Jose “Zeca” Afonso portugaldar abeslariaren Grândola, Vila Morena abestiarekin abiatu dugu gaurko saioa. Ondoren, beste kanta lusofono batzuk entzun ditugu, Afonsoren Maio Maduro Maio (Madredeus-en bertsioan) eta Rio largo de profundis eta, Minhoren bestaldetik, laster Bilbon izango dugun Uxíaren Alala das matiñas. Ondoren, Celtic Fiddle Festival taldearen medley bat entzun […]
musika
Gernikako arbola euskaldunon askatasunen sinboloa da, baina, horrezaz gainera, Jose Maria Iparragirrek sorturiko kanta ezaguna ere bada. Kanta hizpide honetan bion historia berrikusiko dugu eta bukaeran aspalditxoan piztu zen eztabaida gogoratuko dugu, Gernikako arbola kantak Euskal Herriko ereserkia izan behar ote zuen, alegia. https://bilbohiria.com/docs2/2017/kantahizpide/kantahizpide03-gernikakoarbola.mp3 Deskargatu hemen.
Gerra da, zalantza izpirik gabe, gizakiaren asmaziorik ankerrena. Aurrez pentsaturik eta prestaturik, armaz leporaino horniturik eta krudelkeria eta bortizkeria dosi gaitzak erabiliz, beste gizaki batzuk berariaz erailtzea da gerra, beste kolore batekoak direlako, beste erlijio batekoak direlako edo haien lurraldea eta ondasunak desiragarriak direlako. Eta ez dirudi gerrarako joera apaltzen […]
Gaurkoan 60ko hamarkadako zerrenda bat aukeratu dugu, trip kontzeptuari lotua. Bidaia lisergikoaz ari gara, hamarkada hartako musikarien eta LSD, azidoa edo gurean berakatza moduan ezaguna egin zen drogaren arteko harremana handia izan zen. Psikodeliak musikan eragindako doinuen zerrenda honetan White Rabbit kantuarekin abiatu gara, Jefferson Airplane taldearen bigarren albuma izan zen […]
Gaurko saioan estilo ugari entzun ahal izango ditugu. Hasteko Chuck Prophet gonbidatu dugu gurera eta Hanni El Khatib edo Glass Animals-ekin batera alderdi energetikoena beteko dute, beste aldetik Donovan Woods edo Julie Byrne ere izango dira gurekin soinu lasaiagoekin eta, amaitzeko, Neighbor taldearen perla bat euren azken diskotik. Ondo izan. […]
Gaurkoan Phyisis versus Nomos taldea ezagutu dugu. Proiektu berezia dugu hau, izen honen atzean Beñat Antxustegi dugu. Folk psikodelikoa’ izan daiteke Physis versus Nomos definitzeko izen egokiena. 2016an hirugarren lana kaleratu zuen “ Saudade E fatal 2” izenekoa. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/170224-rafarueda.mp3 Deskargatu hemen.
A Treboada Musical desta semana vén máis chea de literatura que nunca, pois hoxe traémosvos un feixe de versións musicais das obras de autores máis que coñecidos da nosa historia literaria. Dende os comezos da literatura galego-portuguesa coas cantigas medievais, percorreremos a nosa historia a través dos versos de Rosalía, […]
Gaurko saioa ireki duen urrezko kantak sekulako arrakasta izan zuen Ipar Afrika osoan. Egilea Youcef Boukella da eta kantuaren izena Salam da. Jarraian, Orchestre National de Barbès eta Gotan Project taldeak entzun ditugu. Euskal Herrian kultozko talderik egon bada, M-ak izan da horietako bat. Sailkaezinak, ausartak, aurrekoiegiak agian sasoi hartarako. […]
Saio honetan hip-hop eta rapa izango dugu lagun Euskal Herritik ekarritako zenbait talderekin: duela gutxi agur esan zigun 121 krew talde barakaldarra izango da hasierako minututan entzungo duguna, gero Baionatik 2zio taldea, Zoo talde ilun eta latza, eta Glaukoma tolosarrak. Caracasetik Gabylonia Hip-hop inteligente en frasco pequeño diskoarekin. Eta bukatzeko, […]
Mixel Ducau ibilbide luzeko musikaria da. Errobi bikotean egin zen ezagun; Zaldiboborekin saiatu zen, baina Oreka TX zein Bidaia taldeetan du oraina finkatua. Euskal kulturgintzaren gradu ondoan Mixel Ducaurekin berba egiteko aukera izan dugu. Musikarekin lehen oroitzapenak ekarri dizkigu, Errobi taldeak utzitako arrastoaz mintzatu zaigu eta gaur egun musika ikusten […]
