Gaurko saioan balada generoa izan du hizpide Rafa Ruedak. Gilbert O ‘Sullivan irlandar abeslari eta musikagilearen “Alone again naturally” kantuaren bertsioak ekarri ditu. 1972 urtean nazioartean ezaguna egin zen bere “Alone Again (Naturally)”, “Clair” eta “get Down”kantuengatik. Bere pop lasaiak orkestrako moldaketa sofistikatuekin eta erraz entzuteko soft-rockarekin, 1970eko hamarkadaren hasieran […]
musika
Ehunka kantu topatu ditugu drogei buruzkoak edota drogaren erreferentziekin. Bi saio hauetan gustuko ditudan lau dozena aukeratu ditut aste honetan eta datorren astean entzuteko. Hasiko gara euskal kantuekin (dozena bat): Sigarrillos amariyos (Hertzainak, 1984), Drogak AEKn (Hertzainak, 1984), Platinozko sudurrak (Kortatu, 1988), Joxemai beltza (Jotakie, 1989), La revoluzione de la […]
Adrianne Lenker-en bakarkako lanak ez dira Big Thief taldearekin egindakoa bezain ezagunak, baina bere edozein abesti hartuta berehala ezagutuko duzu Adriannen ahots berezia eta abestietako kulunka melodiko berezia gertukoa egingo zaizu. Hurrengo hilabetean kaleratuko duen Songs izeneko diskoan bildutako bi abesti entzungo ditugu. Segidan Kaliforniara goaz Death Valley Girls izeneko […]
Pasa den azaroaren 1ean, Pedro Iturralde Otxoa, Euskal Herrian sortutako jazz jolerik eta handiena hil zen Madrilen, 91 urte zituela. Faltzesen jaio zen eta zortzi urte besterik ez zituelarik herriko bandan hasi zen jotzen. Grabazio askotan izan zen Pedro Iturralde, baina 1968an Madrilen ordu txikietan Hampton Hawes piano jolearekin (baita […]
Aguxtin Alkhatek disko berria dauka kalean Hutsaren Hatsa izenarekin. Azken saio hauetan diskoa deskubritzen ari gara eta gaurkoan ere bi abesti entzuteko parada izango dugu disko inspiratu honetatik. Honen ostean Haim taldearen proposamena. Hirukote honek soinu klasikoak ekoizpen gaurkotu batekin ematen dituzte, hala iruditzen zaigu guri behintza hainbat piezatan. Zuek […]
Zazpi urte bete dira Lou Read zendu zela, gaurkoan The Velvet Uderground taldea izan du hizpide Rafa Ruedak. Taldeak 1960ko hamarkadan jo izan zuen eta nahiz eta sekulako merkatal arrakastarik lortu ez izan eta urte gutxiko ibilbide motza izan, rockaren historian eragin handienetakoa izan duen musika taldeen artean sailkatu eta […]
Lehengo egunean ia txiripaz, 1973an kaleratu zenetik maite nuen kantua entzun nuen berriro eta Brian Enoren lanari buruzko Soinugela saio oso bat pentsatu nuen. Kantu hori gaurko urrezko kantua dugu, Enoren bakarkako lehenengo bilduman zegoen Baby’s on Fire entzun dugu. Kantu horretan Robert Fripp gitarra joleak parte-hartze funtsezkoa izan zuen. […]
Gaurko saioari hasiera emateko Petti ekarriko dugu, bere azken diskoko (Manipulazio estrategiak) bi abestirekin. Disko honetan Petti hitzetatik abiatu da. Hitzak Noam Chomskyren pentsamenduan oinarrituta Harkaitz Canok egin duen errebisio pertsonala dira. Artefakto kulturala musika disko huts baino. Tenpora taldeak Berriro asma nazazu diskoa kaleratu berri du, laugarrena euren ibilbidean. […]
Gaurkoan 50 hamarkadako musikari ezaguna izan du hizpide Rafa Ruedak. Ray Charles kantaria soul, rhythm and blues eta jazzeko estatubatuar kantariizan zen, saxo-jole eta piano-jole bat izan zen. Txikitatik itsu egon zen, eta mundu mailan musika herrikoiaren historian zehar eragin gehien izan zuen musikarietako bat bezala errekonozitua izan zen. Bertsioak […]
2019ko azaroan argitaratu da 8 abestiz osatutako lehen diskoa. Fredi Pelaez-ekin Pottoko estudioan grabatutako 7 abestik eta Axular Arizmendirekin Mutrikuko AME estudioetan grabatutako 8. abesti batekin osatua. Gaur Bilboko bira kulturgunean izango dira akustikoan kantu berriak aurkezten. Gurean izan da Iñaki abeslaria. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Ibaizabal/201023_inaki_bihotzkada.mp3 Deskargatu hemen.
