dute. https://bilbohiria.com/docs2/2018/ibaizabal/180306_emakumeak%20eta%20kirola%20erreportajea.mp3 […]
