Maloa Brothers talde bilbotarra hip-hop doinuetan oinarritzen da, gero hainbat antzeko estiloko erritmoekin atontzeko euren jarduna agertokietan. Julio Maloa, Aitor Olabarria eta Alain Gutirrez osatzen dute hirukotea. Aurretik La Raiz, Sutan, Nativa taldeetan egon dira. 2023an sortutako taldeak euskara, portugaldarra eta gaztelaniazko testu kaletarrak erabiliko ditu. Maloa brothersen lehen diskoa […]
musika
Ilargi kantariak pop estiloko zortzi kantaz osatutako diskoa aurkeztu du azokan, bere aitaren heriotzaren ondorioz bizitako dolu-prozesu pertsonaletik abiatuta sortu da. Prozesu horretan, Iñurri eta Esku Hutsik elkarteekin elkarlanean aritu da, testigantza ezberdinak jasoz, eta doluaren egoera, prozesuan sortzen diren emozioak eta pertsona horien babesguneakn aztertu ditu. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/251205_ilargi.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurko saioa Micah P. Hinson-ekin abiatuko dugu. Memphisko musikari honek The Tomorrow Man diskoan folk ilun eta melankoliko bat eskaintzen du, bere ahots bereizgarria eta istorio pertsonalak oinarri dituela. Urteetan zehar emozio gordinetan murgiltzeko gaitasunarekin nabarmendu da. Jarraian, The Charlatans talde britainiarraren We Are Love lanarekin jarraituko dugu. 80ko hamarkadaren amaieratik rock eta indie […]
Azaroan argitaratu zuen Sara Zozayak bere lan berria, attä, deiturikoa. Disko txiki honek lau abesti ditu, baina emozio eta paisaia zabalak sortzen ditu, iluntasunetik goxotasunera eta denbora laburreko oroimenen osotasunera eramanez entzulea. Ahots eta sintetizadore bidez, mundu propio bat marrazten digu. Bihar Kafe Antzokian aurkeztuko du diskoa zuzenean. Aitzakia ederra […]
Gaurko saioan Euskal Herriko rock harrobiari begiratuko diogu. Lehenengo gonbidatua Bakelite taldea izango da. Azken urteetan agertoki askotatik igaro den talde honek energiaz beteriko zuzenekoak eskaintzen ditu eta “Azeriak” zein “Nora” abestiek melodia ilunak eta soinu garaikideak dakartzate, gazte generazioan errotuta dauden tematikak jorratuz. Segidan, Deus ez taldearen Zain diskoan murgilduko gara. […]
Diska berria argitaratu zuen Delirium Tremens taldeak iazko azaroan, eta iragarpen horrekin iritsi zen hurrengoa ere: azaroaren 29an eszenatokiei agur esango die Santana 27 aretoan. 2021. urtean itzuli ziren, eta ziklo honi amaiera emateko ordua dela erabaki dute orain. Andoni Basterretxearekin, taldeko abeslariarekin, aritu gara solasean eta argi adierazi du […]
Gaurko irrati saioa Jeff Tweedy-rekin abiatuko dugu. Chicago hiriko musikari ezaguna dugu Tweedy, Wilco taldeko arima, eta bere bakarkako disko berrian, Twilight Override, introspekziorako eta soinu bilaketa pertsonalerako leku berezia topatu du; folk eta rock alternatiboaren barrenean bidaiatuko dugu, bere ahots eta melodia bereziekin. Jarraian, Marta and Tricky bikotearen Out […]
Euskal folklorea eta elektronika uztartzen ditu Neomak taldeak. 2021. urtean hasi zuten bidea, eta bigarren lan luzea argitaratu berri dute, “Lazturak Orbain”. Alaitz Eskudero eta Irati Gutierrez taldekideak izan dira gurean, eta beldurrei eta aldaketei egindako albuma dela kontatu digute. Gaineratu dute, oraingo honetan, orbainak ezkutatu beharrean, erakutsi nahi izan […]
Aste honetan BARRRK taldeko Ruben eta Josu izan ditugu gurekin. Zakurren soinutik datorren izena dute eta animalia hauek bezain jator etorri dira irratira. Pixka bat denetarik irten da elkarrizketan, eta aurreko saioetan hasitako galdera zerrendarekin jarraitu dugu, giro onean. Musika zerrenda ederra sortu da gainera, etorri ezin izan diren taldekideen […]
Gaurko saioan, lehenengo gonbidatua Buzz Kull izan da. Australiatik dator, eta bere musikan 80ko hamarkadako post-punk eta elektronika nahasten ditu. “Truly Madly Deeply” eta “Darkness” abestiekin atmosfera hipnotiko eta ilunetan murgildu gara. Jarraian, Victories at Sea talde britainiarraren In Memory Of diskoa ekarri dugu. Taldea Birmingham hirian sortu zen eta […]
