Gaurko saioan Duke Ellington+Ella Fitzgeralekin hasi dugu. Santanarekin  eman diogu jarraipena eta ondoren,Dr Deseo, Ignacio Pineiro,Chano Pozo+Dizzie Gillespie,Charles Bradley,Eskean Kristo,Imanol,Horace Silver, Jethro Tull edo ta Dylanen azken lana entzuten jarraitzeko parada izan dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/soinugela/160616_soinugela_duke_ellington_ella_fitzgerald_.mp3  Deskargatu hemen    

Gaurkoan, Creedence ClearWater Revival-en Have you ever seen the rain kantuaren bertsioak entzun ditugu. John Fogertyk idatzitako kantu honek AEBetako zerrenden lehen tokia erdietsi zuen 1971ko martxoan. Kantu honek izan dituen bertsio ugariren artean, guk REM, Willie Nelson edo Ramones bezalako artistek modu ezberdinetan egindakoak entzuteko aukera dugu gaurkoan. https://bilbohiria.com/docs2/2016/11ispilu/11ispilu-010-Have_you_ever_seen_the_rain.mp3 […]

Estricalla musika taldea Euskal Herria, Aragoi eta Kantabriako kideek osatua da. Hardcore punk estiloa jorratzen dute. Taldea 2009an jaio zen Torrelavegan , El Corazon del Sapo-Kuraia eta Kloakao taldeetan ibilitako kideek osatu zuten. Beren diskoetako kantetan euskara eta espainieraz kantatzen dute erdi bana.  2015ean plazaratu zuten ‘Hutsartea’ deituriko azken lana. […]

Denboralditxo bateko etena eta gero indarberrituta gatoz Soinugelara.Cracker taldearen “Tortches & Pichforks” kantuarekin  eman diogu hasiera saioari.Ondoren, Petti eta Etxeko Uzta,Billy Gibbons, Doctor Deseo,Elvis Costelo,Burning Spear.Graham Nash,The Band,The Beatles edo ta Eskean Kristo entzuteko parada izan dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2016/soinugela/160602_soinugela.mp3  Deskargatu hemen  

Gaurko Rafa Ruedak  Maruri Jatabeko Dekot taldea ekarri digu entzungai. Laukoteak irabazi berri du Gaztea irratiko Maketa Lehiaketaren 25. Edizioa.  Dekot laukotearen musika indie, rock… estilo egiten dute, eurak esaten duten bezala, “ilun bilaka dezakegun edozein genero”, uztartzen dute. Ingelesez kantatzen dute eta hizkuntzaren aukeraketaz aritu gara. Lau kantuko maketa […]

Rafa Ruedak gaurko Borja  Estankonaren ibilbide musikala errepasatu du, eta azken lana Ardatza deiturikoa entzungai jarri digu. Bakarlari giza hasi aurretik hiru taldetan ibilitakoa da Borja Estankona, tartean Arean taldearekin, rock folk instrumentala landu zuen. Bakarlari giza hiru lan plazaratu ditu, azkena 2015ean, Ardatza deiturikoa. Bertan rocka da nagusi naiz […]

Musika Bulegoak egiten ari den lanaren berri emango du datozen egunetan, gaurtik  aurrera egingo diren lau informazio topaketaren bidez. Euskal Herriko Musika Bulegoa duela urte bat sortu zen, musika sektoreko eragileak batzeko eta gure musika sustatuko duten ekintza eta proiektuak garatzeko asmoz. Myriam Mirandak eman dizkigu xehetasun guztiak. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160530_myrian_miranda.mp3 Deskargatu […]

Perlak taldea 2013 hasieran sortu zen Zarautzen. Lehenengo lana Mungiako Gaua estudioan grabatu zuten, zazpi abestirekin. Post-punkaren gordintasuna eta iluntasuna dute abesti batzuek, eta kutsu alaiagoa besteek. Egunotan bigarren lana aurkezten dabiltza ‘ Itzaletatik ’ deiturikoa. Larunbatean aurkeztuko dute zuzenean diskoa. https://bilbohiria.com/docs2/2016/ibaizabal/160519_rafa_perlak.mp3 Deskargatu hemen

Gaurkoan Rafa Ruedak Kometa taldearen musika ekarri digu saioara. Bigarren lana argitaratu berri du taldeak ‘Grabitatea’ deiturikoa. Vianan kokatzen da taldea eta esku artean bigarren lana dute, Darklands diskoetxearen izenean argitaratutakoa. Zuzenean aritutakoak dira jaialdi handietan, aurreko urtean Bime jaialdian izan ziren eta udan Mundakako festibalean arituko dira. Hamar kantu […]