Euskaldunok sarritan galdetzen dugu zer alde dagoen rumba flamenkoa edo rumba katalanaren artean, edo buleriak flamenkoak zer diren, edo flamenkoa eta sevillarrak gauza bera diren. Normala da fandango eta arin arinetan trebatuta dagoen belarria despistatzea, eta bata bestearekin nahastea. Gaurko saioan erritmo hauekin datzan egiteko aukera paregabea izan dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2021/nostalgia/211013_nostalgia_rumba_flamenkoa_15.mp3 […]

Iparraldetik datorkigu gaurko lehenengo taldea. Ixabe dute izena eta folk-rock joria jorratzen dute. Batzuetan Espers taldearen oihartzuna ere sentitzen da. Bikaina da euren Antena Baita #1 albuma. Bi abesti ditu, gaur entzungo ditugunak. Hurrengoa Maite Larbururen azken diskotik (Krak) ateratako bi abesti. Diskoan bidaia kraskatu bat eskaintzen du musikari hernaniarrak. […]

Gaurkoan 14. saioarekin gatoz, hasi berri dugun urtaroa izango dugu hizpide. Gaurkoan udaren ondoren eta negua baina lehen dagoen urtaroari buruz arituko gara. Asko dira urtaroa aipatzen dituzte kantuak? Hemen froga. https://bilbohiria.com/docs2/2021/nostalgia/211006_nostalgia_udazkena_14.mp3 Deskargatu hemen.

Maite Larburuk Krak diskoa plazaratu berri du. Krak bat sentitzen duzunean zatitu egiten zara, baina aurre egiten diozunean indartsuago ateratzen zara. Diskoa, pitzaduraz pitzadura, musikaren bitartez are indartsuago batuko zaituen kantu multzo dela azpimarratu digu Maitek. Bilbon egin dugu bat berarekin, egun hauetan Amua antzezlana eskaintzen baitabil Axut kolektiboko lagunekin. […]

1

Bost kantuko EP bat argitaratu eta gero Diabolo Kiwi taldekoek espaziotik bidaia proposatzen digute: Uhin Galduak deitzen da baxenafartarrak plazaratu berri duen lehen bilduma luzea. Diskoa 2020ko abenduan grabatu zuten Mungiako Magic Box estudioan, James Morganekin. Bi urte pasa dira Kokinkeriak Fini lehen lan laburra Euskal Herri osoan aurkeztu zutenetik. […]

Gaur gertaerei buruz aritu gara saioan. Mota guztietakoak, onak, txarrak, alaiak, tristeak denetarik. Nostalgiaz beteriko saioa beraz , gertatuari buruzkoa eta gertatzen ari denez denboraren makina hartu dugu,  Kronologikoki egingo dugu atzetik hasi gara XIX. Mendean, Pasaiako herritik. Argazkia: Nexgraff https://bilbohiria.com/docs2/2021/nostalgia/210930_nostalgia_gertaerak_13.mp3 Deskargatu hemen.

Bixente Martinez gitarra-jotzailearen lehen bakarkako lana aurkeztu nahi dizuegu. “Txoria buruan eta ibili munduan” du izena, eta Oskorri taldearen errepertorioko kantuetan oinarritua da. Aurten beteko dira 50 urte Orkorrik lehenengo kontzertua eskaini zuela Bilbon. Gaur aurkeztu du diskoa. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/211001_BixenteMartinez.mp3 Deskargatu hemen.

Iker laurobarekin berba egiteko aukera izan dugu, “Uda” diskoaren inguruan mintzatu gara eta kantuak entzun ditugu.Etapa baten amaiera dakar diskoak, izan ere lau urtaroei eskainitako disko banako sorta amaitzen du honekin Iker Laurobak. Lehenago atera zituen ‘Udazkena’, ‘Negua’ eta ‘Udaberria’. Erritmo beroagoak eta hitz josgarriagoak ditu diskoak. Lasu urteko prozesua […]