Lau musikari, la emakume, lau pandero eta lau trikiti baino askoz gehiago da Amak taldea sortu duena, Oñatiko trikiti jaialdiaren gonbita onartuta 2018an Alaitz Telletxea, Maixa Lizarribar, Amaia Oreja eta Kristina Solano martxan jarri ziren berriro. Zuzenean emanaldi batzuk eman ostean 8 katuz osatutako lanarekin datoz, gurean izan dira Maixa […]
musika
Egunak, egutegiak, gorriz markatutako datak… Garrantzitsua da bizi ditugun egunak, zenbakia eta izena izatea, batzuk besteak baino egunago direlako eta haien esperoan gaude: lanean hasteko lehen eguna, gure urte eguna, jaietako egun berezi hori, bidaiak hastekoa, gertaera bati lotutakoak. Hain garrantzitsuak direnez, gaur protagonismo guztia izango dute. Ba al duzue […]
Gogoratzen ahal duzue zuen lehen muxua? Ba al dago maitasuna adierazteko modu hobeagorik, ezpainekin beste norbait ukitzean sortzen dena baino? Bai, aste honetan muxuei buruz arituko gara. Uda garaian gaudela eta musukoa kalean kendu dutela aprobetxatuz, berreskuratuko ditugu eman gabeko muxuak? Espero dugu baietz. Bitartean astero lez abestitzarrak ekarriko ditugu, […]
Tatxers naparrak dira, Iruñerrikoak. Euren musika entzutean, 45 urte gazteago nintzela, Hertzainak eta Zarama taldeak entzutean eragin zidaten zirrara berriro sentitu dut. Punk-a, gitarra gozoak eta doinu ederrak dira euren kantuen ezaugarri nagusiak. 2018an sortu zuten Salinas (baxua eta ahotsa), Ziriza, (gitarra eta ahotsa) eta Soria (bateria) taldekideek. Entzun dizkiegun […]
Aurretik daukagun orduaren lehenengo minutuetan Amythyst Kiah musikariaren azken diskoa Wary + Strange izango dugu entzungai. Tenessetik dator eta ahots sendoa eta sakona dauka. Blues eta rock-a gezurrik gabe. Hurrengoa Esanezin proiektua izango da, horren bidez Ianire Aranzabalek bere abestiak plazaratzen ditu musikari bikainez lagunduta. Barne-bidaia bat eskaintzen digu Esanezinek […]
Aste honetan errekorrak hausteaz mintzatuko gara. Ba al dakizu zeintzuk diren Youtuben ikustaldi gehien dituzten euskal abestiak? Gaurkoan kanten zerrenda osatu dugu eta ohartuko zarete, sorpresa handiak daude. Horrez gain, munduak gehien saldu den albuma aztertuko dugu eta Guinness Record musikal bitxienak komentatuko ditugu. Egin klik edo piztu irratia! https://bilbohiria.com/docs2/2021/nostalgia/210625_Nostalgia_02.mp3 […]
Gaur azken asteotan hil diren musikari batzuen musikarekin hasiko gara. Maiatzaren 3an Lloyd Price zendu zen New Yorken. Louisianan sortu zen 1933an eta 50eko urteetan rhythm and blues musikaren erraldoia bilakatu zen. Entzun dizkiogun kantuak: Lawdy Miss Clawdy (1953), Stagger Lee (1958). Pervis Staples maiatzaren 6an hil zen 85 urte […]
Silitia taldea ezagutzeko aukera izan dugu saioan. Xabi eta Ibaik osatzen dute taldea 2018an hasi ziren musikarekin jolasean eta argitaratu berri dute “Agata” deituriko lanaz berba egin dugu beraiekin. Dantzarako gonbita eta umorez zipriztindutako kantuak sortu dituzte. Diskoa osorik autogestionatu dute, konposiziotik, letretatik, grabaziotik, produkziotik hasi eta masterreraino. Silitiako eragiketa […]
Gaurko bertsio saioan Way Cochram kantariak idatzitako kantua izan du hizpide Rafa Rudedak. Wayne Cochran 1955ean hasi zen bere lehen bandarekin. Soul abeslari amerikarra zen, ezaguna bere bitxikeriengatik eta bere orrazkera zuriagatik. “Arimaren Zaldun Zuria” bezala aipatzen zen batzuetan. Cochran gaur egun ezagunena da “Last Kiss” abestia idazteagatik Bertsioak J. […]
Afrikatik datorren artista batek irekiko du gaurkoa. Angelique Kidjo Beningoa da baina azken urte hauetan ezagun bilakatu da nazioartean afrikako erritmo tradizionalak modu oso pertsonal batean emanda. Bere azken diskoko (Mother Nature) bi abesti entzungo ditugu. Segidan Gernikako Audience taldearen azken diskoarekin jarraituko dugu. Tolesdurak izeneko grabazioa duela gutxi atera […]
