Uda honetan hil diren musikari maitagarri batzuen musika ekarri dugu ikasturte honetako lehenengo saiora. Dusty Hill Texaseko baxu jolea luze ibili zen ZZ Top taldean. Iragan uztailaren 27an zendu zen, lotan zegoela. 73 urte zituen eta 1969ean, Bill Gibbons-ekin batera, ZZ Top blues-rock taldea sortu zuen. Euren abesti batzuk entzun […]
musika
Sutan 2014. urtearen erdialdean sortutako musika taldea da. Bilboko musika taldea dugu. 2019an lehenengo lana argitaratu zuten eta uda honekin batera ere “Nahiko bizirik” kantua argitaratu berri dute, Alain eta Aitor batu zaizkigu. Talderen ibilbideaz eta egungo egoeraz mintzatu gara beraiekin batera. https://bilbohiria.com/docs2/2021/piperpolis/210907_piper_sutan.mp3 Deskargatu hemen.
Gatibu, Zea Mays, El Drogas, La Oreja de Van Gogh, Hertzainak, Su Ta Gar, Doctor Deseo, Mikel Urdangarin, En Tol Sarmiento, Olatz Salvador, Huntza, Sua, Ma Mu edo Idoia bezalako euskal artistek, Bilboko Orkestra Sinfonikoaren eta Bilboko Koral Elkartearen eskutik, 70eko hamarkadako abestien orkestra-bertsioak grabatu dituzte, Fernando Velázquezek konposatutakoak. Ura […]
Bozgorailuetatik musika entzuten da, piztu dira argiak, gitarren hotsak,bertaratutakoek eszenatokian jarri dute arreta eta magia hasten da. Zuzenekoei buruz ari gara, musika sentitzeko modurik onena, benetakoena. Batu zaitez! https://bilbohiria.com/docs2/2021/nostalgia/210901_nostalgia_zuzenekoak_vol1_09.mp3 Deskargatu hemen.
Orain pare bat hilabete, Ataun-Lazkao inguruko Unidad Alavesa taldearen 3. bilduma, Made in Germany, aurkeztu ziguten. Besteak beste, Brigada Criminal eta Bizardunak taldeetan ibilitakoak dira taldekideak. Berriro ere, eta hirugarrenez, soinu-harrikada ederra bota digute belarrietara eta, Unidad Alavesa gure gustuko taldea izanik, disko berri honetatik kantu batzuk entzun ditugu: Zegama, […]
Leku batean bizi, leku batean jaio… Lekuen garrantzia, herriak eta hiriak, irratia bera Bilbo Hiria eta horrela eta horrelakoak dira baita saio honetako kantak ere. Hiri eta herrien omenez egindako kantuei buruz arituko garelako. Bilbo, New York, Bartzelona, Ataun, Galway… Goazen ba herrietatik/ hirietatik bidaiatzera! https://bilbohiria.com/docs2/2021/nostalgia/210819_nostalgia_hiri_herri_08.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurkoan pintura potea hartu eta kolorea emango diogu egunari. Bizitasuna, alaitasuna, tristura, negarra… Emozio bakoitzak bere kolorea dauka, zer izango litzateke mundua kolorerik gabe? Goazen ba koloreen artean bidaiatzera! Gurekin batera bidaide, Sua taldeko Ane Barrenetxea izango dugu, ordu beltzei buruz aritzeko. Erdu! https://bilbohiria.com/docs2/2021/nostalgia/210818_nostalgia_koloreak_07.mp3 Deskargatu hemen.
Gaztetatik hasi zuen musikarekin harremana, lehenik trikitixa eta bestelako instrumentuak ikasi eta gero gitarra lagun zuela duela urte batzuk lehengo kantuak sortzen hasi zen. Maiatzean AME estudioan grabatutako lehenengo lana argitaratuko du, Iker Laurobaren laguntza izan du. Gaur “Agur” kantua eta bideoklipa aurkeztu ditu. https://bilbohiria.com/docs2/2021/ibaizabal/210423_ilargi_elkarrizketa.mp3 Deskargatu hemen.
Gaur sentikortasun handia daukan gaia ekarri dugu gurera. Udan gaude, baina aurtengo udan badago faltan botatzen dugun ekintza. Bizitasuna, alaitasuna, musika, kultura, maitasuna ematen duena. Bai, Jaiei buruz ari gara. Goazen ba txosnetara! Dotore jantzi, edalontzia hartu eta aurrera! Gaurkoan Edorta Jimenez idazlearekin berba egin dugu, abuztuan ezin ahaztu Mari […]
Beroa sumatzen hasi da, hondartza, egun eguzkitsuak, krema usaina, mendi txangoak, oporrak, poteoak, jaiak… Uda bete-betean gaude, urteko garairik politenean eta udak badu soinu banda. Horregatik gure gaurko saioa udari eskaini nahi diogu. Bero bero dator gaurkoa eta udako kanten zerrenda prestatu dugu. https://bilbohiria.com/docs2/2021/nostalgia/210708_nostalgia_uda_05.mp3 Deskargatu hemen.
