Harriaren hiztegia, Jabier Muguruza eta Bernardo Atxagak haurrentzat eginiko disko berria da. Mara-mara egitasmoko bigarren alea da. Lehenengo diskoak Juan Kruz Igerabideren hitzak zituen. Oraingoan Bernardo Atxagak hainbat poema idatzi ditu eta bederatzi aukeratu dituzte, Jabier Muguruzak musikatzeko. Naroa Zamora eta Daniela Echeverria, diskoan kantari aritu dira. Alboan izan dituen […]
musika
Datozen egunetan Bilboko Kafe Antzokiko izango direnen berri eman digu Mikel Urbeltzek. Gaur bertan Luke Winslow King New Orleansen finkatutako kantaria izan da. Labetik atera berri den lan berri bat dakar, I’m Glad Trouble Don’t Last Always. Ostegunean Los Chikos del maiz arituko dira. Valentziako taldea rap mugimenduan erreferentzia zuzena […]
Hogeita hiru urteko ibilbidea bete ditu Akatz ska eta rock stedy bandak. Ezinbeste erreferentzia bilakatu da. Aurreko urtean Vuelta y Vuelta lana argitaratu zuten. Espainiako reggae diskoetxe garrantzitsuenetako batekin, bira handia egin dute, larunbatean bukatuko dute Bilboko Kafe Antzokian eskainiko duten kontzertuan. Borja Goñi batu zaigu saiora eta diskoak ekarritako […]
Zea Mays taldeak Harro izenburuko lana aurkeztu du, taldea sortu eta 19 urte igaro dira. Izan ere, taldeak 20 urte beteko ditu 2017an eta ibilbide luze hori harrotasunez ospatu nahi izan du. Harro daude egin dutenaz, direnaz eta ondoan dituzten lagunak ezinbestekoak dira euren ibilbidean. Zortzigarren lana argitaratzeko taldeak Garden […]
Cada pouco tempo Ireki Gaiola irá facendo unha selección escollida de entre os diferentes estilos musicais feitos en Galiza. Neste programa escoitaremos uns cantos temas de punk-rock-oi! galego, feito entre as décadas dos 90 e 2000. Galizian jorratutako musika estiloen arteko aukera egin eta erakusten joango gara sarri. Gaurko saioan […]
Gaurkoan Soinugela saioari hasiera emateko aukeratu dugun urrezko kantua, Eliades Ochoa, musikari kubatar handiaren “Estoy como nunca” izan da. Jarraian, astero ez baina noizbeinka egingo dugun “Theme Time” deituriko atala aurkeztu dugu. Tarte berri honetan, gai, hitz, edo loturaren bat ardatz izango dituzten kantuak jarriko ditugu. Gaurkoan, kantu guztien ardatz, […]
Azaroaren 25ean kaleratuko du Kokein taldeak lan berria “Lurpekhariä” deiturikoa. Gaurkoan Rafa Ruedak aurrerapen kantua ekarri digu ‘ Gaur’ deiturikoa. 9 abestiz osatutako bilduma izango da. 2012an argitaratu zuten azken lana, bosgarren lana izango da. Berritasunak dakartza lanak, Bonberenean grabatu dute lana, Karlos Osinagarekin. Disko berriak aldaketa dakarrela esan digu […]
Kantu lasaiak eta intimoak bildu ditu Su Ta gar taldeak Maitasunari pasioz deituriko lan berrian. Su ta Garren esentzia gordetzen dute kantuak baina lasaiagoak dira. Oraingo honetan kantuak pianoarekin konpasatu dituzte. Horretako bi, Erresistentziara kondenatuak eta Bazoaz, gitarrarako egokitu ditu gero. Udaberrian argitaratu nahi zuten baina osasun arazoak direla orain […]
Gaurko saioan U2 taldea izan da protagonista, mundu osoan erabat arrakastatsua dena. 2006 arte 170 milioi disko saldu dituztela kalkulatzen da. Halaber, 22 Grammy sari irabazi dituzte. U2ren One kantuaren inguruko bertsioak entzun ditugu, Rolling Stone aldizkariak historiako kantuen zerrendan 26. postua eman zion 1982an grabatu zuten kantu honi. Honako […]
Pettik 2008an Bonberenean grabatutako “Awañak” zuzeneko diskoan agertu zen “Xalbadorren heriotzean” kantu ezagunaren bertsio ederra izan da saioa hasteko aukeratu dugun Urrezko kantua. Jarraian, Leon Russel, Lemoa (Hauxe da gure kantua) diskotik zenbait kantariren kantuak entzun ditugu: Eskean kristo, Estankona, Mikel Urdangarin, Beira taldea eta Rafa Rueda, besteak beste. Euskal […]
