Marino Goñik ‘Córtate el pelo’ dokumentala aurkeztu berri du, 1960ko hamarkadan Iruñean egondako mugimendu musikala bildu du dokumentalean. 88 minutuko filma zuzendu du. Xabier Unanua izan du laguntzaile  dokumentala burutzeko behar izan dituen bi urteetan. Iruñeko lehenengo musika jaialdiak, eta bertan parte hartutako taldeen testigantza batu ditu, baita momentuko egoeraren […]

Egunotan jendeak bidaiatzeari ekiten diola eta, munduari buelta bat eman diogu, abiapuntua eta helmuga Euskal Herrian duen musika itzulia. Gurean abiatu gara, Hiru Truku taldearen Bart amarretan entzunez. Askoz lehenagokoa zen balada beraren beste bertsio bat, Alan Lomax– etnomusikologo estatubatuarrak 50eko urteetan bildutako beste bertsio bat aurkitu dugu, Sotero Erauzkini […]

Askotariko musika gaurko musibla honetan, hasteko Frantziatik datorren French Boutik taldea, 60ko hamarkadako soinu eta irudiarekin, Parquet Courts eta Vagabon New Yorketik eta Eneritz Furyak bere bakarkako disko zoragarriarekin. Beste gozoki batzuk ere gordeak ditugu gaurko saioan. https://bilbohiria.com/docs2/2017/musibla/170410musibla-010.mp3 Deskargatu hemen. https://www.youtube.com/watch?v=ZgTJ2J3KmFY

Gaurko abestia, The World Turned Upside Down Leon Rosselsonek idatzi zuen. Kantu honetan, 1649a St George’s Hill-en gertatutakoa kontatzen digute, izan ere, Ingalaterrako gerra zibilaren Diggers izeneko mugimendu protosozialista sortu zuten eta The Diggers’ Song abestia (Levellers and Diggers bezala ere ezaguna) ezagutzera eman zuten. Askoren arabera, orduko kantu haren bertsioa […]

Gaurko saioan Baztango Kaskezur taldea ekarri digu Rafa Ruedak. ‘Azpisugeak’ izenburuko lana plazaratu berri du. Diskoak hamar kantu biltzen ditu, distortsio handiko gitarrekin ondutako pop zaratatsuaren esparruan iltzatutakoa. Diskoa Iñigo Irazokik grabatu du Berako Atala estudioetan; nahasketez Irazoki bera eta Gogortza arduratu dira. https://bilbohiria.com/docs2/2017/ibaizabal/170407_RafaRuedaKaskezur.mp3 Deskargatu hemen.

Gaurko saioan Mikel Urdangarinen bista izan dugu. Estudioko lan berria argitaratu berri du, Margolaria deiturikoa. 2015.ean bakarka eta zuzenean aurkeztutako lan  haren ondoren, Mikel Urdangarinek  banda osoaren musikalitateaz horniturik agertzen ditu oraingoan bere konposizio berriak. Luze hitzegin dugu Mikelekin, kantuen hitzez musikez eta musikan pintatzen jarraitzeaz. Biztzari eskainitako diskoa dela […]

Pink Floyd taldearen bederatzigarren diskoa da Wish You Were Here, 1975. urtean sortua. The Dark Side of the Moon disko arrakastatsuaren ondoren (1973). Diskoa, bertan agertu zen izen bereko abesti hau bezala, Syd Barret taldearen partaide ohiari egindako omenaldia da, haren gaixotasun mentalak taldea uztera behartu baitzuen zazpi urte arinago. […]